Eskual Herrian, 2017ko garagarrilaren 26ko astelehenean, atzoko egun batez erahil zuten eskual olerkaria…duela 80 urte!

Egunkari maitea,

atzoko egunez, goizeko bost eta erdietan erahil zuten Lauaxeta eta erahil behar zutela zekien arren, luma eskuetan azken unera arte idazten segitu zuen gazte olerkariak:

“Goiz eder onetan erail behar nabe/ txindor baten txintak gozotan naukela?/ Ez naiten leyora begiok intz gabe”.

jarraia136244

Ainara Maya Urroz

Eliza karrika 10, 5. ezker

E-20302 IRUN, Gipuzkoa

ainaramaya@gmail.com

xorinokantharia@hotmail.com

0034 655742924

Idatzi dudan olerki-sorta neurea da, originala eta inon argitaratu gabea; Lauaxetaren “Jadetsi-eziña” olerkian oinarriturik, nirea idatzi dut. Hauxe da egia, olerki-sorta kaxkarra edo bikaina izanen da, irakurlearen arabera, eta irakurri nahi duenarentzako idatzia. Goza ezazue, bada!

http://denda.karrikiri.eus/olerkia/?p=13

 

Zure muxuak nireak dira

nireak, berriz, zureak

zure ezpainetan itsatsirik bezala,

zure mihian zulaturik bezala,

bitxia baitzen zuk oparitutako lorea

iraileko arratsalde hartan,

eta hemen ibili nahi dut orbeletan

zurekin muxutan

azaroan

orriak erortzean,

neure mahai gainetik.

Eskuetatik ihes egin duen amodiozko eskutitzak

eta sagarraren zuku horizko oroitzapen gozo-mikatzak.

Zure pinpilinpauxa-muxuak nireak dira

urduri jartzen nauten nire urrats dardaratiak bezala,

zure iraileko muxuak politak dira udazken honetan,

baina orain ezin dut laztandu zure gorputza, mutil katxarroa!

Eskuetatik ihes egin zenidan amodiozko grina latza

eta muxu hartan atsekabez negutu zaidan bihotza.

Zure muxu haiek

laztantzen ditu nire orainak,

baina lore bitxi hura lortu gabe

neureganatu ezinik

azaro arratsalde honetan

han ibili nahi dut lore bitxizko zelaietan

irailean

orriak gorritzean

neure mahai gainean

tinta beltzez zuri idazteko:

Etorriko al zara bitxilore lotsati hau

maitasunez laztantzera?

Etorriko al zara lili horien artetik

bitxilore zuri hau zeureganatzera?

Etorriko al zara aberri horretatik

lurralde arrotz guztiak zeharkatuz

ni berriro maitatzera?

Eskuekin laztantzen ditudan orri zuriak

eta zuhaitzen enbor eta adar biluziak.

Zure lore-muxu haiekin

biluzten ari naiz erotiko

jadanik nireak diren ezpain horiekin

nire mihia piercingeatu dut,

oparitu zenidan arratsalde bitxian

berriro ere ibiltzeko

eta han geldituko naiz

lorebitxitan etzanda

irailean

eguzki-errainu horietan

neure azal, hezur eta haragi.

Neure arimaren luma zuri eroriarekin zure zirriak

eta zure gogo-ametsak neuregana ekarriak

Zure muxuak nireak dira

nire muxuak zureak

zure ezpainetan erabiliko dituzu hitzok

zure mihi zulatua dantzatuz bezala

eta udazkeneko lore bitxi hau oparitu dizut

neguan zer laztandu izan dezazun

orriak mahai azpian daudenean,

zure mahai gainetik malkoak lehortzean.

Eskuetatik ihes egin dizun amodiozko sentipenak

eta sagarraren zuku horizko oroitzapenak.

Etorriko al zara berriro ni maitatzera?

Etorriko al zara nire muxu biluziak dastatzera?

Irailetik hona utzi ditudan oin-arrastoak ikusirik

ia hiru hilabeteko gau eta egun bakartiak usaindurik

nire gorputz biluzi dardaratia aurkituko duzu

aurrez aurre

neguaren atariko lore bitxi ahul hau

zure laztanen esperoan bezala

mitxoleta gorri sentikor hau

zure hats beroaren esperoan bezala

itxarongo zaitut nik

behar dut zure besarkada potoloa.

Etorriko al zara aberri ezagun horretatik

atzerriko lurralde ezezagun zenbait zeharkatuz

berriro ere ni maitatzera?

Tanta beltz lodiak erori dira

tintontzitik

neguko lur zurira

teklen garai post-post-moderno hauetan

ezin baitira hitzok

nire hatzetatik

zure bihotzera

zuzenean irristatu,

baina taka-taka soinuaz

idatziko dizut esperantzaz beterik

zure belarriak zulatuko ditudan itxaropen hegaldunarekin:

Etorriko al zara bitxilore lotsati hau

maitasunez laztantzera?

Etorriko al zara lili horien artetik

bitxilore zuri hau zeureganatzera?

Etorriko al zara aberri horretatik

lurralde arrotz guztiak zeharkatuz

ni berriro maitatzera?

WhatsApp Image 2017-06-25 at 21.55.23

 

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s