Irunen, 2017ko txatxoaren 7an, asteartea. Ez baikor ez ezkor, atxik! (Azkarateko Mattinek eni errana iragan udazkenean)…zorionak, izeba Karmen!

Egunkari maitea,

aurten bai, aurten merezi dudan on guztia eta bihotzez desio dudana lortuko dut. Hori erraten diot neure buruari eta bihotzari; izan ere, bururik gabe bihotzak ez du zereginik, eta nik bihotza eman nion, eta egunero ematen dut bihotzez neure onena, neure aletxoa.

http://info7.naiz.eus/eu/info_i7/20170307/ez-naiz-nazionalista-abertzalea-bai-eta-lehentasuna-euskarak-du-burujabetzara-bidean

“Ez naiz nazionalista, abertzalea bai, eta lehentasuna euskarak du burujabetzara bidean”

Joan den otsailaren 22an, Juan Jose Ibarretxek eta Artur Masek Kursaalen eskainitako konferentzian izan zen Ainara Maya.

 

|2017/03/07 12:15
Ainara_maya_2016

Ainara Maya
 

Ez zekien zein hizkuntzatan mintzatuko ziren hizlariak, eta nabarmendu du katalanez ez zirela aritu, eta euskaraz egin baldin bazuen, Ibarretxek gaztelaniarekin tartekaturik egin zuela, gaztelania izan zela nagusiki bi presidente ohien komunikazio-hizkuntza. Horrez gain, elkarlanaren ideia nabarmendu du Mayak, elkarri eskua emanda egin behar dugula aurrera, gizarte zibila eta erakundeak, denok elkarrekin. Erakutsi behar dugula Pirineotako euskaldun oro anaia-arrebak garela eta elkarrekin goazela aurrera. Baina horrek galderak egitera darama: “Zein da euskaldun oro batzen gaituen bakarra, ez bada eskuara? Eskuararik gabe zer Eskual Herri eraiki nahi dugu?”.

logo-info7

HELBURUA: 2030 PIRINEOTAKO ERREPUBLIKA LIBRE, BAINA BATEZ ERE, ESKUALDUNA!

Goiburu hori idatzi nuen nire eskuko koadernotxoan Ibarretxe Kursaal-en adi-adi entzun ondoren otsailaren 22an. Kursaal-era bertaratu nintzen, eta ez genekien zein hizkuntzatan mintzatuko ziren Ibarretxe eta Mas; Eskuaraz eta katalanez? Katalanez ez, eta eskuaraz egin baldin bazuen Ibarretxek gaztelaniarekin tartekaturik, gaztelania izan zen nagusi bi presidente ohien komunikazio-hizkuntza. Ni ez naiz nazionalista, baina abertzalea naiz, eta lehentasuna eskuarari ematen diot gure herriaren burujabetzaren bidean.

Orain da garaia; orain dugu aukera paregabea, erakundeetan gehiengoa delako abertzalea eta erabakitzeko eskubidearen aldekoa. Bai Euskal Autonomia Erkidegoan, bai Nafarroan (eta Iruñeko udalean) eta Ipar Euskal Herrian ere bai Herri Elkargo bateratua sortu berri delako. Ibarretxek eta Mas-ek adierazi zuten edozer lortzeko gakoa ELKARREKIN/ JUNTS zela. Entzungo al zuten Kursaal-era bertaratu ziren alderdi abertzaleetako politiko guztiek? Elkarri eskua emanda egin behar dugu aitzina, gizarte zibila eta erakundeak, denok elkarrekin; zatiturik nahi gaitu aurkariak Espainian nahiz Frantzian, eta erakutsi behar diegu Pirineotako eskualdun oro anaia-arrebak garela eta elkarrekin goazela aitzina bizitzan askatasunerantz, maitasunez eta osasun betez. Zein da eskualdun oro batzen gaituen bakarra, ez bada eskuara?

Legea ere gure alde dugula erran zuen Ibarretxek, gainera: Euskal preso politiko asko legearen arabera etxean behar lukete, eta Nazio Batuen Erakundearen arabera nazio oro babesturik gaude. Legea printzipio demokratikoaren alde dago, eta bagoaz poliki-poliki urratsak aitzina ematen, eta ez da deus hutsean gelditzen. Egiten den gauza oro baliagarria da eraikitzailea bada, eta egin dezagun edozer dela ere eskuaratik eta eskuaraz. Itsasoko olatu oro ederrak dira aurretik egon ziren nahiz erretiratu ziren olatuei eskerrak. Legearen barnean, demokrazian sakontzeko aukera orain dugu herriari galdetuz zer nahi duen, eta legez kanpo egoskor jokatzen ari den Espainiako Gobernu oldarkorra demokrata ote den zalantza egiten utz iezadazue. Mahaian negoziatzeko eta hitz egiteko gai ez den Espainiako Gobernu batekin zer egin?

Egin dezakegun gauza bakarra gure proiektu demokratikoan sakontzea da, errotik herri-mugimendua indartzea eta erakundeekin elkarlanean aritzea. Urratsez urrats 2030erantz. Eta Agirre lehendakariak erran zuen legez, “siempre con Catalunya”, beti Kataluniarekin, indarrik galdu ez duen eta beldurra galtzen ari den Catalunyarekin elkartasunean eta baikortasunez. Izan ere, herrialde katalanen garaipena Euskal Herriarentzat aurrerapausu bat izango baita.

Bidean goaz aitzina. Gure esku dago egiten dugun guztiaren emaitza, eta amatxiren mintzoa bihotzetik ahora eramanez, izan gaitezen batuago eta libreago. Gure Everest-erako bidean kanpamentu basea erabakitzeko eskubidea dugu, oinarrizko printzipio demokratikoa alegia; lehen kanpamentutik laugarrenera doa Katalunia gailurrera bidean, independentziara bidean. Beraz, katalanen olatu hau eskualdunok ere probestu behar dugu, gure olatua ederra izan dadin, eta azkenean erabakitzeko eskubidearen ariketa demokratikoa ere eskualdunok egin dezagun. Bozka emateagatik soilik irabazi dugu!

Horixe da kanpoan adi-adi entzundako solasaldia eta hitzaldiaren ondoren datorkidan hausnarketa. Aurten hainbat herritan egingo dira galdeketak Eskual Herrian, eta aurrera goaz pixkanaka eta aldapan gora. Nire gela honetatik besarkada bero bana eta muxu zaparrada, gure esku baitugu erabakitzeko eskubidea, eta hori egikaritzen ari gara eskuaraz. Kanpo horretatik ene barnera begiratzen dut gero, eta ene bihotzaren gelatxoan, ene bihotzaren barrenean ez dago solasik ez hitzik, ez bada duela urte eta erdi galdu nuen ene maitearena; ene maitearen solasak eta hitzek tauparazten dute ene bihotza, eta hunkitzen. Orain dut garaia hark niri errandakoa aintzat harturik aitzina segitzeko. Orain dugu garaia iragan astean BERRIA egunkarian Joxe Azurmendiri irakurri nion bezala Pirineotako Errepublika libre eta eskualduna sortzeko, eskuara ardatz; bestela jai dugula erran zuen Joxe Azurmendik. Izan ere, eskuararik gabe zer Eskual Herri eraiki nahi dugu?

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s