Irunen, 2018ko garagarrilaren edo ekainaren 13an, asteazkenez, ar eta eme elkarren osagarri, eta geronek hautsitako zubiak konpon ditzagun, otoi…

Irakurle maitea,

hona hemen datorren ekainaren, edo/eta sanjoanilaren, garagarrilaren edo arramai(t)atzaren 20an Iparorratza saioan zabalduko den elkarrizketa Antxeta irratian, HATSAREN POESIA eta  BIDEAN IKASIA hizpide:

Ar eta eme, poesiaren osagai

bizitzaren osagarri

Bihotzak eginik, etsiturik eta zauriturik hasi nintzen

oroimena landu nahirik,

Irundik Berara joan nintzen

eta maitasunaren zubiak nituela hautsirik,

emeki taldean nintzen sartu

harritik hazia nola zen posible?

Oroitzea ongarri da

lur eta harri orotan bihia jalgitzeko

eta ezinezko oro posible egiteko

Ekinez goxo bertsutan

eta begirada poetikoz Inarra naizela

sendabide ohartu naiz,

ene bihotzaren goxagarri

ene bihotzeko hatsa,

geronek hautsitako zubia

konpobidean untsa hautatuz hitzok

eta ongi adituz zuek errandakoa

eta eni emanikoa bi beharriekin buruarekin eta bihotzarekin.

 

Hatsaren olerki bustiak goxatzen du bihotz negarti hau, 42 urte bete berritan ene ametsak oraindik buruan, ohartu naiz liburu bat argitaratzea errazagoa dela, seme-alabak maitearekin ukaitea baino. Hala ere, berandu baino lehen amets horiek betetzen saiatuko naiz, ezina ekinez egiten baita.

DSC_0515

Iragan ortziralean Irunen izan zen Auxtin Zamora ohorezko euskaltzaina, eta HATSAREN POESIAko olerkarien hitzekin osatutako hitz emeei argazkien artasuna maisuki ezarri zien. Argazkiak hartzea ar izaeratik duen bezala, poesia emateak emetik du, eta ar nahiz eme biak direla beharrezko osagai poesian erran zigun Auxtinek, eta bakoitzak badugula barnean arra eta emea, eta bien arteko oreka poesia dela erranen nuke.

Biak dira elkarren osagarri, ez bata bestea baino gehiago, ez bata bestea baino hobea, osagarri baizik, eta alferrik eta mingarri litzateke bata bestearen aurka jardutea. Bidean ikasi dut, kolpeka eta minez gehienetan, baina ikasi dut, bihotza hauskor eta orbandua dudan arren.

Ni eta zu izenordainez haratago, gu izana dugu altxor besterezin.

Ar eta eme batera, pertsonok batera bizi behar dugu, eta San Martzialak hurbiltzen ari direla eta, Arantxa Urretabizkaiaren liburu bat gomendatu nahi nuke uda honetan irakurtzeko:

WhatsApp Image 2018-06-13 at 15.48.37

BIDEAN IKASIA

Beti eta inoiz ez gure hiztegietatik ezabatu beharko genituzke, hitz horiek ez baitira errealak gure bizitzetan. Inoiz ez da inoiz ere ez erran behar eta beti ez da inoiz ere ez, eta beraz, beti kontraesanean erortzen gara. Tradizioak etengabe traizionatuz egin du aurrera historian guganaino, eta aurrerantzean etorkizunera aurrera egitea nahi badugu, ez dugu beste biderik etengabeko aldaketa onartzea baino. Ez dago betiko alarderik, eta alardearen ikuskizunaren atzean gizon eta emakume gudari batzuen historia dago, denek armak eskuan euren herriaren alde borrokatu baitzuten.

Bidean ikasi dut hurbiletik eragiten digunari buruz, ezin neutraltasunaz jardun, eta ene bihotzari dagokionez, udaberri ekaiztsu honetatik udarari begira itxaropentsu egon nahiko nuke eta ene ametsak bete. Ene bihotzak berri onak jasotzeko beharra du bizitzan aurrera egiteko, eta esperantza horri eutsiko diot ene esku zaurituekin. Uda on bat opa dizuet entzule guztiei!

 

BESARKADAREN HEGALAK

lur jota nagoela

lurra zanpatuz oinekin

eserita nahiz etzanda

haizearekin dantzan

eguzkiaren fereka sentituz.

Lur jota egotetik

ene toki zoriontsura hegan egin nahi dut

lagunak topatzeko

xoriak eta dortokak ere bai

eta gero airatuko naiz berriro

lurretik zerura

zerutik lurrera

jautsiko naiz bete-betean

ene bihotzaren taupada eta etena

entzuteko, sentitzeko, idazteko…

Heldu den uztailaren 15ean Arantzan landatuko dugu Emakumearen Oroimen Zelaia gerra garaiko emakumeen istorioekin, haietatik hartuz eta guretik emanez emetasunez erein dugun hazia. Gure esku dago jende zoriontsua herri libre batean izateko!

 

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s