ESKUal Herrian, 2017ko arramai(t)atzeko 5eko astelehenean… euskal ar eta eme arteko senean datza ESKUararen jatorria. Bihar nire 41. urtebetetzea!

Egunkari maitea,

hona hemen gaur eguerdian INFO7IRRATIrako GUREAZ BLAI saiorako nire ekarpena:

http://info7.naiz.eus/eu/info_i7/20170605/lehengoen-eta-gure-arteko-hutsartea-da-euskal-sena-hori-da-eskuararen-jatorria-misterioa

Ainara Maya
Ainara_maya
“Lehengoen eta gure arteko hutsartea da euskal sena, hori da eskuararen jatorria, misterioa”

Ainara Mayaren ustez, euskararen xarma haren jatorriarekiko dugun misterioan datza. 11. Euskeraren jatorriaren biltzarrak eman dio horretaz pentsatzeko aukera.

2017/06/05 12:30

Joan den maiatzaren 13an egin zuten biltzar hori Irurtzungo kultur etxean, eta Maya kuriositatez hurbildu zen hara. Hala ondorioztatu du Europako hizkuntzarik antzinakoenak esaten digula hogeinaka kontatzen hasi ginela gure historia. Eta Europako beste zenbait hizkuntzatan ere hogeinaka kontatzen denez, horren arrazoia gure ‘ESKUaran’ ote dagoen galdetu dio bere buruari. Uste baitu euskaldunok ezinbestekoak garela Europako aborigenentzat. Eta euskararen jatorriarekiko misterioak berak gordetzen duela euskal sena.

IMG-20170514-WA0010

(Testu osoa)

11. EUSKERAREN JATORRIAREN BILTZARRA: EUSKERA ETA EUSKAL SENA
BIAIZPE

Euskararen jatorriaren misterioa argitzea nahi dugu benetan? Euskararen xarma hain zuzen ere misterio horretan datza: “senak dio hori ezin dela horrela izan”. Izan zena euskal senean dugu gaur egun, eta berezkoa dugun hizkuntza, eskuara, baliatu besterik ez dugu hitzen jatorria hizkuntzarengan dugula ikusteko.
11. Euskeraren jatorria maiatzaren 13an ospatu zen Irurtzungo kultur etxean, eta kuriositatez hurbildu nintzen nire filologo-senaz. Biaizpetik igaro nintzen autoz goizean goiz, Dos Hermanas erdaraz. Irurtzungo sarreran dauden bi haitz handi horiek ahizpa bikiak dirudite, baina erdarazko toponimo horren adiera itzulpen oker bat izan zela diost euskal senak. Biaizpe edo Aizpitarte eman zitzaion aspaldi toki-izen horri izena. Haitz arte hori ikusita, Oteizaren hutsa edo artea etorri zitzaidan gogora. Arte horretan ezkutaturik dago gure eskuara, eta Europa zahar honetako hizkuntzarik antzinakoenak esaten digu hogeinaka kontatzen hasi ginela gure historia. Europako hizkuntza zenbaitzuetan ere hogeinaka kontatzen da, eta horren arrazoia gure ESKUaran ote dago? Hamar hatz (eta hamar behatz) daude gure eskuetan, eta hamaika jada infinitutzat edo amaigabetzat hartzen zuten gure aurreko eskualdunek. Hamarnaka kontatzen zuten, eta gure kasuan hogeinaka, hatzetatik eta behatzetatik haratago ez genuelako gehiago. Gure esku dago egiten ahal dugun guztia, eta eskualdunok ezinbestekoak gara Europako aborigenentzat. Eskuahalduna eskuak luzatuz egin zuen eskuara, eta eskuara hizkuntza sortzaile izan zen, errealitate berri baten sortzaile edo egile, eta horregatik eskuz sortu genuelako gaur egun ere oraindik hain zuzen ere kosta egiten zaigu eskualdunoi sentimenduak hitzez azaltzea, gure eskuara eskuz eta zentzumenez egina izan zelako jatorrian. Barandiaranek ere erran zuen ikertu nahi dena bizi behar zela, eta bizitza hori gizabidez elkarri lagunduz egiten da. Gizabidea naturarekin bat egitea denez, gure ESKUbidea gizakia gizakiarekin bat egitea da. Gure esku dago egiten dugun guztiaren emaitza, gure esku dago eskuara eta erabakitzeko eskubidea, eta prest gaude gure etorkizuna erabakitzeko ere.
Gizabidez sen ar eta emez ez gara geure baitakoak edo geure baitan, ez gaude geure menpe, eta hutsarte horretan datza gure misterioa eta soluzioa. Mahai bat dagoen tokian ama dago eta ondoan gizona, eta ekologiazko harmonia batean ar eta eme generoek ama osatzen dute. Harmonia hori baserriko senean aurki dezakegu, sua, lurra, ura eta haizea batzen diren horretan, dena bat zen horretan. Eskuara da lehenengo hizkuntza eta Europak ez du jakingo zer den, eskuara ikasi arte. Antzinakoen eta gure arteko hutsarte edo hutsune hori da euskal sen hori, eta hori da eskuararen jatorria bera, hori misterioa.

Gure arbasoen etxea
Defendituko dugu.
Filologo kolonialisten aurka,
Zientziaren sikatearen aurka,
EHUko arkeologiako lukurreriaren aurka,
Sasi-justiziaren aurka,
Defendituko dugu
Iruña-Veleiako euskera.
(edo gutxienez ikertzeko aukera izan)
Galduko ditugu sasilagunak,
Errenteak,
Interesak,
Baina grafitoak defendituko ditugu.
Ahotsa kenduko digute
Eta berripaper xume batekin defendituko dugu
Grafitoen euskera,
Gezurrez beteko dizkigute egunkariak
Baina jarraituko dugu amaren sua defenditzen
Unibertsitaterik gabe
Aldundirik gabe
Ertzaintzarik gabe
Erabat bakarrik utziko gaituzte
Eta arimarekin defendituko dugu
Erromatarrek hildako gure arbasoen ikurrak.
Gu hilen gara
Geure arima galduko da
Geure askazia galduko da
Baina Iruña-Veleiako grafitoek iraunen dute
Zutik.

 

Biharko egunez nire eguna da, 41 urte betetzen ditut, eta oraindik ene ametsa bete gabe, familia bat osatzeke, ama izan gabe maite dudan mutilarekin… ZORIONAK ZUEI NIRE URTEBETETZEAN…

 

DB_s8A6WsAAhNQY

info-geminis-2017-euroresident

Nire ESKU dago

http://www.univision.com/entretenimiento/geminis/geminis-lunes-5-de-junio-2017-terminan-los-malentendidos

Géminis – Lunes 5 de junio 2017: Terminan los malentendidos

Una reconciliación amorosa en tu horizonte

Esta es tu noche del amor dentro de tu ciclo de cumpleaños y tendrás una gran oportunidad de rehacer tu vida sentimental si has sufrido alguna decepción o te encuentras distanciado o alejado de una persona querida. Una noticia de alguien que está lejos de ti te alegrará el día. La vida te sonríe, pero es indispensable que veas todo siempre con una actitud fresca y cuando hagas algo no esperes recompensas ni pagos sino simplemente disfruta por la acción de dar y la experiencia gratificante por ella misma. Así no habrá nada que pueda decepcionarte en esta etapa de tu realidad existencial.

Amor
La Luna está en Escorpión y tanto Júpiter como Saturno y el planetoide Plutón siguen retrógrados, los demás planetas están directos. Haz caso a tus intuiciones y presta atención a la voz de tu corazón a la hora del amor. No te dejes guiar solamente por lo que te digan o lo que escuches sino más bien analiza tus propios sentimientos y sé tú mismo, nadie más, quien decida.

20170601_161330

Country Survey language
Österreich Austria Deutsch German
Euskal Herria Basque Country Euskara Basque
Belgique Belgium Français French
België Belgium Nederlands Dutch
Brasil Brazil português Portuguese
Hrvatska Croatia hrvatski Croatian
Česká republika Czech Republic čeština Czech
Danmark Denmark dansk Danish
Eesti Estonia eesti Estonian
Suomi Finland suomi Finnish
France France Français French
საქართველო Georgia ქართული Georgian
Deutschland Germany Deutsch German
Ελλάδα Greece Ελληνική Greek
Magyarország Hungary magyar Hungarian
Ísland Iceland Íslenska Icelandic
Éire Ireland English English
ישראל Israel עברית Hebrew
Italia Italy Italiano Italian
Latvija Latvia latviešu Latvian
Македонија Macedonia македонски Macedonian
Nederland Netherlands Nederlands Dutch
Norge Norway Norsk, bokmål Norwegian, Bokmål
Noreg Norway Norsk, nynorsk Norwegian, Nynorsk
Polska Poland polski Polish
Portugal Portugal português Portuguese
România Romania română Romanian
Србија Serbia српски Serbian
Slovenija Slovenia slovenščina Slovenian
España Spain Español Spanish
Sverige Sweden svenska Swedish
United Kingdom United Kingdom English English

http://www.univision.com/entretenimiento/geminis/geminis-martes-6-de-junio-2017-emociones-intensas-en-el-amor-en-tu-ciclo-de-cumpleanos

Géminis – Martes 6 de junio 2017: Emociones intensas en el amor en tu ciclo de cumpleaños

Un encuentro que cambia tus perspectivas.

ipuina

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s