Hondarribia, 2017ko agorrilaren 17a, ortzeguna… txapeldunak?

Egunkari maitea,

“Nolatan falta da alarde publikoko konpainiari erreferentzia egiten dion txapelik?”

 

p007_f01

 

Ez dakit nola azaldu aurtengo Hondarribiko jaietako kartela ikusterakoan sentitu eta pentsatu dudan guztia.

“Compañias” izena du kartelak eta 20 borobil agertzen dira (kapeluak irudikatuz), 19 gorri eta bat beltza. Denok dakigu horrek zer adierazten duen: emakumeek kantinera bezala bakarrik parte hartu dezaketen Alardea 20 konpainiak osatzen dute. Horiek bakarrik dute lekua kartelean. Dirudienez, karteletik kanpo utzi dute Jaizkibel konpainia.

20 urteren ondoren honela gabiltza, aspalditik jendetsuena izaten ari den Jaizkibel konpainia existituko ez balitz bezala egiten. Kartel hori aukeratua izateak eta herriko kaleetan han hemenka ikusiko dudala pentsatzeak ezinegona eragiten dit.

Hondarribiko Udaleko Kultura Sailak antolatu duen lehiaketako epaimahaikide izan diren Alejandro Arana, Borja Jorge, Idoia Seijo, Javier Sagarzazu, Lupe Amunarriz eta Goio Uriartek aukeratu dute kartela. Asmo txarrik gabe arituko zirela pentsatzen dut, baina horrek ez du kentzen hartu duten erabakiak ekarri duen ondorioa: hondarribiar asko eta asko aurtengo jaietako karteletik kanpo utzi gaituztela eta jaiak hasi baino lehen pauso bat atzera eman dela irailaren 8an aspalditik bizi dugun problema konpontzeko bidean.

Izan ere, plastiko beltza bezainbeste, honelako “detaileak” dira alardearen inguruko debatea gaiztotzen dutenak. Noiz arte jarraitu behar dugu ondokoa mapatik borratu nahian, denok elkarrekin ospatu dezakegun alarde bati ateak ixten?

Errealitateari uko egiteak eta berdintasunari bizkar emateak denoi kalte besterik ez digu egiten. Zuk ere gauza bera uste baduzu, zabaldu mezu hau.

Bizi Hondarribiko jaiak pozik eta berdintasunean!

#NiJaizkibelekin

1993an emakume talde bat saiatu zen, lehenbizikoz, Hondarribiko Alardean parte hartzen.

Ez ziren garai samurrak. Ordurako sentitu genuen zer zen Alabaman, arraza bereizkeriaren garaian, beltz izatea, zer zen egoera hartan zurien aginteari kontra egitea. Atera ginen, entsaio batean, ikastolaren patiotik inguruko kale ustez bakartietara, ilunabarrean, musika joaz eta bat-batean auskalo nork deitutako jende mordoak inguratu gintuen oihuka, irainka, mehatxuka, euliak hildako animalien inguruan bezalaxe.
Estatu Batuetan arraza bereizkeriaren azken garaietan, hegoaldeko estatuetan, gazte beltz mordoxka batek erabaki zuen kafetegi batean sartu eta zurientzat erreserbatuak zeuden aulkietan eseriko zirela, ez beltzen aulkietan. Jantzi ziren ahal bezain txukun eta dotore, sartu ziren kafetegian eta aulki debekatuetan eseri. Beltzak ziren gehienak, eta, tartean, zuriren bat. Ez zuten inor bultzatu, ez zuten garrasirik bota. Eseri eta ahots apalez eta adeitasunez eskatu zuten menua. Zerbitzariek esan zieten zegozkien aulkietan jarri behar zutela eta beraiek, berriz ere ahots apalez, menua eskatu zuten, zeuden lekutik mugitu gabe. Menua, mesedez.
Zerbitzarien ondoren etorri ziren gainerako bezero zurien garrasi eta irainak, berehala bultzaldiak eta erasoak. Tomate saltsa burutik behera, listukadak aurpegira, kafe beroa bizkarretik behera. Protestagileak ez ziren mugitu. Azkenean poliziak atera zituen arrastaka. Aste gutxiko kartzelaldiaren ondoren, berriz sartu ziren kafetegi batean eta zurien aulkian eseri. Menua, mesedez.
Gu musika jotzen ari ginen, gure herrian gehien estimatzen diren doinuak, doinua eta pausoa egokitzen ikasten genuen, ez genuen gainerako konpainien jarduna oztopatzen, hain zuzen, bazterreko kaleetan geundelako. Baina beltzek aulki haiek bezalaxe, guk ukatua genuen kalea, are musika.

Bidean ikasia
Arantxa Urretabizkaia

Irailak 8, ospatzen ari dira Alardea, eta aurten ere polemika egon da jaiaren kartelarekin. Jaizkibel konpainia kontuan hartuta, hogeita bat konpainia dira, eta hogei besterik ez dira agertzen.
Egileak irudikatu nahi izan du hogei konpainia irteten direla, eta kantinera bakar batek daramala, horien artean, txapel beltza. Izan ere, Alardea pribatua da, eta kartela egiteko baldintzetan egileari hogei konpainia zirela esan zioten, Jaizkibel bazter utzita berriz ere.
Berria

Gai honetaz gehiago jakin nahi baduzue, irakur dezakezue Berriak argitaratutako erreportajea.

http://www.berria.eus/ahomentan2017/askatasuna_kendu_zien_borroka/

1996an Hondarribiko Alardean parte hartzeko emakumeen lehenengo saiakera:
(…) Egongelako aulkietan edo lurrean biribilean eserita geundela atera zuen norbaitek manta handi bat, fardel moduan bildua: eskopetak ziren. Ordurako heltzen zitzaigun kaletik Arma plazarantz zihoazen konpainien soinua. Errepikatu genituen azken instrukzioak, azterketarik latzean prestatzen ari denaren modura.
Jantzi genituen kapeluak, ez eztabaidarik gabe. Aita bakoitzak, anaia bakoitzak estilo berezia zuen, bakoitzarentzat kanonikoa zena. Ai ene, zenbat kanon. Gehienek ez zeramaten belarritakorik, kontatu zigutelako Irunen bati baino gehiagori handik tira eginez zartatu ziotela belarriaren muturra. Esan nien ni ezin nintzela kalera belarritakorik gabe irten, baina nireek ez zutela arriskurik, klipekoak zirelako. Aspaldikoa dut belarritakoekiko zaletasuna eta arreta handiz aukeratu nituen galduz gero pena gutxiago emango zidatenak.
Zutik jarri eta trantsitoan ilara osatzen hasi ginenean, Idoia gelditu zen eserita, ezpainak gorriz margotzen, esku batean ispilu txikia, bestean margoa. Norbaitek protesta egin zuenean galdetu zuen bekatu ote zen ezpainak pintatzea. Kapeluaren koloreko ezpainak lortu zituenean jarri zen ilaran. Ez genuen orduan gogoan 1905ean Estatu Batuetako feministen lehen manifestaldietako batean emakume guztiek ezpainak ezin gorriago zeramatzatela, protesta gisa.

Bidean ikasia
Arantxa Urretabizkaia

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s