Mendaro, 2017ko popurriaren 3a, asteartea… zorionak, Josemi kusiari!

Egunkari maitea,

honako gaurko INFO7 irratiko nire kolaborazioa:

http://info7.naiz.eus/eu/info_i7/20171003/hizkuntza-bat-beti-bizi-da-bihotzetik-ahora-maitatua-beti-bizi-da-maitalearen-baitan

logo-info7

19° D. Garazi

INFO7 ZUZENEAN

Kultura

 

SAIOAK | Gureaz blai

Ainara Maya

 

“Hizkuntza bat beti bizi da bihotzetik ahora; maitatua beti bizi da maitalearen baitan”

Hizkuntzen nazioarteko eguna igaro berri da, eta hizkuntzei buruzko hausnarketa batekin etorri da Ainara Maya gurera.

Euskal Herriko euskararen erabilerari buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitza negatiboak ikusi eta ohartu baita kalean euskararen erabilera urria dela. Bihotzak minez esaten dio euskara beragan bizi-bizirik dagoela, egunero bizi baita euskaraz, goizetik gauera eta ametsetan ere bai, nahiz eta beste hizkuntza batzuk ere erabiltzen dituen.

europako-hizkuntzak_content

MINTXORRO

Hizkuntzen nazioarteko eguna iragan berri da, eta hizkuntzei buruzko hausnarketa batekin natorkizue: zer dira hizkuntzak? Noiz hiltzen da hizkuntza bat? Eta noiz bizi da? Buruak diost euskara hilzorian dela, Euskal Herriko euskararen erabilerari buruzko azken inkestaren emaitza negatiboak ikusi ondoren eta oharturik kalean euskararen erabilera urria. Baina bihotzak minez diost euskara nigan bizi-bizirik dagoela, egunero bizi bainaiz euskaraz, goizetik gauera eta ametsetan ere bai, nahiz eta bertze hizkuntza batzuek ere erabiltzen ditudan.
Aurtengo uda arraroa izan da enetzat, negarrez hustu bainaiz eta bihotza etsiturik izan dut. Aurtengo udan ene bizitzan lehen aldiz joan naiz Xiberora pastoral tragiko bat ikustera xibereraz: ai Maia, hire senar Joanikot hil zizuten! Eta negarrez eta hunkiturik atseginez igaro nuen Altzain arratsaldea, zeri so eta lau orduko pastoral bati laburminez; eta hi, zeri so hago, eroa? Euskaldun agertzea ez baita josteta, eta geroak erranen digu mina poz bilakatuko ote den.
Aurten pastoral bakarra ez, eta bigarren pastoral batez gozatu nuen irailean Etxalarren, eta artzainen ordez kontrabandistak agertzen diren tradiziozko euskal antzerki honetan gaur egun erabiltzen ez den euskalki baten berri izan nuen “Etxalarko Karmen” ikuskizun tragikoan: erromintxela, garai batean Euskal Herriko jitoek zerabilten euskalkia.
Ni ez naiz nor Karmen eta Jose pertsonaiak jujatzeko, nor bederak bere arrazoiak baititu bihotz kontuetan, eta Karmen buhamesak erran bezala, bata otsemea eta bestea zakurra izaki, ezin zuen luzaro iraun euren artekoak. Karmenek amini bat maite zuen gizon azkar euskalduna, baina ez zen gizon bakarra, eta Josek burua galdu zuen buhames baten amodioagatik. Karmen, aldiz, emakume jito librea izaki, libro bizi nahi zuen bihotzaren arabera hara-hona, eta emakume libreak ebazten du norekin ibil, bai eta ez hitzen erranahiak ongi jakinik. Baina ni ez naiz ijitoa, euskalduna baizik, eta maite dudanean ez naiz hain libro maite dudan gizonez beste bat maitatzeko. Rom edo senar bakarreko senemea ote naiz?
Erromintxelaz mintzo omen ziren garai batean buhameak Euskal Herrian, eta rom (senar) bat baino gehiago izan omen zituen Karmenek. Karmenek Jose minchorro (maitale, ohaide) gisa maite zuen. Horregatik, Josek hil zuen jelosiak jota Karmen, baina Karmenek nahi bezala gaiztoki eta xarmangarriki erabili zuen Joseren gogoa. Horrekin ez dut justifikatu nahi Jose euskaldunaren ekintza gaiztoa, baina ulergarria ere iruditzen zait, euskalduna benetan maitemintzen delarik, benetan eta betiko maitemintzen baita, eta nola jasan maitea bertze batekin joatea? Ez da erraza eskualdun egiazko batentzat poligamia edo nolanahi senarra edo senemea noiznahi aldatzea.

Nik ere ene sen-arra han, itsasoaz haraindi daukat, benetan eta betiko maitemindu bainintzen, eta orain nola onartu “ez” bat? Nola bilakatzen da BAI borobil bat EZ batean? Ene sen-arra gabe, iparra galdurik nabil mundu honetan. Ene rom (senar) edo mintxorro (maitale) hark biziarazten du erromintxela euskalki hila ene barnean. Mina.
Buruak diost gutartekoa hilzorian dela, Euskal Herriko azken udako gertaera negatiboen ondorioz, baina bihotzak minez diost haren maitasuna nigan bizi-bizirik dagoela, egunero bizi bainaiz harekin, goizetik gauera eta ametsetan ere bai, nahiz eta bertze gizon eta emazte batzuekin ere nabilen euskal herrietan.

20170917_153228

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 
2017/10/03 11:34

 

Euskal Herriko euskararen erabilerari buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitza negatiboak ikusi eta ohartu baita kalean euskararen erabilera urria dela. Bihotzak minez esaten dio euskara beragan bizi-bizirik dagoela, egunero bizi baita euskaraz, goizetik gauera eta ametsetan ere bai, nahiz eta beste hizkuntza batzuk ere erabiltzen dituen.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s