Irunen, 2018ko apirilaren 10ean, asteartea. Añara (h)abian da…

Egunkari maitea, blog honen lagun maiteok

igandean aurkeztu genuen 2018ko HATSAREN POESIA liburua Senperen, urtero bezala, baina aurtengoa 20. liburua da, eta 110 olerkari maitagarri:

https://olerkarieneguna8.blogspot.com.es/

30264948_1535004559945643_3461975199442796544_n

2018ko HATSAREN POESIA

20 URTE POETIKO,

MAITEMINEZ ETA BIZIMINEZ

HATSAREN POESIA HARTUZ ETA BOTAZ

BIHOTZEZ NAUZUE ESKERRONEKO

Maitasuna eta zoriona bakarra dira.

Eman ditzakezu deus ere esan beharrik gabe.

(Antoine de Saint-Exupery)

Nik ere eskuak loturik ditut, mutu nago, bi belarriekin aditzen zaitut, buru batekin pentsatzen zaitut eta bihotz batekin sentitzen zaitut.

Oxtikenian agertu nintzen bat-batean olerkari ilustre artera, eta orduan nire gurasoek eraman ninduten 2001eko HATSAREN POESIA hartan ene olerki batzuekin parte hartu bainuen. Gurasoak orduan gustura egon zirela uste dut, eta 24 urte nituen. 2002an aita zena galdu nuen ezustean, gorputzez mundu honetatik joan zen bizitzeko gogo handiz zegoela, eta nire bihotzean gelditu zen betiko. Amesten nuen noizbait nire mutil-laguna ezagutuko zuela eta haren besotik aldarera eramango ninduela, eta bilobak ezagutuko zituela. Zer emango nuke nik sorgin batek gezurra egia bilaka leidin!

Orain Larraldeara etorri naiz zuen artera eta orduko amets horiek ez zaizkit bete 41 urte ditudala. Beharbada Xaretako belagietan barreiatuta geratutako ziape-arroba bat biltzean itzuliko dira sorginak! Eta orduan agian… zubererazko adieran, agian. Aita mundu honetan ez dut, baina ama bai, eta pozen bat eman nahi nioke, baina dena ez dago neure esku, eskuak loturik ditudanez gero. Aste honetan berean Txekiako lagun baten eskutitz bat jaso dut, eta hark idazten dit, gauza askoren artean, bilatu behar dudala modua aitzina segitzeko, ametsak bete gabe ere. Erori nintzen eta ia erotu ere Ozeanoz bestalde sakon maitemintzeagatik, benetan maitatzeagatik eta etorkizuneko ene seme-alaben aita ezagutu uste izan nuelako. Erori naiz, eskutik askatu ninduelako, eta ez zait erraza egiten hura gabe aitzina egitea, baina nire Txekiako lagunari kasu egin eta bilatu dut modu bat aitzina segitzeko ametsak bete gabe ere: poesiaren hatsa, hatsaren poesia azken hatsa bota arte. Larraldean eroritako arrosak hartu nituen lehengo batean, eta petalo bakoitza ematen dizuet. Eman eta, (h)artze gogoan eta bihotzean, hatsaren izpiritua ikusgai dago hemen aurtengo liburuan ere. To zan eta eraman zan!

Negarrez eta irribarrez

zorionez eta zoritxarrez

maitasuna emanez beti!

Baina urteko balantzea egiteko ordua iristen da beti

eta niri ez zaizkit kontuak ateratzen:

Maitasuna tarteko

ez gara inoiz orekatuko

baina desoreka horrek laguntzen du

bizitzaren bakardadea idazten;

gure ametsak hegan doaz

zori hegalariek eusten dituztela,

eta “bizi zoriontsu!” erraten dit aita zenak zerutik;

Zatoz paseatzera nirekin, otoi,

udaberriko garai beroetan

Delmira Agostini poetisa uruguaitarraren liburua eman zenidan,

eta urrezko kaliza baten gisa

egun bakoitza arnoz bete genezan

gonbidatu ninduzun.

Ene lagun, ene maite,

honela edaten dugu eguzkia eta airea

eguna zuri

guri irribarretsu keinuka.

WhatsApp Image 2018-04-08 at 20.25.18

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s