Mendaron, 2017ko agorrilaren 7an, astelehenean irriz eta malkoz ilargi betearen eraginpean.

Egunkari maitea,

ilargi betearen eraginpean eta bihotzaren hutsminarekin poesia-errezitaldia eskaini genuen atzo MUSUKARIOK, Pottokak, Mattinek eta Xorinok alegia.

HATS-ARTE 2017
MUXUAK sentikaria (poesia, musika eta margoa)
2017/08/06, 18:00-19:00
Larraldea, Amotz-Senpere

Kantak hitzik gabekoak irakurraldian beharbada gitarraz lagundu, muxu-kitarraz, armonikaz, esku-perkusioaz, metalofonoaz… hitzei laguntzeko musika.

Muxu-kitarra: Scaccia pensieri

(pentsatzeari uztea)

Pentsatzeari uztea
erabaki dut
eta MUXUAK banatzera gatoz,
etorri gara zuen artera
muxu-kitarraz
pentsatzeari uzteko
eta sentitzera,
sentituz batera
ekitera
bihotzaren arabera.

Muxuak eta mezuak bateratu nituen duela bederatzi urte, maiteminez idatzi nituen olerkiok sentiberatasunez ene bakardadean eta erantzunik ezean, eta 2008an Idazle Eskolako gradu amaierako proiektu gisa poema-bilduma hau aurkeztu nuen. Ez zuen irabazi eta gero ere ez zen argitaratu.
Baina 2016an Mattin Martiarenak opari-muxu bat eman zidan eta nire poema-bilduma ilustratu zidan, olerki bakoitzeko marrazki bat eta hemen ikusiko dituzuenak marrazkiok akuarelaz egindakoak dira.
Muxu-kitarran Scaccia pensieri idatzirik dago italieraz, euskaraz pentsatzeari uztea alegia. pentsatzeari uztea erabaki dut muxu-kitarra entzunez batera eta MUXUAK banatzera gatoz, etorri gara zuen artera muxu-kitarraz pentsatzeari uzteko, eta sentitzera, sentituz batera ekiteko bihotzaren arabera.

Muxu-kitarra mututzea (pentsatzen hastea)

Muxu-kitarra mututuz batera
pentsatzeari ekiten diot,
bihotzaren taupadak mantsotuz doaz
eta MUXUAK zuengan gelditzen dira…

Eta zuk, zenbat urte dituzu?

Nik nahiago dut erantzun
metroan 10 begiradek irribarre eginarazi didatela.
Esandako 2 “maite zaitut” suizida ditut,
Bai bainekien aurrean nuenak ez ninduela maite.
14 besarkada ahaztezin ere baditut,
horietako 3 errepikaezinak.
35 inguru “sentitzen dut” ditut,
eta horietako batzuek ez ninduten barkatu.
5200 musu ditut,
baina 3 bakarrik gogoratzen ditut.
Amaigabeak ziruditen 4 uda ditut,
eta hotzegiak, bakartiegiak eta tristeegiak diren 2 negu.
Lorik gabeko 75 gau ditut,
Eta axolarik ez zuten gauzetan
alferrik galdutako malko batzuk.
Zenbait urtetan negar egitea merezi zuen gauza bategatik
2 malko oso mikatz ere baditut.
150 barre-algara
airea kenarazten duten horietakoak
eta buruko mina jartzen dutenak,
eta konpromisozko 10 irribarre.
Askoz ere beranduago ulertu ditudan
3 aholku jaso ditut.
Egon nahi ez nuen 2 ohe ditut,
eta egunsenti batean bertan egoteagatik
edozer emango nukeen ohe 1.
Berriro ere egingo nituzkeen 5 akats ditut,
eta egin izanaz asko damutzen naizen 2.
Gorputz osoko 2 hotzikara ditut…
Ezin konta nitzakeen 200 film eta kanta.
71 arratsalde ditut liburu bat irakurtzen parke batean
bizitza eta jendea pasatzen ikusiz…
Inoiz esan nahi ez nituen 2 agur ditut…
Beharbada egunen batean esango ditudan
gauza asko ditut,
eta askoz ere gauza gehiago
isildu behar izan nituzkeenak.

Jakin nahi duenarentzat
hori da nire adina,
eta ez dut ideiarik ere
zenbat urtetan sartzen den hori guztia.

ZORIONAK!

”Hats-Arte 2017”
Abuztuan
Senpere Larraldean
“Hats-Arte”- Erakusketa Senpere Larraldean

Ikusiz ” Hatsaren Poesia” urteroko olerki liburuan parte hartzen dutenen artean,
asko artista badirela: margolari, argazkilari, zizelkari, abeslari, musikari,
antzerkilari eta abar… Hatsa elkarteak, aurten ere, bigarren aldi batez, taldeanimazio-erakusketa bat deitua ”Hats-Arte” egituratu du. Hau iraganen da
Senpere Larraldean: Abuztuko lehen 3 asteburuetan :**5-6**12-13 ***19-20***

Egitaraua
Abuztua 6an (Igandea)

17;00 ”Hatsaren olerki bustiak 2017”olerki bideoa
18:00 Ainara Maia, Mattin Martiarena-rekin,(”Muxuak” poesia-musika-Ilustrazioa)
19:00 Jokin Lasaren errezitaldia

Abuztuaren(Larunbatea) 12an
Goizean oinezko ibilaldia Senpereko oihanean
Hitz ordua 9:30etan Larraldean
13:00 bazkaria
16:00 -ESKUZ ETA BEGIZ literatur talde berriaren
azken olerki liburuen: aurkezpena :
1- Telesforo Monzon-en: ”Urrundik. ”Bake oroi”.
2 Iratzeder-ren : ”Pindar eta Lano”.
3.- Xabier Soubelet Gazte olerkiak – 1 eta -2
4.- Joseba Aurkerenaren ‘Bideetan barna”
17:00 Maddi Zubeldiak aurkeztuko digu ”Desherria haurzaro” eleberri
biografikoa, bai eta agian bere abesti batzu kantatuko
18:00 Maddi Andueza eta Ennio Cantella-Andueza-ren
biolin -gitarra-akordeoi ekarpen musikala

Abuztuaren(Larunbatea) 19an
Goizean oinezko ibilaldia Ainhoa aldean
Hitz ordua 9:30etan Larraldean
13:00 bazkaria
16:00 -Liburu aurkezpena :
-Bourgoin Paxkal (”Ina , nire ama afrikarra”liburua euskaraz eta dioula
hizkuntzaz),
-Josu Jimenez-Maia ”.Ryookan-en 101 haikuak”
-Juankar Mugartza ( (“Bihotz hautsiak osatu eta portu handira iritsi
dira”) Alvaro Mundiñano Gartziandia margolariarekin
Sorkuntza pertsonala :Itziar Gomez eta bere alaba Malen.
Soinu sorkuntza : Alex Mendizabal

Olerki hornitu eta margo erakusketa
Abuztuko asteburutan
(5-6)- (12-13)- 19-20)
(15h-20h)
Parte hartzaleak :
Agurtzane Anduetza, Iñaki Bastarrika, Gustavo Cantella,Luzien Etxezaharreta,Juan-
Manuel Galarraga, Jon Galdos ,Josu Galdos, Itziar Gomez,Goitia Koldo, Imanol
Irigoien,Joanmari Irigoien Gabriel Korta-Rekarte, Eukene Lizeaga Tamayo, Elizabeth
Mackling ,Mattin Martiarena,Alvaro Mundiñano Gartziandia, Maite
Ramos,Salamero Andoni,Miquel Saumell,Carmen Valois, Auxtin Zamora

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s