Mendaro, 2017ko birailaren 13a, asteazkena…OSAbidean.

Egunkari maitea,

Hona hemen OSAKIDETZAren aldizkari berria, hil honetakoa, nire kolaborazioarekin:
https://www.osakidetza.eus/sites/Intranet/eu/Noticias/Orriak/Osatuberri_agosto.aspx

Osatuberri_Agosto

AINARA MAYA URROZ
Debabarrena ESIko euskara teknikaria
IMG_20170803_112652

BIDEZIDOR ELEANIZTUNAK INTEGRAZIORA BIDEAN

Osasun publikoan hizkuntza minorizatua dagoelarik, nahiz eta hizkuntza ofiziala izan, erabiltzaileen hizkuntza-aukera osasun-langileek eskaintzen dutenaren araberakoa da. Norberaren esku dago euskararen normalkuntza, hizkuntzen erabilera normala.

Eskaintza aktiboa baldin badago, erantzun aktiboa egongo da, eta lan-ohiturak naturalak badira, pazienteekiko harremanak naturalak dira. Uraren gisa, hizkuntzak busti egiten du tantaz tanta behin isurtzen hasiz gero, eta hizkuntzak errealitatea eta harreman oro besarkatzen du, ibai-adarrek lurra besarkatzen eta bustitzen duten modu berean. Horregatik, lanean bertan sartu behar da nahi gabe hizkuntza, eta elkarren arteko eguneroko komunikazioan.

Horretan motor nagusia langileak dira, eta prestakuntza-saioak zuzenean lanorduetan izatea garrantzitsua da; horrela, prestakuntza amaitzean ere hizkuntza-ikasketak segitzen du lan-bizitzan, norbera proaktibo izanik eta besteak behatuz. Ez da inolako gramatikarik behar, norbere kontzientzia piztean alferrik baitira hizkuntza-eskakizun oro. Hizkuntza kontzientziarekin batera, enpatia. Hori horrela, ahozkotasunak garrantzia handia du pertsonen arteko barne-harremanez ari garelarik.

Harreman horretan gorputza dugu espresiobide, eta gorputzarekin sentitzen dugu dena. Bihotzetik ahora amamaren mintzoa doakigu odolaren bidez, eta minak nahiz plazerak sentitzeko gaitasuna ama-hizkuntzaz sentitzen. Minik handiena burutik baldin badatorkigu, bihotzak lagun dezake sendatzen; baina minik handiena bihotzetik baldin badatorkigu, bihotzak ez du buruaren arrazoirik ulertzen sentimena kalteturik. Norbere ama-hizkuntza bihotzean dago, eta beste hizkuntza batean aritzeak emozioetatik aldentzen gaitu. Horregatik, osasun arloan, eta batez ere, gaixotasun psikiatriko-psikologikoak tratatzerakoan gaixoaren ama-hizkuntzan aritzearen garrantziaz jabetu beharko luke profesionalak. Hizkuntza batean aritzeak nortasun bat erakustea esan nahi du, eta ez da berdina ama-hizkuntzan hitz egiten dugularik edo bigarren hizkuntza batean hitz egiten dugularik, desberdin komunikatzen baikara hizkuntza bakoitzean.

Profesionalak ulertu behar du hizkuntza-normalkuntza ez dela euskararekin soilik loturiko afera, baizik eta gizarte batean dauden hizkuntzekin duela zerikusia, izan ofizial edo ez-ofizial. Osasun-langilearen eta pazientearen arteko hizkuntza-mugei buruz ari gara, hizkuntza-muga horiez ohartu behar dugu, hau da, hizkuntza bera hitz egiten ez dutenen arteko komunikazio-arazoez.

Osasun-arreta egoki bat emateko pazientearen adina, sexua, hizkuntza eta abar kontuan hartu behar dira, pazientea egoki identifikatu behar da alegia, eta hizkuntza-normalkuntzan aurrera egiteko XXI. mendera egokitu behar dugunez, aztertu beharko litzateke euskara ikasteko profesionalen liberazioa eraginkorra izan den iragandako urteetan.

II. Euskara Planaren arabera, euskarazko asistentzia-zirkuituak sortzea da lehentasun; izan ere, mediku eta profesional euskaldunak egon arren, mediku euskalduna egoteak ez baitu bermatzen pazientearen eta medikuaren arteko harreman euskalduna. Ez da nahikoa hizkuntza-eskakizuna ziurtatua edukitzea, eta horregatik, agiria duenari ere hizkuntzekiko jarrera proaktiboa eskatu behar zaio bere lanean.

Ezagutza gure esku dago, baina Artzeren esaldi hura gogoan, hizkuntza bat bizirik dago baldin eta hizkuntza hori dakitenek hitz egiten badute.

Hizkuntza-normalkuntza sustatzeko, batetik, hizkuntza aktiboak ekintzaile aktiboak behar ditu lan-hizkuntza bilaka dadin; bestetik, behetik gora hasi behar da, osasun-arloko ikasketa-graduetan “hizkuntza-kontzientzia” irakasgaia txertatuz ikasleek ere euren eguneroko bizitzan hizkuntzaren garrantziaz jabetzeko. Eta azkenik, estandar klinikoetan euskararen erabilera eta presentzia handitzeko neurriak hartzea ezinbestekoa da. Horretarako, tresnak eta baliabideak badira jadanik, eta horiek baliatu behar dira.

Aurkikuntza baten benetako bidaia ez da paisai berriak deskubritzea, baizik eta aurrean duguna begi berriez ikustea. Hala, pertsonak jarri behar ditugu erdigunean, eta kontzientziarekin batera polita eta ederra dena (eleaniztasuna eta norberaren ama-hizkuntza) ezinbesteko dela erakutsi irribarre batez.
Bukatzeko, elkarrekin lan eginez eta komunitateari bizitasuna emanez, hitzetatik haratago, pertsonen beharrak eta nahiak ikusi behar dira, eta aldaketa txikiak eginez profesional elebidunen beharrik gabe ingurune elebidun edo eleaniztun bat egotea posible dela ikusi. Denok gara bat, eta mitoetatik haratago, esan behar da mediku euskaldun bat, elebidun edo eleaniztun denez, mediku hobea dela, eta kanpaina hori jarri behar dugu ardatz.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osatuberri/eu_osk/adjuntos/aldizkaria/osatuberri_web_a35/index.html

 

IMG_20170803_112726

 

http://www.univision.com/entretenimiento/geminis/geminis-miercoles-13-de-septiembre-2017-tu-dia-zodiacal-llega-con-alegria

Géminis – Miércoles 13 de septiembre 2017: Tu día zodiacal llega con alegría

Das pasos concretos en un camino que te conducirá al amor.

Noticiero astrológico: La Luna se mueve desde Géminis a Cáncer en la fase cuarto menguante. Este es uno de esos miércoles que deberás anotar en tu agenda ya que lo que se presente cambiará radicalmente tus planes para el resto del mes de septiembre, además, se trata de tu día zodiacal, el afortunado en el horóscopo. Las influencias cósmicas que están imperando en tu día zodiacal, con el tránsito lunar actual, crean un escenario algo controversial. Es el día de declaraciones amorosas. Das pasos concretos dentro de un camino que te conducirá a la realización de tus sueños. El fin de semana que se acerca ya promete un desenlace feliz y una etapa cargada de emociones y alegrías.

Amor
La Luna continúa en tránsito por el signo de Cáncer, y los planetas Urano, Neptuno y el planetoide Plutón siguen retrógrados. Es el momento de buscar y definir el punto medio en tu relación sentimental. El amor no consiste en que cada cual mire por su lado sino en que ambos miren en la misma dirección y cuando esto no es posible entonces surgen las incompatibilidades de carácter y los problemas afectivos.

 

logo_HEOI_128x69

CONSULTA DE CALIFICACIONES

Resultado de la consulta de calificaciones

IRUNGO HEO
Idioma: INGELESA Curso: (B2) MAILA AURRERATUA (Ofiziala)
C.Lectora C.Auditiva E.Escrita Global Escrito Oral
Ekaina GAI GAI GAI GAI EZ GAI
Iraila GAI GAI GAI GAI GAI
Mobila reseteatu eta duela hamar urteko SMS mezu bat:
2007/11/24, 03:44
Enara bat pausatu da ne bizitzan,
isil-isilik be kabia eginez ne bihotzan,
ne aupada izango du
zeren enarek egan iteko ber dute laguntza,
ta ne berotasuna negu hontan
ez dezan pasa hotza…
Zuretzat, Ainara,
jarraipenik eman nahi diozu?
Al ritmo del tzatzatza, je!
Datorren asteburuan sormena askatuko dugu, bale?

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s