Irunen, 2017ko ahamenduaren 26an, asteartea… eguberriotan esperantza bihotzarentzat…nere bihotza gelditzen zaizu, dena eman bainizun!

Egunkari maitea,

eguberri bezperaren goizean whatsapp bat jaso nuen, Gontzal Mendibilena, eta ene bihotzeko laino tristeak une batez kendu zituen bere berri onaren izpi epelekin. 2012ko ene poema-liburuko olerki bat musikatu du:

PSIKOLOGOA ETA ILE-APAINTZAILEA PERTSONA BERA OTE?

Maitasuna dagoelarik

ez dago galderarik, ez zergatirik,

eta maite zaitut hargatik.

Bizitza onarpena dela

erran dit ile-apaintzaileak,

onartzea,

dagoena onartzea eta kitto,

eta egunekoa bizi besterik ez dudala.

Onartzea,

nik bertze inor baino gehiago

maite zaitudala,

eta era berean onartzea

zu ni gabe ere bizi zarela,

nik bizirauteko, hats hartzeko

zuretik behar badut ere edan.

Egunean egunekoa bizi,

eta ospatu gaurko eguna.

Bizitzak ezusteak ere ematen dituela

erran dit ile-apaintzaileak,

eta gutxien espero dudalarik

agian bigarren aukera hobe bat edukiko duela gureak.

Bizitzak ezusteak eman ohi ditu

eta ni onarekin gelditzen naiz,

zuk eman didazuna, ene maite,

onena izan baita, onena izan zara,

niretzat egina bezala.

Horixe gaurkoa:

ile-apaintzaile psikologoak apain jartzeaz gain,

ilea, dirua eta pisua kendu dit,

eta ez soilik pisu materiala.

Ni lasaitu naiz.

WhatsApp Image 2017-12-26 at 20.31.08

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Irunen, 2017ko ahamenduaren 26an, asteartea… eguberriotan esperantza bihotzarentzat…nere bihotza gelditzen zaizu, dena eman bainizun! -ri erantzun bat

  1. ainara maia urrotz-k dio:

    Emozioen hiztegian

    negatibo Tristura nauzu

    atsekabez, malenkoniaz, maiteminez, herriminez, gogoezaz nagoelako.

    Emozioen hiztegian

    positibo Maitasuna nauzu

    zuganako estimua, adiskidetasuna, bihozberatasuna, maitemina, onarpena, eskerrona, begirunea dudalako.

    Emozioen hiztegian

    anbiguo Itxaropena nauzu

    nahi edo desiratzen dudana

    beteko dela sinesten dudalako.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s