Irunen, 2018ko irailaren 15a, larunbata. Bizitza harremana da, mugimendua, DANTZA!

Irakurle maiteok,

Aita zena gurutze egunean sortu omen zela esan zidan aita zenak, Amaiurko Itsalosko bordan sortu ere.

Bart aita zenaren lankide batekin amets egin nuen eta galdetu zidan: “harro al zaude zuer aitaz?” eta nik erantzun: “noski!”. Eta neurekiko: eta aita, nitaz harro ote dago?

Duela 17 urte hil zen azaroaren 21ean, baina inoiz baino gehiago sentitzen dut dut haren fala. Ene maiteak duela hiru urte utzi ninduen, eta ene bihotzak ezin ulerturik zergatik jada nolatan ez ninduen maite bat-batean, ezin zuen sinetsi ene bihotz maiteminduak.  Negarrez urtu naiz geroztik, eta maite hura gabe, bikotekide hura gabe, aita zenaren hutsunea bortitzago sentitzen dut.

 

Orain HATSAREN POESIA egitasmoari emana nago, nire bihotzeko hutsune handi horrekin, etorkizuneko seme-alaben aita gabe…

Artikulu hau atera da GARA egunkarian:

https://www.naiz.eus/eu/iritzia/cartas/auxtin-zamorari-omenaldia

AUXTIN ZAMORARI OMENALDIA
AINARA MAIA URROZ | “HATSAREN POESIA” LIBURUAREN OLERKARIA
2018/09/14

Eta badakit hitzak soberan daudela ekintzak behar ditugunean; eta bai, hitzak haizeak eramaten ditu gibelera, eta aitzina segitzeko iragan agorrilaren 25ean omenaldi bat egin nahi izan zion Senpereko Lapurdi 1609 elkarteak Auxtin Zamora olerkariari eta ohorezko euskaltzain izendatu berriari.

Makina bat lan egin du isilpean eta umil euskalgintzan eta literaturgintzan. “Maiatz” aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen eta poesia plazaratzeko eta mundua poetikoago izan zedin, Hatsaren Poesia ekimen zabala eta zentsurarik gabea sortu zuen.

Auxtinek dio denoi esker dela bera den bezalakoa, gu guztioi zordun dela, eta horregatik ez da omenaldien zale. Haren umiltasunak handitu egiten du bere izana, eta horregatik beharbada omenaldian ez zen hedabiderik egon, baina nik beharra nuen zabalatzeko Auxtinen handitasuna Euskal Herrietan.

Senpereko semea, oinetik bururaino poeta, ametsen espazioan aske zabiltza eta arima aztertzaile emankor zaude bilakatua, denbora ez kontatua. Auxtin, Auxtin zuri, milesker hasteagatik, milesker lehen olerkiagatik Pier Paul Berzaitzen “Koblakari” kantuaren doinuaz eta Eric Traonmilin “Errotabehere” hitzez kantatu genion omenaldi egunean Auxtini, eta Beñat Axiariren kantu sarkor eta hunkigarriaz busti genituen begiak.

Ederra izan da erein duena Auxtin Zamorak, eta fruitu ederrak ematen dituena egunero. Aurtengo uda bukatu ez denez gero, “Hatsarte” erakusketa egonen da heldu den asteburuan Larraldean, eta buruilaren edo irailaren 15ean, Joxe Maia amaiurtar ene aita zenaren sortze-egunean, ibilaldi poetikoa eginen dugu Senperen, gero Larraldean bazkari-legea egiteko. Hitzordua euskaldun orori irekita dago, udaren azkenetan, uda finitzeko modu poetiko eta sentikorra.

WhatsApp Image 2018-08-25 at 22.12.33

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s