Mendaro, 2017ko popurriaren 5a, ortzeguna… beti aitzina ene bideari eutsiz!

Egunkari maitea,

duela urtebete ebakuntza egin zidaten Irungo ospitalean, eta gaurtik aitzina arrakastaz haurdun gera naiteke… orain sen-ar adoretsu bat behar du alboan sen-eme lotsati honek.

Gaur eguerdian eta arratsaldean, Antxeta irratian eta euskal irratietan nik Auxtin Zamorari egindako elkarrizketa luze eta mamitsuaren sarrera eta zati bat emanen dute:

AUXTIN ZAMORAREKIN SOLASEAN

Auxtin Zamora

Aspaldian ezagutu nuen Auxtin. 2001eko HATSAREN POESIAra bidali nituen nire olerki xume batzuk Senperera, eta hark balioetsi zituen ordura arte inongo argitaletxek balioetsi ez zituen nire hitzak.
2001eko apirilean joan nintzen liburuaren aurkezpenera nire gurasoekin, 25 urte nituela, eta niretzat zirraragarria izan zen miresten nituen poeta ezagunak eta ezagutzen ez nituen beste aunitz han ikustea igande eguzkitsu batez. Niretzat hunkigarria izan zen Joxanton Artze nirekin umil agertzea eta nirekin mintzatzea. Orain gehiago miresten dut bera ere, haren umiltasunaren handitasunak itsutu ninduen, eta begiak benetako poesiara ireki nituen: preziorik edo salneurririk gabeko hatsaren poesia baliotsua erakutsi zidan berak, gainerako poetek eta batez ere, Auxtinek.
Orduan 25 urte nituen, eta urtero orain arte parte hartu dut HATSAREN POESIAn. Balioetsia sentitu naiz 19 urte hauetan, eta horregatik hemendik aitzina ere segituko dugulakoan nago.
Pertsonalki eta sentimentalki gorabehera handiak izan ditut 19 urte hauetan hain juxtu, aita minbiziaz galdu nuen 26 urte nituela, eta maitemindu naiz. Ilusioak egin nituen familia bat osatzeko maite dudan harekin, eta oraindik ez baditut seme-alabarik izan ere, liburu batez erditu nintzen 2012an HATSAREN POESIAren bitartez MAIATZ argitaletxean. Hatsaren hitzez bete ditut urteroko HATSAREN POESIAko liburuko orrialde batzuk. Familia poetiko handi bat osatzen dugu HATSAREN POESIAren 300dik gorako pertsonok, eta harrotasun horrek ene bihozmina eta Uruguain maitasunagatik egon nahi eta ezina goxatzen dit.
Eskerrik asko, poeton buruzagi Auxtin! Eta aitzina segituko dugu, heldu den urteko 20. HATSAREN POESIA borobila eta biribila osatzeko eta ospatzeko.
Hogeigarren urteurrenaren atarian Auxtin Zamorari egin nion elkarrizketa Larraldean iragan irailaren 23an, HATSAREN POESIAko ez ohiko batzarraren ondoren, eta batzar horretan erabaki genuen Auxtinek segitu behar duela poeton buruzagi eta sua izaten; batzar horretan finkatu genuen etorkizuneko su horren zutabea. Geroak erranen du!

Elkarrizketak / Erreportaiak / Kolaborazioak

Antxeta Irratia

https://www.antxetamedia.eus/radio/kronika/

Kronika

Emankizuna Data
Dietetikaz, Garazi Lizarragarekin 2017-10-05
Ainara Maya, Auxtin Zamorarekin 2017-10-05
Aitzurra 2017-06-21
Dietetika kronika Garazi Lizarragarekin 2017-06-16
Aitzurra 2017-06-14
Aitzurra 2017-06-07
Dietetika Garazi Lizarragarekin 2017-06-02
Irunero aldizkariaren kronika 2017-06-01
Aitzurra 2017-05-31
Aitzurra 2017-05-24
Irunero aldizkariaren kronika 2017-05-19
Dietetika Garazi Lizarragarekin 2017-05-17
Emankizun osoa 2017-05-17
Dietetika Garazi Lizarragarekin 2017-05-04
Emankizun osoa 2017-05-04
Aitzurra 2017-05-03
Dietari buruzko kronika 2017-04-20
Aitzurra 2017-04-19
Irunero 2017-04-18
Aitzurra 2017-04-12
Iruneroren kronika 2017-04-07
Dietetika kronika Garazi Lizarragarekin 2017-04-06
Aitzurra 2017-04-05
Ainara Mayaren kronika 2017-04-04
Pediatria kronika: sillitak 2017-03-30

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s