Mendaro, 2017ko happyrilaren 4a, asteartea… 2017ko HATSAREN POESIA… (h)ika, ika, (h)ika, korrika! Debabarrenetik Bidasoa aldera…

Egunkari maitea,

emozioz kargaturik eta bihotzak eginik -hunkiturik- nago iragan igandetik, gaur goizean negar betean ere bai.

Iragan igandean 2017ko HATSAREN POESIA poema-liburu kolektiboa ipar eta hegoko poetok (Itziar, Marisa, Estitxu, Mikel, Juankar, Andoni, Josu eta abar luze bat) aurkeztu genuen Senperen, baita diasporako eskualdun batzuk ere (Leonat, Elizabeth…).

20170402_210913

logo
•Iritzia
•Naiz+

zure ahotsa
• 14° Bilbo
• 13° Maule
• 10° Gasteiz
• 12° Iruñea
• 14° Donostia
• 13° Baiona
• 13° D. Garazi
INFO7 ZUZENEAN
•Kultura
logo-info7
GUREAZ BLAI | Gureaz blai
Ainara Maya “Extefana Irastortzak dio eskuara batua ez dela deus tokian tokiko eskuararik gabe”
Hendaiako Extefana Irastortza bere euskaran mintzatu omen zitzaion Ainara Mayari. Bere euskaran mintzatzeagatik zigortua izan zen frantses-eskolan, baina hala ere familian euskaraz mintzatuz eskualdun izan da beti Irastortza.

http://info7.naiz.eus/eu/info_i7/20170404/extefana-irastortzak-dio-eskuara-batua-ez-dela-deus-tokian-tokiko-eskuararik-gabe

ainara_maya_3

Enter a caption

2017/04/04 12:10
Orain, gainera, idazlea ere bada: liburu pribatu batean bildu baitu familia eta lagunekin soilik elkarbanatu duena. HATSAREN POESIAri esker ezagutu zuen Mayak Irastortza, eta gerora, duela lau urte, Uruguaiko Leonat Egiazabalekin batera haren hizkera bideoz grabatu zuen, haren bizitza, kondairak eta bertsoak.

2017 hatsaren poesia eguna

http://etzi.pm/2017/04/poesia-etorkizunez-betetako-arma/

Aurten ere HATSAREN POESIAren liburuan aterako da Irastortzaren olerki bat, eta Mayak irakurtzeko plazera izan zuen, apirilaren 2an, Senpereko Larraldean.

http://olerkarieneguna7.blogspot.com.es/p/hatsaren-poesia-2017_3.html

hatsaren poesia aukezpena

AMATXI EXTEFANAREN OROITZAPENAK

Hendaiako Extefana Irastortza bere eskuaran mintzatu zitzaidan, berak erraiten baitzidan eskuara batua ez dela deus ere tokian tokiko eskuararik gabe, eta bere 92 urtekin eskuara gorde eta transmititu izan du ondokoei. Bere eskuaran mintzatzeagatik zigortua izan zen frantses-eskolan, baina hala ere familian eskuaraz mintzatuz eskualdun izan da beti Extefana. Eskualdun poetisa eta bertsulari, ama eta amatxi, baina eskualdun. Eta orain idazle ere bai.

Izan ere, liburu pribatu batean bildu baitu bere lur hunetarik pasaia, eta familiakoen eta lagunen artean soilik elkarbanatu du bere bizitza inprimatua. Lehengo bizimodua kontatzen ez bada, galduko delako utzi nahi izan du liburuan idatzia bere bizitza; oroitzapenetatik ez dela bizi behar erran zidan Extefanak, baina oroitzapenak ezin direla lo eduki ere adierazi zidan. Plazer bat da Extefana mintzatzen entzutea, unibertsitate bizi bat baita. HATSAREN POESIAri eskerrak ezagutu nuen behin Senpereko Oxtikenian, eta gerora, duela lau urte jada (nola iragaiten den gure denbora hau!) Uruguaiko Leonat Egiazabal eskualdun maitearekin batera Extefanaren mintzoa bideoz grabatu genuen, haren bizitza, kondairak eta bertsoak.

Aurreko astean ezusteko bisita egin nion Hendaiako bere “Xabola”n, eta luze mintzatu ginen goxo. Aurten ere HATSAREN POESIAren liburuan aterako da bere olerki bat, eta nik irakurtzeko plazera ukan dut apirilaren 2an Senpereko Larraldean, 2017ko HATSAREN POESIA liburuaren aurkezpenean.

Oroitzapenetik ezin da bizi, baina horiek ezin dira lo eduki. Extefanak duela 25 urte galdu zuen minbiziaz bere senar maitea, eta oraindik ere faltan duela erran zidan; oraindik ere maite duela. Eta ni ene senarraz oroitu nintzen, ene maite galduaz, ozeanoaz haraindi dagoen hartaz, baina pentsatu dut oraindik ere itzul daitekeela, hilik ez baitago, eta horrek itxaropenez bete dit bihotza. Akaso akatsak konpondu, horietatik ikasi, eta berriro elkarrekin has gaitezen desio dut, baina bere bestelako edozein desio onartuko dut, bera baita mundu huntan gehien maite dudana. Akaso, tesirik gabeko Extefana doktoreari kasu eginen diot, eta oroitzapenak bizi-bizirik mantenduko, ikaragarri maite baitut; akaso, itxarongo dut ene bizitzako uda!

Eskerrik anitz, Hatsaren lagun orori, Leonat, Extefana eta bereziki Auxtin Zamorari, baina batez ere eskerrak gu guztion sormenari, bihotz barreneko hitz orori:

Ez naiz poeta

(akaso poetisa)

ez naiz idazlea

(akaso izkiriatzailea)

ez naiz bertsularia

(akaso bertso-egilea)

ez naiz ama

baizik eta amaren alaba

ene barneko nahi gabeekin eta pozekin

gibelerat begiratzerakoan

ohartzen bainaiz ez dela orainik ez etorkizunik ere

baizik eta iragan etenik gabe bat

oroitzapenetan gelditu gabe

haiek erne mantenduz

bizi naiz.

Advertisements

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s