Irunen, 2017ko Unhcrtarrilaren 26a, ortzeguna… gazte gera gazte…

Egunkari maitea,

Hona hemen nire bidasoaldeko kronika: http://www.antxetamedia.eus/radio/kronika

Irun eta Hondarribiko gazteen euskara (Irantzu Epelde)

GAZTEON EUSKARA

Iazko abenduaren 2an Irantzu Epelde filologoak hitzaldi bat eman zuen Irungo Amaia Antzokiko areto txikian.

30 eta 40 urte arteko Irun eta Hondarribiko gazteak elkarrizketatu zituela esan zuen, eta ni poztu nintzen; izan ere, uste nuen gazte txartela 26 urte bete nituelarik kendu zidatenetik, jadanik ofizialki gazte ez nintzela pentsatzen bainuen.

Bertaratutako jendea ez zen asko izan, eta interesgarria iruditu zitzaidan Irantzuren lan dialektologikoa. Gaur egungo gure eskualdeko eskuararen koloreak eta doinuak aztertu ditu, eta euskara batua euskalkien doinuarekin ikasi beharko genukeela esan zigun bertaratutakooi. Izan ere, hizkako azentua gailendu baitzaigu gazteoi, gaztelaniaren azentua alegia.

Berak elkarrizketatutako 30 eta 40 urte arteko Hondarribi eta Irun aldeko gazteei zaharragoek duten euskalkiaren koloreak difuminaturik ageri dira, gaztelaniaren eraginez; hala nola, “mila” hitzeko /ll/ -y- ahoskatzera sinplifikatu da. “zapato” edo “cazadora” hitzekin euskaran fonema berria sartu da, gaztelaniaren eraginez.

Hondarribiko gazteengan gaztelaniak ez ezik, inguruko euskalkiek eta euskara batuak ere izan dute eragina, eta adibidez Hondarribiko uskaran jatorragoak izan diren –onontz deklinabidea bezalakoak, gazteek –runtz edo –rantz egiten dute, seguraski euskara batuaren eraginez.

Martxan dauden aldaketa horiek eskualdeko uskaran, joskera nahiz sintaxian ez da hain emankorra izan. Ahoskera da aisen aldatzen dena, gero morfologia, eta ondoren datoz joskera eta lexikoa. Joskera eta sintaxia zailagoak dira aldatzen, baina hitzen ordena doinuarekin batera aldatzen da. Hualdek bere “euskal azentuerak” liburuan kapitulu oso bat eskaintzen dio Hondarribiko hizkerari, oso berezia izan delako.

Irantzu Epeldek lexikoa biltzeko ehun galdera egin zituen, Bidegain eta Etxaidek egindako galdetegi lexikotik hartua. Horretan oinarritu du bere Irun eta Hondarribiko gaur egungo gazteen euskara aztertzeko eta zenbait ondorio ateratzeko. Bere hitzaldian laburbildu zuen bere lana, eta sei ondorio atera zituen:

  1. Hiztuna euskalkidun izatea ala ez izatea erabakigarria da.

  2. Abian diren aldaketek ez dute erritmo bera.

  3. Gramatikari dagozkion aldaketak uste baino gutxiago izan dira.

  4. Ahoskerari dagozkion aldaketak nabarmenak izan dira eta ez preseski euskara batuak ekarriak, baizik eta erdaratik, eta hori kezkagarriagoa da.

  5. Bi belaunaldiren arteko kontraste handiena komunikazio baliabideetan sumatzen da; izan ere, askoz ere kontatzaile hobeak dira helduagoak direnak.

  6. Euskararen barne bilakaeran aldaketak kanpo eraginek sortuak.

Tokiko doinuaz euskara batua aberastea dagokigu, eta horretarako euskalkiak mantentzea ezinbestekoa iruditzen zait niri ere. Bestela, erdarek -gaztelaniak eta frantsesak- hartuko dituzte euskalkiak.

Ondoren, egun berean, Irantzu Epelderen tesi horren azalpena adi-adi entzun eta gero, EKEko Maite Deliart agertu zen Amaiako hitzaldi-aretoan MAITIA NON ZIRA dokumentala aurkezteko. 1915eko Gerla Handiko hamar euskal presoen 115 kanta eta 25 narrazio jaso zituen Euskal Kultur Erakundeak, eta honek Mondragon Unibertsitateari pasatu zituen dokumentazio historiko hori ikertzeko eta biltzeko lana, eta horrekin dokumental bat egiteko.

Maitia non zira

Nik ez zaitut ikusten

Ez berririk jakiten

Nurat galdu zira? (2)

Ala kanbiatü da zure deseina

Hitzeman zenereitan

Ez behin bai birritan

Enia zinela (2)

antxeta

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s