Mendaron, 2017ko garilaren 14ko ortzirala… gaixoa ni!

Egunkari maitea,

gaixoa ni, ene maite galdua bihotz zatitu honetan, erittu honetan, oporretan egonen naiz astelehenetik aitzina eta hilabete bukaera arte… eta ez dut planik ez bada uztailaren 21eko Berako Herri-Antzerkiaren estreinaldia…

logoa

Baztandarren Biltzarra ohiko egitarauarekin dator uztailaren 16an

Ttipi-Ttapa 2017-07-13 07:16   Gizartea  Baztan

Baigorriko Basaizearekiko elkartasuna omenduko dute igandean

Baztanen eskuara barra-barra leloarekin, aurten 54. aldiz baztandarren besta haundia ospatuko da uztailaren 16an. Aurten ere egun osoko besta izanen da.

Baztandarren Biltzarra ohiko egitarauarekin dator uztailaren 16an

Hamabortz herrietako orgak espero dituzte Elizondoko karriketan. Argazkia: Juan Mari Ondikol | Ikusi handiago | Argazki originala

Igande goizeko 10etatik aitzinera, goiz osoan artisauen erakusketa egonen da ikusgai Pedro Axular karrikan. 11:00etan he­rri bakoitzak prestatutako orga apainduen desfilea hasiko da. 14:00­etan Mutil-dan­tzak izanen dira Elizondoko  plazan eta ondotik herri bazkaria izanen da Merkatuko zelaian.  Bazkalondoko animazioan, Baztango ioiak, mezua, sari banaketa, animazioa, Hauspolariek taldearekin kantaldia eta dantzak izanen dituzte Merkatuko Plazan. 18:30ean hasita Trikidantz taldeak dantzaldia eskainiko du Laxoako plazan eta 20:00etan Oharkabe taldea igoko da oholtzara. 01:00etatik aitzinera, Juan An­gel DJ-arekin bestak segi izanen du Laxoako plazako  ostatuan.

Ostatua frontoian

Ongi dagoena bere hortan utzi behar omen da eta, hortaz, aurtengoan aldaketa guti egin dituzte programan. Bat aipatzekotan, bazkal ondoko bestaren espazioa pixka bat aldatu eginen dutela eta frontoiari eman zaion estalkia probextuko dela, «karpa kendu eta gure ostatua frontonera mugitu dugu».

Baztandarren Biltzarrako menua hau izanen da: Etxeko piperrada, Patata tortila, aratxe e­rrea litxuekin (aratxeak Gartzaingo Migeltxo Galarregi eta Elizondoko Pantxito abeltzainei erosiak eta litxua berriz Iruritako Urrutia anaiena). Ondotik Euskal pasela (Malkorra goxotegia), izozkia (jauregia es­ne­kiak), kafea eta pattarra. Ilunabarrean karpan egiten diren bokadiloetarako Kortariko Bordako gasna erabiliko dute eta ostatuan salgai egonen den sagardoa, berriz, Lekarozko Larraldeakoa izanen da.

Baigorriko Basaizea elkartearekin elkartasuna omendua

Omendua aukeratzerakoan, «huntekoan Izpegiz bertzalde salto egin eta Baigorriko Basaizea elkarteko lagunei luzatu diegu gure artera biltzeko gonbidapena. Helburuek, intere­sek, lanak eta bestak maiz elkartu gaituzte eta hemendik aitzin ere hala izatea nahi dugu. Hortaz, elkartea  bera baino, elkartasuna omendu nahi dugu, Basaizea eta Baztandarren Biltzarra elkarteen arteko laguntasuna, batzuek muga gisa ikusten duten tokian guk zubia eraikitzen segi dezagun».

Baztandarren Biltzarrak berexiki nabarmendu nahi du ez duela inolako eraso sexistarik onartuko.

http://etxauzia.eus/eu/parte-hartu/

logo_etxauzia

 

WhatsApp Image 2017-07-15 at 14.09.53

https://tbx.eus/y0n_ao9Z6nI

antxetamedia

https://www.antxetamedia.eus/news/herritik-hazia-herri-antzerkia-beran/

2017-07-13

aktualitatea

“Herritik Hazia” herri antzerkia Beran

1936ko altxamendu frankistaren ondotik, gerrak utzitako historiaren oroimena besrreskuratzeko helburuarekin “Harritik Hazia” izenburua duen herri antzerkia antolatu dute Beran. Urte oso bat egon dira herri antzerki hau prestatzen. Ramon Albistur ekimen honen zuzendaria eta Ainara Maya herri antzerkian parte hartuko duten kideekin hitzegin dugu. “Harritik Hazia” herri antzerkiaren emanaldiak uztailaren 21,22 eta 23an berako kultur etxean gaueko 20.00etan iragango dira.

WhatsApp Image 2017-07-15 at 16.23.03

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s