Irunen, 2018ko abenduaren 14an, ortziralean ilgora irribarre malkodun bat…

Kaixo, irakurle maitea…

datorren astelehen eguerdian Antxeta irratian Durangoko azokari buruzko nire testua eta MUXUAK poema-liburuko zenbait olerki izanen duzue entzungai:

https://antxetamedia.eus/news/de-uraz-harango-tabira/

musuak_ainara

De-uraz-harango, Tabira.

Hara zer den Durango, hura nahi eta egina. Magiaren indarrez, Durangoko abenduan MAIATZ topatu dut, eta HATSAREN POESIAz lagunen eta ezagunen MUXUAK jaso ditut. Hamaika argitaletxe eta sortzaile artean, ZORTZIKO. Ene poema-liburu ilustratua argitaratu duen argitaletxe angeluarrak oroitarazi dit zazpi euskal herriak baino gehiago garela euskaldunok, eta bagarela diasporako zortzikoari esker ere.

Hara zer den magia, ene bihotzen taupada bakoitza; ene maite galduaren oroitzapenek eta itzuliko den itxaropenek eusten naute bizitzaren hari fin honetan orekaturik. Zain egon gabe itxaroten nagoela, ene bide poetikoan noa, eta erantzunik gabeko galdera berriak etortzen zaizkit burura: ilargi beterik gabeko gauen ondoren, ilargi beteko gauak argitaratu al ditut? Aiseago ote da liburu bat argitaratzea euskal sistema literario honetan, seme-alabak maite duzun eta zaituen horrekin ukaitea baino? Zertarako argitaratu paperean? Uraz haratago, ba ote dago literaturaren lurralderik? Tabira durango ote da, edo Durango disko eta liburu berriak baino gehiago ote da?

Durangotik hainbat liburu eta diskekin itzuli naiz Behe Bidasoa honetara, eta lagunekin bost egun pasturik, xorino honek oinak lurrean pausatu ditu eta arnasa hartu. Ene amets guztiak bete daitezen opa egin dit lagun idazle batek, eta nire bihotz zauritua itxaropen horrekin bizi da. Zorioneko naiz poema-liburu bat argitaratu dudalako, eta ene aletxoa jarri euskal literaturaren hondartza zabal honetan.

images

descarga

 

 

 

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s