Irunen, 2018ko maiatzaren edo lorailaren 25ean, ortziralez, emetasunez bustirik erein dezagun hazia!

Irakurle maitea,

gaur arratseko 20:00etan Atarrabiako kultur etxean HARRITIK HAZIA Beran auzolanean sortu herri-antzerkia emango dugu ilusioz beterik eta bihotz osoa jarriz:

https://euskalerriairratia.eus/irunerria/1527091738914-harritik-hazia-antzezlana-ostiralean-atarrabian

Oroimen historikoan oinarritutako herri-antzezlana da Beran prestatu duten hau. Atarrabiako Kultur Etxean izanen dira ostiralean, 20:00etan.

Bortziritako adin ezberdineko antzerkilari talde batek 1936an Beran gertatutakoaz antzezlan prestatu dute gerrari buruz gogoetak probokatuz. 1936ko uztailaren 19an armada golpista Bortzirietan sartu zen, Irungo biderantz segitzeko asmoz. Baina erresistentzia errepublikanoak Endarlatsako zubia suntsitu zuen, faxisten martxa oztopatuz. Hauek, errepresalian, Berako errepublikaren aldekoen emazte eta seme-alabak atxilotu eta herio mehatxupean herritik kanpora joatera behartu zituzten. Orduan, gertaera horiek antzezterakoan, “non ote da emakumeen historia” galdera egin du antzezlan taldeak eta emakumearen egoerari eta bizi nahi dugun munduari buruzko gogoeta aktiboa piztu du galderak.

Antzerkia, zuzeneko musika eta bertsoak bateratzen dituen ikuskizuna da hau.

Estrenaldia Beran egin zuten joan den urteko uztailean. Orain Iruñerrira ekarriko dute lana eta ekainaren 2an Arantzan eskainiko dute berriro.

Atarrabiako emanaldia ostiralean izanen da, maiatzaren 25ean, 20:00etan Atarrabiako Kultur Etxean.

Zuzendari lanetan Ramon Albistur aritu da, Esther Carrizok Adierazpen lana egin du eta Mikel Tabernak testua. Hirurak izan dira Irrintzi Plazan honetaz soalasean.

 

 

https://www.naiz.eus/en/agenda/evento/memoria-historikoan-oinarritutako-antzerki-atarrabian

Memoria historikoan oinarritutako ‘Harritik hazia’ herri-antzezlana izango da ikusgai maiatzaren 25en, 20:00etan, Atarrabiako kultur etxean. Berako Udalaren Kultura eta Euskara Batzordeek egindako proposamenetik sortu zan ikuskizuna, Oroimena lantzeko egitasmo zabalago baten baitan, eta 2016ko ekainetik 2017ko uztailera bitarte izan zen antzerki-lantegiaren emaitza da.

‘Harritik hazia’ antzezlanak hiru gai nagusi ditu ardatz: gerra eta indarkeria; gerra eta emakumeak; gertaeren kontakizuna eta gogoeta. Horiek kontuan izanik, adin ezberdineko antzerkilarien talde batek antzezlana prestatu zuen, 1936an Beran gertatu zena abiapuntu gisara harturik, gerrari buruzko gogoetak probokatu nahian.

1936ko uztailaren 21ean armada kolpista Bortzirietan sartu zen, Irun aldera segitzeko asmoz. Baina erresistentzia errepublikanoak Endarlatsako zubia suntsitu eta faxixten martxa oztopatu zuen. Errepresalia gisara, Errepublikaren aldeko beratarren emazte eta seme-alabak atxilotu eta herritik kanpora joatera obligarazi zituzten, bertzela fusilatuko zituztela mehatxatuz.

Antzezle taldeak «non ote da emakumeen historia?» galdera ere egiten du, ez baita liburuetan ageri ere. Galderak, antzezlana baldintzatuz, gerra egoeretan emakumeek bizitutakoa adieraztera eramanen gaitu, bizi nahi dugun munduari buruzko gogoeta sorraraziz.

WhatsApp Image 2018-05-10 at 13.59.27

 

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s