Mendaro, 2017ko agorrilaren 10a, ortzeguna… MUXUAK

Egunkari maitea,

non dago ene maitea?

 

 

Bitartean heldu eskutik, ez ezkor ez baikor, atxik!

Hona hemen nire hurrengo poema-liburu ilustratuaren (Mattin marrazkilariaren ilustrazioekin) azala, argitaletxeren batek argitaratu nahi izango balu, nirekin harremanetan jar dadila:

ainaramaya@gmail.com

xorinokantharia@hotmail.com

 

IMG-20170803-WA0007

Muxu-kitarra: Scaccia pensieri (pentsatzeari uztea)
AINARA
Pentsatzeari uztea
erabaki dut
eta MUXUAK banatzera gatoz,
etorri gara zuen artera
muxu-kitarraz
pentsatzeari uzteko
eta sentitzera,
sentituz batera
ekitera
bihotzaren arabera.

Muxuak eta mezuak bateratu nituen duela bederatzi urte, maiteminez idatzi nituen olerkiok sentiberatasunez ene bakardadean eta erantzunik ezean, eta 2008an Idazle Eskolako gradu amaierako proiektu gisa poema-bilduma hau aurkeztu nuen. Ez zuen irabazi eta gero ere ez zen argitaratu.
Baina 2016an Mattin Martiarenak opari-muxu bat eman zidan eta nire poema-bilduma ilustratu zidan, olerki bakoitzeko marrazki bat eta hemen ikusiko dituzuenak marrazkiok akuarelaz egindakoak dira.
Muxu-kitarran Scaccia pensieri idatzirik dago italieraz, euskaraz pentsatzeari uztea alegia. pentsatzeari uztea erabaki dut muxu-kitarra entzunez batera eta MUXUAK banatzera gatoz, etorri gara zuen artera muxu-kitarraz pentsatzeari uzteko, eta sentitzera, sentituz batera ekiteko bihotzaren arabera.

18723012_1877104802558945_1840636444046000128_n

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s