Irunen, 2017ko popurriaren 27a, ortzirala. Piriniotako Euskal Errepublika independentea…

Egunkari maitea,

hona hemen Euskal Herriari ene ekarpentxoa:

http://info7.naiz.eus/eu/info_i7/20171026/herritarren-esku-dago-motz-gelditutako-bola-aitzinerat-jaurtitzea-bultzada-nahikoa-ematea

“Herritarren esku dago motz gelditutako bola aitzinerat jaurtitzea, bultzada nahikoa ematea”

Katalunia ere Euskal Herria izan ote zen behinola galdetu dio Ainara Mayak bere buruari gurean. Jakina omen da garai batean euskararen herria Pirinio osoan zehar hedatzen zela ekialderantz, toponimiak frogatzen omen du hori. Duela gutxi, egun Huescan kokatuta dagoen  Loarreko gaztelu loriatsua ezagutzeko aukera izan du, Kataluniako Diadatik bueltan zetorrela.

|2017/10/26 12:15
Ainara_maya

Ainara Maya

Hango euskal toponimo batek arreta erakarri zion: ‘chaparro’ hitzak. Ordura arte, gaztelaniazko hitza zelakoan zegoen eta hiztegira jo zuen. Ohartu zen artearen edo haritzaren muluari deitzeko baliatzen dela ‘txaparra’ eta hortik zetorrela ‘chaparro’. Hitz jokoa eginez, Huescalerria ekarri du gogora, eta nabarmendu du katalanek aurrera daramaten prozesua gurean ere abiarazteko garaia dela: Piriniotako Euskal Errepublikaren aldarria egitekoa.

TESTU OSOA

TXAPARRO

Catalonia is Basque Country! Katalunia ere Euskal Herria izan ote zen behinola? Jakina da garai batean euskararen herria Pirinio osoan zehar hedatzen zela ekialderantz, toponimiak frogatzen duen bezala.

XI. mendean Antso Nagusiaren erreinuaren domeinu zabalak mendebalerantz Kantabria ere hartzen zuen, hegoalderantz Errioxa eta Burgos, iparralderantz Akitania, eta ekialderantz Aragoi eta Katalunia. Iparra galdu baik, Loarreko gaztelua gaur egun Huescan aurkitzen da, eta toki turistiko eder bilakatu izanagatik, gaur arte iritsi zaigu gazteluaren testigantza, XI. mendean Antso Nagusiak eraikiarazi zuena.

Iragan udaren azken honetan ezagutu dut bertatik bertara Loarreko gaztelu loriatsua, Kataluniako Diadatik bueltan nintzela hiru adiskiderekin autoz, gure anaia-arreba katalanei gure elkartasuna adierazi ondoren. Hango euskal toponimo batek arreta erakarri zidan: “chaparro”. Ordura arte, gaztelaniazko hitza zelakoan nengoen, Hego Amerikan ere aurkitzen dugun hitz hori, eta hiztegira jo nuen:

1. “Chaparro, mata de encina o roble” A. v. 1 txapar.

Artearen edo haritzaren mulua, txaparra.

2. “(AN-larr), espantajo” A.

3. “(G-to), bola que queda corta a falta de suficiente impulsión. En G-to llaman así a la bola que se sale fuera de la cancha” A.

“(Sal), (hombre) rechoncho” A. v. zaparrote. n Arto-sopea izan da an mai txaparroan erdi-erdian ipini dabena. Erkiag BatB 114.

Garai bateko Huescalerrian, artez eta haritzez inguraturik dago Loarreko gaztelu ingurua, eta ezkur batekin topo egin nuen. Ezkur-begirada batek bizitza osoa alda diezaguke; izan ere, gure esku eta gure barnean guztiaren ernamuina dugula ohartzen baikara. Gure esku dago egiten dugun guztiaren erantzukizuna eta ardura, eta gure barnean dugu aitzina egiteko behar dugun indarra eta ahalmena; Asiskori duela gutxi entzun diodan bezala, ahulak ez garela eta indarra dugula sinestea falta zaigu. Ezkur batek bere barnean du soilik haritz sendo bat sortzeko ahalmena, eta ez dugu kanpoan bilatu behar barnean dugun indar eta kemen hori. Katalanek hori badakite, eta burua erabiliz euren bidea egiten ari dira. Ez dago euren esku independentzia, baina bide horretan doaz aitzina, bide berria jorratuz eta sasi edota txaparrak bazter utziz.

Gure esku dago motz gelditzen den bola aitzinerat jaurtitzea, bultzada nahikoa ematea herritarren indarraz. Irribarre batez so egin nion gure Huescalerriari, eta garai bateko euskararen domeinuaren distiraren indarraz irribarre egin nion ezkor begiratzen eta honako hau erraten didatenei: “Euskal Herria hiltzen ari da, Euskal Herria zahartzen ari da, euskaldunok ez dugulako haurrik ekartzen, eta familia desegiten ari da, euskaldunok gutxiengoa gara!”.

The Basque Country is Catalonia! Kataluniaraino iristen baitzen gure umiltasunaren handitasunaren dirdira ere, eta Piriniotako Euskal Errepublikaren aldarria egiteko garaia dugu; hori da, behinik behin, Uruguaiko Aldaxka Kultur Elkarteak erakutsi zidana duela hiru urte han egon nintzelarik Leonat Egiazabalek gonbidaturik. Aurrerantzean ere aitzina goaz iraganera begira guk barnean dugun ezkur-balioa erakusten baitigu, haritz txaparroa sendo haz dadin.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s