Egunkari maitea,
hona hemen iragan ortzegunean irudipenezko historiari egindako ekarpena, eta bihar Iruñean ere izango dugu literatur jardunaldia.
Egitaraua
Maiatzaren 10ean, arratsaldeko 19.00etan, Karrikiri Euskaldunon Topagunean
- Xan Aireren hitzaldia : Lurraldeen arteko harremanak euskalgintzan: ikuspegi kritiko bat, Iparraldea deitu periferiatik
Maiatzaren 17an, arratsaldeko 19.00etan, Baionako Euskal Museoan
- Liburu aurkezpena: Frantzia eta Nazioa Jean Louis Davantekin.
- Ondoren, 19.30ean: Mahai ingurua : Literatura eta bortizkeria Itxaro Borda eta Juan Gorostidirekin.
Maiatzaren 18an, arratsaldeko 19.00etan, Baionako Euskal Museoan
- Irakurketa literarioa: Historia eta imaginarioa. Partaideak : Aingeru Epaltza, Luis Garde eta Rosa Arburua (Aingeru Epaltza: “Hiri buruzagiak”, Luis Garde: “Bi gerrei buruzko poesia errezitaldia”, Rosa Arburua “Historia sentimendutik” )
- Liburu aurkezpena: 38 idazle nafar narratiba, Jose Angel Irigarairekin
- Bideo emanaldia: Irudipenezko istorioak
2017ko MAI(T)ATZ(E)ALDIA
Ainara Maia Urroz
BAIONATIK IRUÑERA
Euskara noranahikoa
euskara unibertsala dela erraten zuen
KORRIKAren lekukoaren Sarrionandiaren mezuak.
Beharbada ni ilargiari lapurtu zion neska hori naiz oraindik ere,
eta hitzak lapurtzen eta neureganatzen nabil mundu honetan.
Hitz-lapurra naiz euskararen eta literaturaren mundu honetan,
baina nirea ez da lapur-hitza.
Lapur-altxorra balitz bezala dugu euskara zulo ilunen batean ezkutaturik?
Bidasoako lapur-altxor horretan galdu nintzen nire barneko bidezidorretan,
Izokinek korrontearen kontra egindako bidean ezkutatu zuten altxor horren bila,
Laminen urrezko orrazi haren xerka nabil hitzak lapurtuz ibai bazterrean.
Irundik Iruñera bidean
asfalto zurruneko errepidea
Baionatik Iruna dator
Bidasorantz begira
marra zuri etenez eta etengabez pintaturik
beltzean,
eta bide bazterretan
beldurra kentzeko diren hesiak.
Asfaltoaren azpian
Lauki eran zintzelaturiko harriak
denboran iraundako adokinak
antzinako galtzaden harri-txintxarrak.
Galtzada ezkutua etengabeko trafikoaren azpian
arrasto ezabaezina dago harrietan:
Dirdira berezia ahantziriko urteetan irristan
Udaberri atseginen sasoien ibilaldiak
Udako eguzki errukigabeak
Udazkeneko euri eta haize boladak
Eta neguko orduen elurrak.
Kontatu gabeko historiaz kargaturiko harriak
hemengo eta hango urrutikoen joan-etorri jakintsuak
urrutiko hautsak hemengo lurretan sartuz:
Humus emankorretan lurperatzen diren kaliza-harri desegingarriak,
hare-harri larriak goroldioz estaliriko granitozko harrietan barneraturik,
ongi sarturik eta gorderik,
noizbait berriz ere agertzeko itxaropenarekin.
Goizetan ohetik jaikitzean konturatzen naiz
ezti-tanta gozo bat bezala senti dezakedala ezpainetan gure euskara:
Joseba Sarrionandiak esan bezala badugu motibo bat,
badugu altxor partikular bat balio unibertsala duena, EUSKARA.
Batzuk izateko.
Maiatzaren 19an, ostirala, arratsaldeko 19.30ean, Zaldiko Maldiko Elkartean
- Umore saioa : Bestaldekoak Asisko Urmeneta eta Peio Etxekoparrekin, Zaldiko Maldiko Elkartean.
Maiatzaren 23an, 19.00etan, Zizpa gaztetxean, Baionan
- Hitzaldia: Jai eredua eta eraso sexisten protokoloa. Hizlariak: Iruñeako Bilgune Feminista eta Gora Iruñea!
Maiatzaren 24an, 19.00etan, Karrikiri Elkartea
- Liburu aurkezpena: Basaburuko altxorrak: Itsasuko laborari baten gogoetak Mikel Hiribarrenekin (Maiatz Argitaletxea)
Maiatzaren 25ean, Iruñean
- Bisita gidatua: Iruñea, hiri buruzagi. Baskoniatik Nafar Estatura. Iruñearen, Euskal Herriko hiriburuaren, irakurketa historiko-politikoa egiteko ibilbidea. Gaizka Arangurenen eskutik (Labrit Tours). Arratsaldeko 17.00etan, Labrit Pilotalekuaren ondoan hasiko da
- Bideo emanaldia: Irudipenezko istorioak. Arratsaldeko 19.00etan, Condestable Jauregiko goiko gelan.
- Irakurketa literarioa: Historia eta imaginarioa. Partaideak : Danserie Ensemble, Itxaro Borda, Marikita Tanburin, Lucien Etxezaharreta – (Danserie Ensemble: musika – Itxaro Borda: “Shakespeare eta Nafarroa” – Marikita Tanburin: “Agoteak” – Lucien Etxezaharreta: “Marc Legasse eta euskal imaginarioa”) Arratsaldeko 19.30ean, Condestable Jauregiko goiko gelan.
http://olerkarieneguna7.blogspot.com.es/
UDABERRI ZURIA
Hankak berotu eta
besoak hoztu
hotzikarez gorputza eta
borborka bihotza
mendiak zuri eta
larre berdeak.
Maiatzaren 30ean, arratsaldeko 19.00etan, Karrikiri Elkartean
Hitzaldia: Haur literatura, hizkuntza eta heziketa, Aines Dufaurekin (IKAS argitaletxeko zuzendaria)