Irunen, 2016ko buruilaren 2a, ortzirala

Egunkari maitea,

ez dut hemen idazteko gogorik, baina irailarekin batera nire irratirako kolaborazioak hasi dira INFO7n eta hemen idazten dut zer esan dudan:

http://info7.naiz.eus/es/info_i7/20160902/ainara-maya-sei-hizkuntzatan-komunikatu-ahal-naiz-baina-euskarak-nau-ni-egiten

Ainara_maya
Ainara Maya: “Sei hizkuntzatan komunikatu ahal naiz, baina euskarak nau ni egiten”

Iaz Korrikaren hasierara joan zen Ainara Maya Urepelera, eta hango balkoi batean zegoen kartelari argazkia atera zion. Honakoa zioen: “Hizkuntza aunitz izan izan ditzakezu, baina euskarak zu baizik ez zaitu”.

 

02/09/2016 12:22

Maya gai da gaztelaniaz, frantsesez, alemanez, ingelesez eta txekieraz komunikatzeko eta horiez gain, euskaraz mintzo da. Euskara dut ama hizkuntza eta euskaraz idazten du poesia. Maite du beste hizkuntzetara itzultzea bere literatura eta euskal literatura, eta maite beste hizkuntzetan bere ama-hizkuntza zein den harrotasunez erakustea ere. Euskarak eman dio hezkuntza eta hizkuntza, baita gerora ezagutu dituen lagun onak ere. Eta beraz, eskertu nahi du euskara biltzen eta sendotzen gaituelako elkar, Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo ere.

 

EUSKARAK NI BAIZIK EZ NAU


Iaz KORRIKAren hasierara joan nintzen Urepelera, eta hantxe balkoi batean zegoen honako kartel bati argazkia atera nion: “Hizkuntza aunitz izan ditzakezu, baina euskarak zu baizik ez zaitu”.

Ni gaztelaniaz, frantsesez, alemanez, ingelesez eta txekieraz ongi komunikatzen ahal naiz, erdipurdi bada ere, hizkuntza horien jabe naiz; eta horiez gain, euskaraz mintzo naiz. Euskara dut ama- eta aita- hizkuntza, eta euskaraz idazten dut poesia. Nire 40 urte hauetan euskaraz bizi izan naiz familian eta lagunartean, baina beste horiekin ere dantzan ibili naiz, hizkuntzak ikastea eta jakitea maite dudalako ere bai. Maite dut beste hizkuntzetara itzultzea nire literatura eta euskal literatura, eta maite beste hizkuntzetan ene ama-hizkuntza zein den harrotasunez erakustea. Sei hizkuntzatan komunikatu ahal naiz, baina sei horietatik lehenak nau ni ainara egiten, eta noizbait ene maitearekin elkartu eta seme-alabak ukaiten baditugu, euskaraz erdituko naiz eta euskaraz edoski ere ene haur bakoitza. Nik sei hizkuntza ditut baina euskarak nau ni, euskalduna naizelako, gainerako munduko ia milioi euskaldunok bezala, euskarak gu gaitu harrotasunez munduan agertzeko, eta nik dena eman nahi diot maite dudan euskarari.

Euskarak dena eman didalako; euskarak eman dit gurasoengandik sortzea, eta euskarak eman dizkit mundua izendatzeko lehen hitzak. Euskarak eman dit hezkuntza (ezkontza oraindik ez!) eta hizkuntza, eta txikitatik erne izan den adiskidetasun zintzoa, baita gerora ezagutu ditudan lagun onak ere. Euskararen bidez maitemindu nintzen lehen aldiz oiartzun batez bihotzean, eta euskaraz egin dut maitasuna lehen aldiz ene gizonarekin. Euskaraz sortzen segitzen dut bihotzetik hatzetara, eta hats batez ailegatu zitzaidan duela hamabortz urte Senpereko Hatsa elkartetik Auxtin Zamorak 1999tik urtero argitaratzen duen HATSAREN POESIAn argitaratzeko aukera. Han ezagutu nituen Euskal Herriko poeta handienak eta geroztik harremanetan gaude.

Horregatik guztiagatik eskerrik beroena eta hatsartez Auxtin Zamorari nigan sinesteagatik. Hatsaren poesiak hemezortzi urtez euritan nahiz ateri, beti gure Auxtin irribarretsu ageri, gaurko eguna argi dezagun maitasunez ia eri, Oxtikenian hats hartu nuen lehenbizikoz, poeta ilustre eta ezezagun artean eta Larraldeara lekutu ginen gero, han laketzeko, arnas sakon hartu eta elkarri hats ematen segitzeko.

Eta beraz, eskerrak gure euskarari biltzen eta sendotzen gaituelako elkar, Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo ere, Diasporan.

Ni naiz ni eta zu zara zu

nik neurea egiten dut eta zuk zeurea.

Ni ez nago munduan

zure itxarokizunak betetzeko

ezta zu ere nireak betetzeko.

Ni naiz ni eta zu zara zu

eta kasualitatez elkartzen bagara,

ederra izango da,

bestela ere ongi egonen gara elkar zainduz eta maitatuz.

Euskaratik eta euskaraz.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s