HATS-ARTE, (h)atseden poetikoa agorrilean a-gustura… Bikainak joan ziren Moskuko jaietako bi bertso zitak

Egunkari maite,

non dago uda? uztaila amaieran opor-egun batzuk hartu nituen, baina agorrilean lan egin dut, arraro eta hits bihotza, dei baten zain inkontzientea enea eta urduri… ezusteko (h)atsegin baten zain, ene bihotza.

Agorrila poetikoa izan dugu Senperen, bestela. HATS-ARTEn poesia-errezitaldia eskaini nuen beste batzuekin batera. Hats eta hats artean dagoen (h)atseden edo eten poetikoa.

Iturburua: Bikainak joan ziren Moskuko jaietako bi bertso zitak

http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/mediabask/editions/mediabask_2017-08-03-07-00/hemeroteca_articles/hats-arte-devoileses-poetes

 

lhebdo

Culture

Ongi etorri harpidedunentzako albisteetara

Ordaindu beharreko albiste batean sartu zara eta zure kontu pertsonaleko klik bat kontsumitu duzu

2017/08/03

ACTUALITE | SAINT -PÉE-SUR- NIVELL

Hats-Arte dévoile ses poètes

Virginie Bhat

L’écriture n’est pas toujours la seule corde artistique à l’arc des écrivains. Certains cachent d’autres passions dont les talents s’épanouissent en peinture, sculpture, photographie, musique… Et c’est justement pour lever un bout de ce voile que l’association Hatsa organise ce mois-ci la seconde édition de Hats-Arte à Saint-Pée-sur-Nivelle.

Un évènement où ces trois prochains week-end seront ponctués de rencontres entre ses membres, écrivains en langue basque, et le public. Dès samedi, la maison Larraldea accueille une exposition des œuvres artistiques de vingt-cinq poètes. Une exposition ouverte de 15 à 20 heures.

Film, poésie et récital

Dimanche, Hats-Arte propose d’abord à 17 heures une projection du film ”Hatsaren olerki bustiak 2017”, où lecture poétique et photographies se font écho. Puis à 18 heures “Muxuak”, point de rencontre entre poésie, musique et dessins d’illustration, avec Ainara Maia, auteure et Mattin Martiarena, illustrateur de bandes-dessinées et musicien. Puis à 19 heures un récital de Jokin Lasa.

Evènement jusqu’au 19 août

Les samedi 12 août et 19 août, après une balade matinale proposée dans les environs de Saint-Pée et Ainhoa, puis un pique-nique, d’autres artistes partageront leurs oeuvres avec le public.

20170806_194858

https://archive.org/details/ainara-maya-urroz-bidasotarrabrnoko-unibertsitatea

 

ORorengAIN

Orain ni, ORorengAIN.

Hori soilik da.

Inongo eskuizkribuk edo zirriborrok ez du bizirauten

espekulatzeko,

erre baititut.

Inongo ediziok ez du datarik,

inprimitutako ezer ez dut bereizten

ez dut zenbakitzen ez eta saiatzen ere.

eusten duzun bezala, bildumagile,

ez duzu balioetsiko.

Ez jarri poema hau zure apalean, kritiko,

paper berezia airean desagertzen baita.

Irakurri; hori da dena.

ororen gain momentua hau da

gure sakramentuaren hostia hartzeko

desagertu aurretik.

Hau da dagoen guztia.

http://olerkarieneguna7.blogspot.com.es/p/urrunakokarrikaldia-jadanikprest.html

Urruñako karrikaldia
jadanik prest
Joseba Aurkenerena
Agorrilaren 26an, larunbatarekin, Urruña Gaua izeneko karrikaldia ibiliko da Lapurdiko herri honetako karrikaz karrika eta plazaz plaza, kantatzen eta dantzatzen, herria piztuz eta euskal giroaz gainezkatuz.
Urruña luzaz lozorroan izan bada ere, azken hamarkadetan urrats handiak egin ditu euskaltasuna pizturik iraunarazteko. Herritarrek ikastola egin zuten lehenik, gaur ikasle ainitzekin aitzina doana; 2014an kabalkada-zintzarrotsa (edo tobera) arrakastatsua jokatu zuten eta aurten, lehen aldiz, karrikaldi mitologiko bat plazaratuko dute. Antolatzaileak Iparra-Hegoa eta Berttoli elkarteak dira.
Karrikaldia, bere izenak dioen bezala, karrikaz karrika kantatzen eta dantzatzen gauzatzen den ikusgarria da. Ikusgarri hau biziki ezaguna dugu Iparralde osoan. Zenbait tokitan kabalkada deitzen diote. Urruñan ez dute izen hori erabiltzen jendeak toberarekin nahas ez dezan, ez baita horrelakorik. Lehen aipatu bezala, herritarrek parte hartzen dute eta normalean istorio bat edo kontakizun bat azaltzen dute. Urruñarrek euskara eta euskal erroak atxiki nahi dituzte, horregatik, euskal mitologian oinarrituriko karrikaldia eginen dute.
Agorrilaren 26an, arratseko 9etan, karrikaldian parte hartuko duten herritarrak Herriko Etxetik gertu den Berttoli elkartetik abiatuko dira eta Arotzenia ostatura jaitsiko. Bertan dantza eta kantu bana emanen dituzte. Hortxe hasiko da egiazko karrikaldia. Arotzenetik plazara abiatuko da eta plazan eginen dute lehen geldialdia. Bigarren geldialdia Saint Vincent eskolaren aitzinean izanen da. Hortik, pilota-plazaren gibeletik, berriz plaza aldera. Hor Mari jainkosa handiak hitza hartuko du eta ondoren su-meta piztuko da. Su erritualaren inguruan dantzaz eta kantuz osatutako ekitaldia emanen dute. Mutxikoak ere, izanen dira bertara hurbiltzen diren guztientzat. Plazako ekitaldia bukatu orduko, Berttolira abiatuko dira, eta hortxe izanen da gau pasa.
Karrikaldian, honako moduan aterako dira pertsonaiak: Buruan zaldunak, makilariak eta bandelariak. Ondoren herritarrak, Urruñako lanbideen adierazgarri. Hauen segidan Tartalo, Akerbeltz, Behigorri eta Marro buruhandiak, Musikariak eta kantariak ondoren. Hauek pasatu orduko su errituala eramanen duen jentil talde handia etorriko da. Hurbiletik zigante edo erraldoiak. Gibeletik joanen zaie sorgin tropa handia, eta hauen atzetik, Ihiztari Beltza, laminak, Basajaun eta Basandere, Sugaar, Inguma, Hodei, Martinttiki eta Gaueko. Gero lau elementuen txanda izanen da: Lur, Ur, Su eta Aide. Adar-joleek hartuko dute segida, eta gibeletik Urruñako Hartza azalduko da. Ondoren zirtzil mordo bat. Hauek Txipiroi eramanen dute preso. Pertsonaia hau De Lancre da, 1609an Lapurdi odoletan blaitu zuen epaile-hiltzailea. Eta bukatzeko Mari jainkosa handiaren idi-orga. Eskuan zeruak idekitzeko eta ortzantzak sortzeko erabiltzen duen igitaia eramanen du. Berarekin batera, organ ezker-eskuin, ama-lurraren bi alabak, Iduzki eta Ilargi joanen dira.
Urruñarrek urte osoa daramate karrikaldi hau prestatzen: kantariak, musikariak, dantzariak, jostunak, pertsonaiak,… Jende ainitz aritu da lanean arlo guztietan. 150 herritar inguru.
Beraz, irakurle, ez ahantzi euskal mitologiarekin duzun hitzordu paregabe hau, eta hurbil zaitez agorrilaren 26an, iluntzeko 9etan, Urruñako karriketan eginen den karrikaldira. Ez zira damutuko. Ordura arte, adiskide.

 

 

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s