Irunen, 2018ko ilbeltzaren 13an, larunbata… heriotzaren ataria dugu bizitza…

Noizbehinkari maitea,

hona iragan aste honetan argitaratu den nire testua BERRIAn eta GARAn:

WhatsApp Image 2018-01-16 at 23.43.39

2018/01/08

AINARA MAYA URROZ

EZ ERRAN NEHOIZ

NEHOIZ ERE EZ

Urteroko bertso-saioa dugu Oiartzungo urte berrikoa, tradizioa bilakatu dena halabeharrez, baina urtero azkena izatea desio duguna: euskal presoen hurbiltzea edota etxeratzea eskatzeko antolatu zen iragan ilbeltzaren 7an Oiartzunen, bertsolari onenekin, eta azkena izanen ahal da helburu horrekin!

Oiartzungo bertso-eskolako gazteek jarritako puntuei erantzun zieten zortzi bertsolariek, eta haur bat ere agertu zen oholtza gainean motxila bete ilusio eta ametsekin, laster preso dagoen gurasoa etxean egoteko desirarekin alegia.

Oiartzungo bertsoaldi gozagarrian penak sakelan sartzeko gonbita egin ziguten, pozaren bila abiatzeko, ametsak eta irribarreak motxilatik atera, eta arazoak elkarbanatuz motxila arinagotzeko. Eta ez erran nehoiz nehoiz ere ez, azkena ez da izanen, azkena denak aske garelarik eginen baitugu bertsoaldirik ederrena.

Beraz, abia gaitezen Zilarrezko Itsasoan Urrezko Orraziaren bila, zorionaren bila, gure barnera alegia, norbere bihotza entzuteko ausardia ukanez. Amets Arzalluzek bizarra mozteko makina aurkitu bitartean, ez du mozteko bizarrik, eta nik ere ez dut ile-adatsik moztuko preso guztiak libre izan arte!

Larraldean Austin Zamora, JosANton Artze, Ainara Maia

HERIOTZAREN ATARIA DUGU BIZITZA,

ETA BIZITZAREN ATEA HERIOTZA

Ortzian lore bat sortu da, lurrera izar bat erori den une honetan.

Laino guzien azpitik eta sasi guztien gainetik, gizon handia joateak bihotz-zimiko bat eragin dit, eta mundua desagertu zait ene baitan. Ene baitaratu naiz, eta emakumezko mundu txiki honetatik idazten hasi naiz haren hatsa behin hartu nuelako Senpereko Oxtikenian 2001ean, hatsa botatzen dizuet goxo eta maitasunez, neure izate osoz, nahiz eta oraindik neure burua ez asko ezagutu. Ez dakit mundua gizon-emakumearentzat egina den edo gizon-emakumea munduarentzat.

Bide bazterreko olerkari xume garenontzat, behinik behin, gure helburua ez da poesia saltzea, baina oroitzen naiz 2001eko apiril hartan Senpereko Hatsa Elkartean ezagutu berri nuen Joxanton Artzek umil nola erran zautan olerkigintza ogibide zuela, bere zentzu zabalenean edota metaforikoan. Olerkiaren funtsa norbere izaitea ematea zela erran nahi ote zidan horrekin?

Bide bazterrean hi eta ni kantari. Hemezortzi urteotan maisu isil izan dut HATSAREN POESIAren bitartez bere hitzekin Hartzabal handia, eta geroztik, urtez urte neure izaitea eta onena ematen saiatu naiz poetikoki, zentzu zabalean eta metaforikoan ama izaten saiatu naiz, funtsezkoa naizen hau ezagutzen joan naizen neurrian. Artzek bere iluntasun-unea izan zuen 39 urtekin, eta nik ere adin bertsu horretan hasi nuen neure bizitzako une kritikoa, hil ala bizikoa, eta orain 41 urtekin eta jakin dudalarik Artze olerkari hats-emailea hil zaigula, neure izaitea zuei guztiei emateko gogo bizia izan dut. Barka, beharbada, handinahikeriaz jokatzen badut, eta politikoki zuzena ez banaiz.

Ama hil zaigu. Non dira goxotasuna eta samurtasuna mundu ero honetan? Maite zaitut publikoki erratea bekatu den garaiotan, non da gure izaitearen funtsa, bihotza eta maitasuna?

Bihotzberritzen naizelarik, argitaratu eta saldu gabe geratzen zaizikidan liburu guztiak ez dakit erreko ditudan, Artzek bezala, patxadaz eta soseguz ekin nahi baitut, bihotzari eta buruari kasu eginez. Ez zait gaur- gaurkoz zintzoa iruditzen orain arte idatzitako guztia ezkutatzea edota erretzea, soilik ados ez egoteagatik orain arte idatzi dudanarekin. Jendartean zer zabaldu beharko litzateke?

Zalantzez beteta nago, baina seguru dakidan bakarra da ene izaite osoz maite dudala…

AINARA MAYA URROZ

Xorino Kantharia

Eliza karrika 10, 5. Ezker

20302 Irun, Gipuzkoa

655742924

download

HERIOTZAREN ATARIA DUGU BIZITZA, ETA BIZITZAREN ATEA HERIOTZA
AINARA MAYA URROZ | OLERKARI IRUNDARRA, DEBABARRENA ESIKO EUSKARA TEKNIKARIA
2018/01/17

Ortzian lore bat sortu da, lurrera izar bat erori den une honetan.

Laino guzien azpitik eta sasi guztien gainetik, gizon handia joateak bihotz-zimiko bat eragin dit, eta mundua desagertu zait ene baitan. Ene baitaratu naiz, eta emakumezko mundu txiki honetatik idazten hasi naiz haren hatsa behin hartu nuelako Senpereko Oxtikenian 2001ean, hatsa botatzen dizuet goxo eta maitasunez, neure izate osoz, nahiz eta oraindik neure burua ez asko ezagutu. Ez dakit mundua gizon-emakumearentzat egina den edo gizon-emakumea munduarentzat.

Bide bazterreko olerkari xume garenontzat, behinik behin, gure helburua ez da poesia saltzea, baina oroitzen naiz 2001eko apiril hartan Senpereko Hatsa Elkartean ezagutu berri nuen Joxanton Artzek umil nola erran zautan olerkigintza ogibide zuela, bere zentzu zabalenean edota metaforikoan. Olerkiaren funtsa norbere izaitea ematea zela erran nahi ote zidan horrekin?

Bide bazterrean hi eta ni kantari. Hemezortzi urteotan maisu isil izan dut “Hatsaren poesia”-ren bitartez bere hitzekin Hartzabal handia, eta geroztik, urtez urte neure izaitea eta onena ematen saiatu naiz poetikoki, zentzu zabalean eta metaforikoan ama izaten saiatu naiz, funtsezkoa naizen hau ezagutzen joan naizen neurrian. Artzek bere iluntasun-unea izan zuen 39 urtekin, eta nik ere adin bertsu horretan hasi nuen neure bizitzako une kritikoa, hil ala bizikoa, eta orain 41 urtekin eta jakin dudalarik Artze olerkari hats-emailea hil zaigula, neure izaitea zuei guztiei emateko gogo bizia izan dut. Barka, beharbada, handinahikeriaz jokatzen badut, eta politikoki zuzena ez banaiz.

Ama hil zaigu. Non dira goxotasuna eta samurtasuna mundu ero honetan? Maite zaitut publikoki erratea bekatu den garaiotan, non da gure izaitearen funtsa, bihotza eta maitasuna?

Bihotzberritzen naizelarik, argitaratu eta saldu gabe geratzen zaizikidan liburu guztiak ez dakit erreko ditudan, Artzek bezala, patxadaz eta soseguz ekin nahi baitut, bihotzari eta buruari kasu eginez. Ez zait gaur-gaurkoz zintzoa iruditzen orain arte idatzitako guztia ezkutatzea edota erretzea, soilik ados ez egoteagatik orain arte idatzi dudanarekin. Jendartean zer zabaldu beharko litzateke?

Zalantzez beteta nago, baina seguru dakidan bakarra da ene izaite osoz maite dudala…

 

logo-info-mobile

Maite dut ene maite galdua,
ni ozeanoaren alde honetan
bera ozeanoaren beste aldean
maite dut ene maite galdua
beste inor baino gehiago
maite dut ia etsiturik
baina noizbait elkartuko garen itxaropenarekin
lokartzen naiz gauean
iratzartzen goizean
elkarrekin abian gaitezen
galdutako urrezko orraziaren bila
zilarrezko itsasoan…

https://zuzeu.eus/kultura/artzeren-poema-argitaragabe-bat/#comment-290962

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Irunen, 2018ko ilbeltzaren 13an, larunbata… heriotzaren ataria dugu bizitza… -ri erantzun bat

  1. ainara maia urrotz-k dio:

    GutunakJoxan Artze hil berri da. Haren omenez, Ainara Maya Urroz irundarrak gutuna bidali du HITZAra. Honakoa da testua:

    Ortzian lore bat sortu da, lurrera izar bat erori den une honetan.

    Laino guzien azpitik eta sasi guztien gainetik, gizon handia joateak bihotz-zimiko bat eragin dit, eta mundua desagertu zait ene baitan. Ene baitaratu naiz, eta emakumezko mundu txiki honetatik idazten hasi naiz haren hatsa behin hartu nuelako Senpereko Oxtikenian 2001ean, hatsa botatzen dizuet goxo eta maitasunez, neure izate osoz, nahiz eta oraindik neure burua ez asko ezagutu. Ez dakit mundua gizon-emakumearentzat egina den edo gizon-emakumea munduarentzat.

    Bide bazterreko olerkari xume garenontzat, behinik behin, gure helburua ez da poesia saltzea, baina oroitzen naiz 2001eko apiril hartan Senpereko Hatsa Elkartean ezagutu berri nuen Joxanton Artzek umil nola erran zautan olerkigintza ogibide zuela, bere zentzu zabalenean edota metaforikoan. Olerkiaren funtsa norbere izaitea ematea zela erran nahi ote zidan horrekin?

    Bide bazterrean hi eta ni kantari. Hemezortzi urteotan maisu isil izan dut HATSAREN POESIAren bitartez bere hitzekin Hartzabal handia, eta geroztik, urtez urte neure izaitea eta onena ematen saiatu naiz poetikoki, zentzu zabalean eta metaforikoan ama izaten saiatu naiz, funtsezkoa naizen hau ezagutzen joan naizen neurrian. Artzek bere iluntasun-unea izan zuen 39 urtekin, eta nik ere adin bertsu horretan hasi nuen neure bizitzako une kritikoa, hil ala bizikoa, eta orain 41 urtekin eta jakin dudalarik Artze olerkari hats-emailea hil zaigula, neure izaitea zuei guztiei emateko gogo bizia izan dut. Barka, beharbada, handinahikeriaz jokatzen badut, eta politikoki zuzena ez banaiz.

    Ama hil zaigu. Non dira goxotasuna eta samurtasuna mundu ero honetan? Maite zaitut publikoki erratea bekatu den garaiotan, non da gure izaitearen funtsa, bihotza eta maitasuna?

    Bihotzberritzen naizelarik, argitaratu eta saldu gabe geratzen zaizikidan liburu guztiak ez dakit erreko ditudan, Artzek bezala, patxadaz eta soseguz ekin nahi baitut, bihotzari eta buruari kasu eginez. Ez zait gaur- gaurkoz zintzoa iruditzen orain arte idatzitako guztia ezkutatzea edota erretzea, soilik ados ez egoteagatik orain arte idatzi dudanarekin. Jendartean zer zabaldu beharko litzateke?
    Zalantzez beteta nago, baina seguru dakidan bakarra da ene izaite osoz maite dudala…

    Ainara Maya Urroz. Xorino Kantharia. Irun.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s