Egunkari maitea,
atzo KORRIKA kulturalaren karietara, Irunen MUXUAK poema-bilduma ilustratuaren sentikaria eman genuen Mattin Martiarena eta biok Oiasso museoan.
Muxuak-Ainara Maia-Aipamen bat
Martxoaren 22 an Iruneko Oiasso Museoan, Ainara Maia-Uros-ek, Mattin Martiarena artista anizkoitzaren laguntzarekin, parentesis berezi batean sartu gaitu. Hunkigarriki , egiazki bizitzen dituen amodiozko daldarez beterik, bere ezpain sentiberatuetarik, atrebentziazko muxu pertsonalak, atera zizkigun, gu ere, noski ,bihozti bilakatu gaitezen ! Ezpainak eta sentimenak ere Ainaren muxueri lotu zituen , Mattinek, muxu-kitarra edo ginbardaren ikarak bihotzaren arabera erabiliz bai eta bere akuarelak ezpain lorez bilakaraziz ”Pentsatzeari uztea eta sentitzea” Ainara eta Mattinen lema ez ote da azkenean, muxu emaitearen funtsa ?
Auxtin
Martxoa 09, Osteguna 20:00
Tedone Jatetxea (Korta kalea, 10)
AINARA MAYA poetak MUSUAK liburu proiektuaren poemak irakurriko ditu.
“MATTIN” MARTIARENAren ilustrazioak lagunduta.
…..Muxuak eta mezuak. Sentiberatasun eta goxotasun handiko irakurraldia… musika hitza eta marrazkia lagun.
Ondoren, afaria.
Antolatzailea: Tedone jatetxea