Egunkari maitea,
gogorra da oso mundu honetan gehien maite dudanaren berri ez izatea, bere besarkadak ez jasotzea ez bere muxurik ere, baina aurrera segitu behar dut bakarrik bada ere eta ametsak konplitu ezinik. Egin ditudan akatsetatik ikasi dut (facebook, internet bidezko komunikazio-inkomunikazio ulertezintasuna…) eta bigarren aukera bat merezi dut/dugu… konpondu nahiko nuke gure arteko maitasunezko zubia… hori da nire ametsa… ❤ baina ez bada posible, ez badu nahi gure maitasun horren izenean, onartuko dut eta bakarrik bada ere, ametsak betetzeke, aurrera segituko dut… bakarrik…beti aitzina… zoriontsu, eta bihotzari kasu egiten segitu, baina burua erabiliz… neure burua zainduz…
http://www.naiz.eus/eu/iritzia/cartas/zein-da-ate-guztiak-irekitzen-dituen-giltza
naiz: cartas – Zein da ate guztiak irekitzen dituen giltza?
BERRIKETAN Debako herri aldizkaria. 215.alea. 2017ko otsaila