Irunen, 2018ko martxoaren 6a, asteartea. Itsas bazterrean eman zenidan hitza, itsasoan euria, maitearen berba zuria… promes hura!

Egunkari maitea,

Begiak zarratzen direnean, gogoa hiltzen denean, orduan hasten da dena, orduan argitzen dena, orduan jaiotzen dena, orduan zabaltzen dena “Margolaria” (Mikel Urdangarin)

hona hemen duela aste batzuk Antxeta Irratirako nire testua, Lurdes Zubeldia poeta hondarbiarrari buruz:

Lurdes Zubeldiari irudimenezko elkarrizketa

Nire sukaldetxoan egin nahi izango nizkizukeen galderekin dantzan hasi naiz, iragan abenduaren hasieran zendu zinela jakitean. Eta wikipedian sarreratxo bat ere baduzula ikusi dut:

Lurdes Zubeldia Garaño (Hondarribia, Gipuzkoa, 1923a – 2017ko abenduaren 4a) gipuzkoar idazlea zinen.

  • Non jaio zinen?

Hondarribiko Portu auzoan jaio eta hazi nintzen. Espainiako Gerra Zibila garaian Ipar Euskal Herrira erbesteratu nintzen guraso eta izebarekin batera, eta Ziburun jarri ginen bizitzen. Gurasoak hil zitzaizkidan Parisa lan egitera joan nintzen eta Hondarribira itzuli nintzenean Jose Ignacio Lopezekin ezkondu nintzen.

  • 2007an Hondarribiko udalean zure liburua oparitu zidaten, eta bertan nire orduko ikerlan filologikorako baliagarriak zitzaizkidanean gauzak topatu nituen, Hondarribiko portuko euskara berezia bildu nuen, eta zure liburu pertsonala irakurrita, liluratu ninduzun.

Nere bizipen, olerki eta kantuak bildu nituen 2006an Hondarribiko Udalak argitaratu zidan “Nere Sukaldetxoan” liburuan. 2016an Hondarribiko Urrezko Intsignia jaso nuen.

  • Noiz hil zinen?

2017ko abenduaren 4an hil nintzen 94 urte nituela, eta Hondarribiko Udalak (2016ko abuztuaren 21a) urrezko intsignia eman zidan. Portu Auzoan hazi nintzen, bederatzi senideko familia batean. Gerra garaian, Ziburun erbesteratuta pasa behar izan nuen gaztaroa. Kontserba fabrika batean lan egiteaz gainera, gurasoak eta izeba zaindu nituen. Haiek hil zirenean, Parisera joan nintzen lanera. Hondarribira bueltan, Jose Ignacio Lopezekin ezkondu nintzen, eta lau seme-alaba eduki nituen. Nere bizipenak eta gogoetak idazlanen, olerkien eta abestien bidez adierazi izan ditut.

Musikarako gustuan eta melodiak asmatzeko erraztasunean, eragina izan zuen musikari familia batean hazi izanak. Aitona, aita eta bi anaiak txistulariak izan baitziren. Bide batez, herritar askoren historiak, izaera eta hitz egiteko modua kontatzen jakin du Zubeldiak, bere testuetan. Hondarribiko Udalak 2006an argitaratutako “Nere sukaldetxoan” liburuan bildu zituen idatziok.

«Lurdes Zubeldia hondarribiar euskaltzale eta idazlea zendu da», baina gure artean dugu bizi-bizirik bere bizitzan zehar bere sukaldearen epeltasunean bildutako eta asmatutako altxorra, bihotzetik ahora maitasunez beti:

Amodio fidela

Itsaso bare dago eta

bihar goaz arrantzara

amodiozko gau honetan

lotu ditzagun bihotzak

ez urrunak ez ere egunak

hautsi ez dezaten lotura.

Sinetsi maitea

ez baita hautsiko lotura,

nire amets goxoenak

zurekin izango dira,

oroituz gure hitz zina

amodio tinko fidela”

Joango naiz itsas ertzera

ur ttanttanak laztantzera

ur ttanttanak egiten du

itsaso sakon zabala

olaturik handienean

hortxe naukazu laztana

Zerua goibeltzen bada

ez ikaratu maitea

kai ertzean izango nauzu

gogo bihotza zuregan

otoitzean Jainkoari

lagun zaitzala bidean.

nere sukaldetxoan

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s