Irunen, 2016ko hazilaren 2a, hilen eguna

“Euskara Europako unibertsitateetan irakatsi beharko litzateke, jatorriaz gauzak argitzeko”

Eñaut Etxamendik aurtengo udan jaurtitako galderari heldu dio Ainara Mayak gaurkoan: “Euskara aitzin-hizkuntza izan daiteke alemanen ustez, edo aitzin-indoeuroparra, hizkuntza indoeuropar ororen ama?”.

2016/11/02 12:15
Ainara_maya

maya

Tesia 2006an aurkeztu zuen Etxamendik erdaraz Baionan eta 2007an MAIATZ argitaletxearekin euskaraz laburpentxo bat atera zuen: euskara-erdarak erkaketa saioak. Gaur egungo unibertsitateetako teoria ofizialak indoeuropeismoaren bidetik doaz; Etxamendik, ordea, euskoeuropeismoa defendatzen du. Mayari euskal filologia ikasketetan Gasteizko Letren fakultatean irakatsi ziotena hankaz gora jarri dio Etxamendik, baina zer hausnartua ere eman dio, besteak beste, euskararen irakaskuntza Europara hedatu behar dela uste baitu.

 

http://info7.naiz.eus/eu/info_i7/20161102/euskara-europako-unibertsitateetan-irakatsi-beharko-litzateke-jatorriaz-gauzak-argitzeko

 

EUSKARA HIZKUNTZA INDOEUROPARRETARIK LEHENA OTE?


Baskische Sprache kann die Ursprache sein. Euskara aitzin-hizkuntza izan daiteke alemanen ustez, edo aitzin-indoeuroparra, hizkuntza indoeuropar ororen ama?

Galdera hori iradoki zigun aurtengo udan Eñaut Etxamendik bere Mitirineko, Donapaleu ondoko etxearen aitzinean. Bere tesia 2006an aurkeztu zuen erdaraz Baionan eta 2007an MAIATZ argitaletxearekin euskaraz laburpentxo bat atera zuen: euskara-erdarak erkaketa saioak. Gau egungo unibertsitateetako teoria ofizialak indoeuropeismoaren bidetik doaz; Etxamendik, ordea, euskoeuropeismoa defendatzen du.

Benvenisteren metodoa erabiltzen du hitzak irekitzeko. Grekerazko nahiz latinezko hitzak euskararekin azaltzen ditu Etxamendik, frogatu nahian Europako hizkuntzen ama guk orain darabilgun hizkuntza honetan dagoela, euskaran alegia. Hitz bakoitzaren bihotza edo erroa erauzten du, hala nola “tarrapata” euskal hitza eta gaztelaniazko precipitando nahiz grekerazko drepetez (epiteto del esclavo huyendo) erkatzen ditu Etxamendik.

Kalamua eta latinezko “culmus” edo “garianu” hitzak erkatzen ditu, euskarazko “zu(r)amu” hitzarekin azaltzen ditu; bidenabar, hitz hori Mitxelenak FONTESen du. Euskarazko edo hobe esanda zubererazko “hemutsa” (etxerik gabekoa) hitzarekin ingelesezko “home” azaltzen du.

BUR- aurrizkia hainbat hitzetan ageri da, eta BURU (HAUR) dugu “buruzagi” bezalako hitzetan, sanskritoz buruz buru esan nahi duena, aurreneko gizona, aitzin gizona. Etxamendiri haur denboratik sartu zitzaion hizkuntzalaritzarekiko grina, eskolan apez batek esan zionetik euskarazko “aitari” eta latinezko “patri” hitzek atzizki bera zutela. Geroztik izan du gogoa euskara beste hizkuntzekin konparatzeko, eta erretiratzerakoan hasi da lan horretan.

Antoine Meillet-ek konparaketak egiten zituen; Gorrotxategik, berriz, *deder > eder bezalako berreraiketak euskararen jatorria ezagutzeko. Ezin esan dezaket zein bide den egokia, eta ezin gaitzetsi ere Etxamendiren lan eskerga eta doakoa, borondatezkoa. Bere ikerlana geroko ikerlarion esku utzi nahi du euskararen jatorrian gehiago sakon dezagun.

Etxamendik erakutsi digu hasierako indoeuroparrek ergatiboa bazutela, eta Claude Txekhov-en “au fondement de la syntax est l’ergative” liburuaren berri ere eman zigun. Latinezko “dominus” hitzaren bukaerako -s ergatiboaren arrastoa omen da Etxamendiren esanetan. Eta -tu/-du partizipioko atzizki forma ez omen dator latinetik, lehenagotik baizik.

Nik harriturik, harri eta zur, begiratzen nion; izan ere, nire euskal filologia ikasketetan Gasteizko Letren fakultatean irakatsi zidatena hankaz gora jartzen baitit Etxamendik. Argi dagoena da Etxamendiren lan linguistiko handia gaitzetsi beharrean, arrazoizko pisuzko frogekin atzera bota behar dela edo bestela aurrera segi bere teoriarekin. Baina gutxietsi gabe.

Euskara hizkuntza indoeuroparrekin senidetua ote? Protoindoeuroparra ote da euskara eta ez aurre-indoeroparra, orain arte Euskal Herriko unibertsitatean ikasi dudanetik aparte?

Nik ez dakit seguru, baina segur dakidana da euskara Europako unibertsitate guztietan irakatsi beharko litzatekeela euskararen jatorriari buruz gauzak argitzen laguntzeko. Baskische Sprache soll man in alle die europäische universitäte studieren, oder?

cwqs613weaa77v4

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s