Irunen, 2017ko arrazoiaren 29an, asteazkena… San Andres bezpera, joan eta han zegoen ene maitea bera!

Egunkari maitea,

nire hileroko kolaborazioa egin dut gaur INFO7 IRRATIAn, eta hona hemen lotura:

http://info7.naiz.eus/eu/info_i7/20171129/ehtik-ez-da-ikusten-diasporan-egiten-den-lana-kultura-zabaltzen-eta-euskara-ikasten

AINARA MAYA
Ainara_maya
“EHTIK EZ DA IKUSTEN DIASPORAN EGITEN DEN LANA, KULTURA ZABALTZEN ETA EUSKARA IKASTEN”

Argentinan izan da Ainara Maya, han ospatzen den euskal astea aitzakia hartuta.

 

2017/11/29 08:22

Jende asko ezagutzeko aukera eman dio horrek, besteak beste, Javier Tisera olerkari eta kazetariarekin egon da eta harekin ikasi du ‘harrapatari’ euskal hitza. Izan ere, Mayak uste du euskal diasporan asko ikasten dela Euskal Herriaz, sarri diasporan egiten den lanaz ohartzen ez bagara ere. Azaroko lehen bi asteetan ibili da Uruguain eta Argentinan eta ez daki berriz itzuliko ote den, baina Euskal Herrira itzuli aurrez, bere Montebideoko haritza besarkatu du eta joan da adarrak airean erroak ene bihotzean dituela.

WhatsApp Image 2017-11-26 at 09.18.58

LATXO DROM!

Latxo drom! Herria bide onean joanen ahal da! Izpuran hala erraiten omen da “bidai on!” opa egiteko, erromintxelaz edo ijitoen euskalki zaharrean, eta hala erran zidan Azkarateko Mattinek, enara hau bigarren aldiz bihotzaren bulkadaz hegaldatzekotan zegoela azaroaren 3an.

Hegoalderantz joan naiz udaberri bila, Argentinako euskal astea aitzakia harturik, maitasunezko zubiak konpontzeko helburu ia bakarrarekin. Eta HARRAPATARI edo nahikoa ilegal sartu nintzen San Nicolaseko euzketxean. Jende aunitz ezagutu dut, tartean Javier Tisera olerkari eta kazetari “marginala”, eta hark erran dit harrapatari dela, bere aiton-amonek erabiltzen zuten hitza erabili du bere burua identifikatzeko alegia. Harrapatari eskual hitza ikasi zuen hark bere eskual aitona-amona erbesteratuengandik, gaur egun eskual herrietan entzun gabe nuen hitza, marginala errateko.

Eskual diasporan aunitz ikasten da Eskual Herriaz, eta hunkitu naiz San Nicolas hiriko plazan Argentinako eta Euskal Herriko bandera handi bana igo zituztenean GORA ETA GORA euskal ereserkiaz lagundurik.

Montebideoko itsasertzean eman zenidan hitza,/ zu ikustera etorri naiz handik hona/ itsasertze batetik bestera/ malko bat erori zait itsasora/ eta zuhaitzak soilik besarkatu ditut
zu gogoan…

Hitz horiek idatzi nituen Mikel Urdangarinen “Margolaria” diskoa gogo-bihotzean, ene maite galduaz oroitzean, eta ikasi dut era berean argentinarra berez solidarioa dela, dena bihotzez egiten baitu. Euskal herritarrek ez dute hori ikusten, diasporan egiten den lan handi hau, euskal kultura zabaltzea eta euskara ikastea alegia.
Bukatu da jada euskal jaia aurtengoz. Azaroaren lehen bi asteetan Uruguain eta Argentinan barna ibili naiz euskal giroan. Nire bihotza hots taupadaren hotzez kanpoko eguzki berotan, eta Euskal Herrira itzuli aitzin, ene Montebideoko haritza besarkatu dut eta joan da adarrak airean erroak ene bihotzean dituela.
Montebideon euskal aldaxka zaintzen duen Leonat Egiazabalekin egon naiz, eta San Nicolasen Bego Tiserari utzi nizkion bezala, hari ere HATSAREN POESIA liburu bi eman dizkiot. Ez dakit hirugarren aldiz joango ote naizen. Ez dakit ezer. Nik soilik maite dut ikaragarri, bihotzez. Nik soilik hitz magiko hauek idazten ditut.
Nik soilik San Nicolasen Mirarien Ama Birginari bisita egin eta desioa eskatu diot. Nik soilik nigan sinetsi behar dut eta fedea izan. Maitasuna zegoen tokian maitasuna dago, ene ustez. Hiru urteren ondoren Montebideorako bide bera egin dut, nigan indartsu taupaka sentitzen dut ene maitea, eta bihotzak harengana joateko esan dit.
IRAGANA ETA GEROAREN artean harrapatuta, GAUR nago, Benedettiren “yesterday y mañana” liburuko poema zenbait irakurri ditut. Gauzak konpontzera joan naiz Montebideora, hala nola gutarteko zubia.

Bukatu da aurtengoz hegoalderako bidaia, bukatu euskal astea, seguraski katalanen karietarat, aurtengoa inoiz baino politikoagoa eta sozialagoa izan den euskal astea bukatu da, baina euskal astearen mezuarekin gelditzen naiz: elkarturik ez bada, ez dugu zereginik. Beraz, batu gaitezen eta elkar maita! Gure Euskal Herria bide onean joanen ahal da! Latxo drom!

GORA GU TA GUTARTEKOA!

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s