Irunen, 2017ko hotzailaren 7a, asteartea. Aitzina beti, Ainarita…

Egunkari maitea,

Euskal Herriko hurbileko ene familia eta lagunak ditut ene bizigarri, baita urruneko Leo Egiazabal, Uruguaiko nahiz Argentinako senide eta lagunak ere, Txekiako eta Alemaniako adiskideak ere hor eta hemen ditut… ESKERRIK ASKO denoi, nire bizitzan egoteagatik.

2017ko otsailaren 14a, asteartea. Adiskidetasunaren eta maitasunaren egunean zorionak zuri, irakurle, ene bihotzean zaudelako.

gaur eta oraindik maitasunezko eskutitz hori itxaroten ari naiz, karta batzuk, maitasunezkoak eta bihotzekoak, idatzi bainituen norbaitek erantzuteko. Nahiko nuke maitasunezko eskutitz hori jaso, inor baino gehiago maite nauen horrengandik, nik maite dudalako, hori da desioa:

AINARA MAYA
ELIZA KARRIKA 10, 5.EZKER

20302 IRUN, GIPUZKOA

ESKUAL HERRIA

PYTZokxy

Ai… maitasunezko eskutitz horren zain nago,
zuei irribarre bat bihotzez…

..adiskidetasunaren eta maitasunaren egun honetan ZORIONAK ZURI ere, ene bihotzean zauden horri…
eta soilik esan nahi nizun, MILESKER denagatik, onagatik eta txarragatik, ni oso zoriontsu egiteagatik eta zeure erara ni maitatzeagatik,

eta bizitzaren kutxa gorrian bonboi goxoak izan ditzagula opa dizuet,

pertsona handiak eta onak zaretelako, zuek ere pertsona hagitz maitagarriak zaretelako,
egun ona izan
besarkada bero bana

ainara

http://info7.naiz.eus/eu/info_i7/20170207/euskal-unibertsitatean-ez-ezik-diasporan-ere-sartu-beharreko-figura-da-bizenta-mogelena

Ainara Maya
Ainara_maya_2016
“Euskal unibertsitatean ez ezik, diasporan ere sartu beharreko figura da Bizenta Mogelena”

Euskal diasporaz aritu da Ainara Maya gaurkoan. Euskal Kultur Erakundeko Maite Deliartek Irungo Amaia antzokian aurkeztutako ‘Maitia nun zira’ dokumentalak jarri dio horretarako haria.

2017/02/07 12:15

1915eko Gerla Handiko hamar euskal presoen 115 kanta eta 25 narrazio jaso zituen Euskal Kultur Erakundeak ezustean eta Mondragon Unibertsitateari pasatu zizkion, dokumentazio historiko horrekin dokumental bat egiteko. Mayaren hitzetan, Uruguaiko Euskal Erria argitaletxea eta Argentinako Ekin izan ziren diasporako lehen euskal departamendua eta hango Leonat Egiazabal euskaltasuna irakastera eta zabaltzera animatu du. Uste baitu euskal identitatea atzerrian indartzen dela, gastronomia baino gehiago baikara atzerrian. Eta mendeetan isildutako emakumeen mintzoa ere hedatu beharrekoa iruditzen zaio. Hargatik ekarri du gogora Bizenta Mogel, euskal literaturako lehen emakumezko idazlea eta Bizkaiko Foru Aldundiko lehen emakume itzultzailea izan zena.

 

EUSKAL DIASPORA AKADEMIKOA

Euskal Kultur Erakundeko Maite Deliart agertu zen Irungo Amaia antzokiko hitzaldi-aretoan MAITIA NUN ZIRA dokumentala aurkezteko. 1915eko Gerla Handiko hamar euskal presoen 115 kanta eta 25 narrazio jaso zituen Euskal Kultur Erakundeak ezustean, eta honek Mondragon Unibertsitateari pasatu zizkion, dokumentazio historiko hori ikertzeko eta biltzeko lana har zezan, eta horrekin dokumental bat egiteko.

https://vimeo.com/182563148

Eta ni ene diasporako maiteaz oroitu naiz eta kantatu:

Maitia non zira/ Nik ez zaitut ikusten/ Ez berririk jakiten/ Nurat galdu zira? (2)/ Ala kanbiatü da/ zure deseina/ Hitzeman zenereitan/ Ez behin bai birritan/ Enia zinela (2)

Emakume honek bizi behar badu, bihotzari kasu egin behar dio burua erabiliz (poesiaren kaltetan beharbada), eta ene amatxi Eugenierengandik aita zenaren bitartez datorkidan bihozmina eta isiltasunarekin hautsi nahi dut. Ene amatxiren mintzoa inork gutxik entzun zuen, eta isiltasun mingarri horrek eraman zuen hirurogei urte pasatxorekin gaixotu eta hiltzera. Senar ona egokitu zitzaion, hala ere, eta pobreak baziren ere, ezkon-harreman on bat eraman zuten. Elkar maite zuten, eta bederatzi haurride izan zituzten. Lehen, harremanak sinpleagoak ziren, eta orain nahiz eta elkar maitatu, konplikatzen gara gaur egungo sare sozial eta informazioz beteriko inkomunikazioarekin. Ene aita zena ere senar ona izan zen ene amarentzat.

Nik amatxiren bide berbera egin nahi ez badut, sentimenduak adierazi gabe barnean gordez gaixotu eta hil alegia, ene amatxiren mintzoa eta neurea bera entzunarazi behar dut eta kantatu ene maite galduari berreskura dezadan, gure maitasunezko zubia berreraikitzeko eta maitasunezko habia eraikitzeko, Jainkoak hori nahi badu bederen guretzat. Hala ez bada, onetsiko dut eta aitzina segi bakarrik neure bidean.

Euskal Erria argitaletxea Uruguain, eta EKIN Argentinan sortu ziren, eta 1943an lehen euskal departamendua Diasporan, Uruguaiko Universidad de la Republica-n. Liburugintzaren garrantzia nabarmena da behe-nafarrerazko memoria bat egiteko eta euskal ideiak mundura azaltzeko. Beraz, animatu nahi dut Uruguaiko Leonat Egiazabal bere euskaltasuna irakasten eta zabaltzen.

Euskal identitatea atzerrian indartzen da, hori gertatu zait niri bederen, eta atzerritik aberrira sortzen dira ekimen ugari diasporako unibertsitateetan, gastronomia baino gehiago baikara atzerrian eta orain dugu garaia eta aukera handia gure ahotsa entzunarazteko emakumeon bitartez; mendeetan zehar isildutako amatxiren mintzoa zabaldu nahi dut bizi nadin eta indartu zuen artean.

http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/goazen/bideoak/osoa/4893278/bideoa-euskara-bihotzetik-ezpainetara-aurrerapena-goazeneko-aktoreekin/

Etxepareren Jalgi hadi mundura ongi dago, baina hankamotz euskal literaturaren historia. Lehen euskal idazle inprimatua izan genuen Etxepare, baina nork daki lehen euskal emakume idazle kementsua izan genuela Bizenta Mogel XIX. Mendean? Mary Shelley da “Frankenstein” idatzi zuena, baina gutxik daki emakume batek idatzitako eleberria denik. Gizonak erantzun zion gaitasuna zuela baina emakume batek ez zuela zertan idatzi beharrik eta are gutxiago argitaratu. Bizentak idazlea izateagatik bere ausardia onartzen zuen, idazteagatik barkamena ere eskatu zuen bere “ipui onac” liburuaren hitzaurrean eta bazekien irakurle askok galdetuko ziotela zergatik ez zituen emakumeen lanak egiten, josi, adibidez. Kultur maila altuko familia batekoa izanik, bere osabak latina irakatsi eta idazten animatu zuen. Horrela itzulpenean murgildu zen, eta Bizentaren alegiak hizkuntza ulerterraz eta atseginean daude idatziak, ahalik eta irakurle gehienengana iristeko. Euskarazko lehen fabula-liburua da, eta garai hartan latinetik itzultzea ez zen lan makala, euskara arauturik ez zegoenez, euskalki desberdinen artean erabakitzea zaila zen. Bertsoak ere idatzi zituen. Euskara literarioaren eredua osabarengandik hartu zuen: garbia, kultua baina ulerterraza, ume eta baserritarrentzat idazten zuen eta.

Bizenta Mogel euskal literaturaren lehen emakume idazlea eta Bizkaiko Foru Aldundiko lehen euskal emakume itzultzailea izan zen. Euskal unibertsitatean ez ezik, euskal diaspora akademikoan sartu beharreko figura, zalantzarik gabe.

Eta lapurrari ilargia leiho batean ahantzi zitzaion idatzi nuen ipuinaren izenburua da, ilargiaren irribarre finari so artizarraren gisa, 2006an Bizenta Mogel ipuin lehiaketan saritua izan zena. Eta lapurrari ilargia leiho batean ahantzi zitzaion, San Balentin egunerako ipuin aproposa.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s