Irunen, 2018ko garilaren edo uztailaren 14a, larunbata… emakumeen oroimen baratzea Arantzan bihar!

 

Irakurle maiteok,

Hagitz polita izango da: Musika, dantza,….edozein adineko jendearentzat!

Animaos! Será un evento precioso, con musica, danza,…Para gente de cualquier edad.

 

https://www.berria.eus/paperekoa/5002029/016/002/2018-07-14/emakumeen_oroimen_baratzea_arantzan.htm

WhatsApp Image 2018-07-18 at 21.29.07

ZUZENDARIARI

Emakumeen oroimen baratzea arantzan

2018ko uztailak 14

Harritik hazia ateratzea zaila bazen ere, ezina Ekhiñez egina lortu genuen, eta orain fruituak noiz bildu itxaron bertzerik ez dugu uda honetan, hazitik bihia jalgitzerakoan uda honetan, lora dadin eder eta emankor laster. Antzerki-tailerrean hasi ginen, eta nik ene bihotz hautsi honekin aurkitu nuen babesa.

Oroitzapenetik ezin da bizi, baina ezin dira lo eduki. Ez da ona ahaztea, eta oroituz batera zer izan zen ikasi dut, eta hazi naiz. Amestea libre delarik, harritik hazia jalgi zen, eta hemendik aitzina, hazitik bihia ernatuko da, lora dadin Euskal Herria.

Harritik hazia herri-antzerkiaren azken emanaldia Arantzan izan genuen ekainaren 2an, eta Arantzan ere emanen diogu jarraipena emankizun guztien amaieran banatutako hazietako landareak landatuz emakumeen istorio banarekin.

Plazer handi bat izan da hau dena bizi izana! Eta ohore handi bat Ramon Albistur maisuaren gidaritzapean eta Esther Carrizoren eta gainerako talde osoaren laguntzarekin 2016an hasitako bidea egitea gaur arte. Bihotzak eginik, etsiturik eta zauriturik hasi nintzen oroimena landu nahirik 2016ko udazkenean Irundik Berara joaten, eta maitasunaren zubiak nituela hautsirik, emeki taldean nintzen sartu.

Ene buruari galdetzen nion: Harritik hazia nola zen posible? Oroitzea ongarri da lur eta harri orotan bihia jalgitzeko eta ezinezko oro posible egiteko Ekinez goxo bertsotan. Begirada poetikoz Inarra naizela sendabide ohartu naiz, ene bihotzaren goxagarri ene bihotzeko hatsa, geronek hautsitako zubia konponbidean jartzeko, ontsa hautatuz hitzok eta ongi adituz zuek errandakoa eta eni emanikoa bi beharriekin, buruarekin eta bihotzarekin. Eskerrik anitz eta muxu zaparrada denoi! Ez adiorik eta laster arte, uztailaren 15ean elkar ikusiko baitugu berriro; igandean 13:00etan ureztatuko baitugu gure istorioez eta maitasunez emakumeen oroimen baratzea, fruitu onak eman ditzan.

Besarkadaren hegalak

Lur jota nengoela

lurra zanpatuz oinekin

eserita nahiz etzanda

haizearekin dantzan

eguzkiaren fereka sentituz.

Lur jota egotetik

ene toki zoriontsura hegan egin dut

lagunak topatu ditut

xoriak eta dortokak ere bai

eta gero airatu naiz

lurretik zerura

zerutik lurrera

jautsi naiz bete-betean

ene bihotzaren taupada eta etena

entzuteko, sentitzeko, idazteko…

 

 

 

https://ekarriak.armiarma.eus/zizkak/?VioletaParra

Zutaz beste egiteko

jardina lantzera noa,

bertan hartuko ahal du

nire penak abaroa.

Han arrosak jarriko,

arantza lodiz soroa,

nigan hiltzen bazara

hantxe izanen da koroa.

 

         Tristeziarako bioleta urdin,

         krabelin gorri grinarako,

         bitxiloreei hostoak kenduz

         maite al nauen jakiteko;

         asko maite nau, gutxi, ezer ez,

         nire bihotza lasai dago.

 

Bioleta alai horiek

pixkanaka koskortuta,

loratzen direlarik

urrun da zure gomuta.

Mitxoletaren lorea

nire lagunik onena,

lasai loak hartzeko

ohe burkoan barrena.

 

         Tristeziarako bioleta urdin…

 

Penatzen naizenerako

garraiskaren koloreak,

erizain izango ditut

lilitegiko loreak.

Eta zu damutu aitzin

hilko banintz zorigaitzez,

hartu loreok herentzian

haiekin sendatu zaitez.

 

         Tristeziarako bioleta urdin…

https://www.naiz.eus/es/iritzia/cartas/emakumeen-oroimen-baratzea-arantzan

 

EMAKUMEEN OROIMEN BARATZEA ARANTZAN
AINARA MAIA URROZ
14/07/2018

Harritik hazia ateratzea zaila bazen ere, ezina Ekhiñez egina lortu genuen, eta orain fruituak noiz bildu itxaron bertzerik ez dugu uda honetan, hazitik bihia jalgitzerakoan uda honetan, lora dadin eder eta emankor laster. Antzerki-tailerrean hasi ginen, eta nik ene bihotz hautsi honekin aurkitu nuen babesa.

Oroitzapenetik ezin da bizi, baina horiek ezin dira lo eduki. Ez da ona ahaztea, eta oroituz batera zer izan zen ikasi dut eta hazi naiz. Amestea libre delarik, harritik hazia jalgi zen, eta hemendik aitzina, hazitik bihia ernatuko da, lora dadin Euskal Herria.

“Harritik hazia” herri antzerkiaren azken emanaldia Arantzan izan genuen ekainaren 2an, eta Arantzan ere emanen diogu jarraipena emankizun guztien amaieran banatutako hazietako landareak landatuz emakumeen istorio banarekin.

Plazer handi bat izan da hau dena bizi izana! Eta ohore handi bat Ramon Albistur maisuaren gidaritzapean eta Esther Carrizoren eta gainerako talde osoaren laguntzarekin 2016an hasitako bidea egitea gaur arte. Bihotzak eginik, etsiturik eta zauriturik hasi nintzen oroimena landu nahirik 2016ko udazkenean Irundik Berara joaten, eta maitasunaren zubiak nituela hautsirik, emeki taldean nintzen sartu.

Ene buruari galdetzen nion: “Harritik hazia” nola zen posible? Oroitzea ongarri da lur eta harri orotan bihia jalgitzeko eta ezinezko oro posible egiteko Ekinez goxo bertsutan. Begirada poetikoz Inarra naizela sendabide ohartu naiz, ene bihotzaren goxagarri ene bihotzeko hatsa, geronek hautsitako zubia konponbidean jartzeko, untsa hautatuz hitzok ta ongi adituz zuek errandakoa eta eni emanikoa bi beharriekin, buruarekin eta bihotzarekin. Eskerrik anitx eta muxu zaparrada denoi! Ez adiorik eta laster arte, uztailaren 15ean elkar ikusiko baitugu berriro; igandean 13:00etan ureztatuko baitugu gure istorioez eta maitasunez emakumeen oroimen baratzea, fruitu onak eman ditzan aurrerantzean.

BESARKADAREN HEGALAK
lur jota nengoela
lurra zanpatuz oinekin
eserita nahiz etzanda
haizearekin dantzan
eguzkiaren fereka sentituz.
Lur jota egotetik
ene toki zoriontsura hegan egin dut
lagunak topatu ditut
xoriak eta dortokak ere bai
eta gero airatu naiz
lurretik zerura
zerutik lurrera
jautsi naiz bete-betean
ene bihotzaren taupada eta etena
entzuteko, sentitzeko, idazteko…

https://erran.eus/bortziriak/1531731899440-emakumearen-oroimen-baratzea-inauguratu-dute-arantzan#1

Emakumearen Oroimen Baratzea inauguratu dute Arantzan

Ttipi-Ttapa 2018-07-16 10:40   GIZARTEA  BORTZIRIAK  ARANTZA

Besta giroan eta artearen bitartez, emakumeen historia idazten hasi dira Arantzan. Igande eguerdian, Ekhiñe Zapiain Arlegiren bertsoekin hasi zen plazan ekitaldia eta handik aitzinera, umorea, musika eta dantzaren bitartez, baratzea inauguratu zuten. Baratzean Mentxu Peña Arantzako alkateak hartu zuen hitza, eta ondotik, eskualdeko emakumeak gogoan, landareak landatu eta historiak bidu zituzten.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s