Egunkari maitea,
duela hamar urte Hondarribiko Portuko arrantzale ohien Hondarribiko esamoldeak bildu nituen eta hona hemen bertako herri-aldizkariko nire agur-eta esker-gutuna:
http://www.hondarribia.eus/documents/124308/476281/Hondarribia+198+maiatza+2007/cf8a72e8-44d3-4491-bb3a-6d0dd7f563db
2007ko maiatza • 198. zkia • Hondarribia
Kolaborazioak
Lekukoen arrantza
Hizki mutua deitzan zidaten, eta azken hilabete hauetan mutu gelditu naiz hainbat
arrantzaleen testigantzak eta esperientziak entzunez: batetik, Katxarros, bestetik
Samartxial, Ttantoz ere zerbait entzun dut, eta hainbat eta haninbat mote…Moteak? Ezizenez ezagutzen dute denek elkar Hondarribian, eta ezizen batzuen bidez ezagutu dut Hondarribiko kai zaharra. Izenak egiten ez dituzten pertsonak ezagutu ditut, izaera jatorrekoak, eta txiki eta ezdeus sentitu naiz: nor naiz ni? guztiaren gainetik hegan doan ainara bat eta arrastorik utzi gabe desagertzen eta agertzen dena?
Garratza da bizitza, gogor lan egitea tokatzen denean eta hori jaso dut agiri zahar batean: “arrantzaleak bizi behar badu, familiaren bizibidea ziurtatu behar badu, egunero lan egin behar du hutsik egin gabe”.
Goxo hartu naute portu aldean agerturik, eta beren etxeko ateak ireki eta irribarre batez hartu, gainera: goxoa da maitasuna! Eta ni neure ahotsik atseginena jartzen saiatu naiz, grabagailua eskuan, kontatu nahi zuenak hitz egin eta nik entzun nezan…hizkera indartsutik Hondarribiko zenbait esamolde bildu ditut eta kantu leun baten modura eskerrak eman nahi dizkiot nirekin pazientzia izan duten arrantzale erretiratuei eta laguntza eman didaten beste hainbat laguni. Kantu leun baten modura, eskerrak eman udaletxeko zenbait langileri eta Hondarribiko beste zenbaitzuei.Kantu leun baten modura, xuxurla egiten diot sorgin-haizeari eta leun uzten ditut liburuak liburutegi eta artxiboetan.
Eta ohartzerako heldu naiz kresala leun arnastera, ohartzerako ihes egin du ainara honek Onddarbiko itsasertzetik beste norabait…esamoldeen airearekin hegan, esamoldeek esan didatena nirekin gelditzen da eta zuengandik bildu ditudan esamolde eta bertsoak zuekin gelditzen dira, argitara dezazuen eta hitzetik hortzera erabili!
Kaiatik urrunduz
Gibelera zeharka so
Hondartzetik kanpo
Etorkizuna atzo
Ainara Maia Urroz
Euskal filologoa

Eta hona hemen, hamar urteren buruan Osakidetzaren aldizkarian idatzi dudan nire iritzia:
Osatuberri
2017ko ekaina
Zer ezin duzu jasan?
Zerk ateratzen zaitu zeure onetik?
Niretzat jasangaitza da ezaxola eta isiltasuna maitasun-kontuetan; gezurra eta abusua lantokian; eta jasangaitzena, beharbada, agintekeria edo esatea zer egin behar dudan, baina pentsatzen dut eraginkortasunez komunikatu behar dudala zer nahi dudan eta ez dudan nahi, inolako abusurik eta gaizkiulerturik gerta ez dadin.
Zubiak eraikitzeko edota konpontzeko, eraginkortasunez komunikatzea funtsezkoa da, baita aktiboki entzuten jakitea ere, hitzez eta ez-hitzez, entzuna sentitzeko ere
bai. Enpatia edo bestearen tokian jartzea oso garrantzitsua da sentimenduak laguntzeko
eta oreka emozional bat izateko, eta horrela bi aldeak asertibo jokatzeko, bakoitzak
bere mugak ezarriz alegia. Egoera den bezala onartu edo errespetatu behar da bizitzan
aurrera egiteko, baita norbera egoera egoki batean egoteko mindfulness edo arreta osoa praktikatzea ere, inolako epaiketarik egin gabe.
Neure onetik ateratzen nauten gauzak garbi eduki eta argi komunikatu, kontzientziaz
adi, eta sentitzen dudana pentsamendutik pasatuz egoki ekiteko. Koherente izateko,
azken batean; izan ere, inkoherentzia da jasanezinen egiten zaidana, eta horretan
dihardut, eta lortzen ez badut, neure buruarekin haserretu ohi naiz, baina neure
burua zaintzen saiatzen naiz, neure burua ez epaitzen.
Ainara
Debabarreneko ESIko euskara teknikaria
Atsegin dut:
Atsegin dut Kargatzen...
Related
xorinokantharia -ri buruz
DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa...
ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau
Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko
lotura iraunkorra.