Irunen, 2016ko uztailaren 12a, asteartea. Oporretan, deskonektaturik mundutik

 

297189_486507971380142_1533838832_n

Image0063

http://olerkarieneguna6.blogspot.com.es/p/kaixo-egunon-lagun-olerkari-maiteok-zer.html

Kaixo, egunon lagun olerkari maiteok

zer moduz? 
 
ene bihotzarentzat berri txarrekin hasi dut uda, baina bizitzak aitzina darrai eta ni eramaten nau halabeharrez… guk planak egin ditzakegu gure bihotzaren arabera, baina BIZITZAK BESTE PLAN BATZUK DITU GURETAKO ETA ONARTU BEHARKO, negarrez eta ia etsitzeko, baina onartu beharko.
Facebooketik ere atera naiz, min ematen baitit mundu honetan gehien maite dudan horrengandiko ezaxola, eta min bizia eragin dit. Oporrak hartu ditut halabeharrez internetetik eta deskonektatu naiz, nirekin bakarrik egoteko. 
 
Horregatik, Facebook-eko HATSAREN LAGUNAK orrialdea zuen eskutan uzten dut, eta nik Senperen egindako argazkiak eskaneaturik igortzen dizkizuet…
 
Barkatu, ez dut bihotza indartsu, dena (maitasunezko eskutitzak eta olerkiak idatzita, galdu dut ene maitea, galtzeko beldur egin dut guztia maitasunagatik… eta galdu dut ene bidaidea). Ez dut ezer konpartitu nahi ene haritz bihoztunarik gabe, ez dut hura gabe bizi nahi…

 

DSC02672bbb

 

http://www.berria.eus/paperekoa/1757/023/001/2016-08-10/poesia_modu_askotan_eman_eta_jasotzeko.htm

Kultura

Poesia modu askotan eman eta jasotzeko

‘Hats-Arte’ erakusketa jarri du ikusgai Hatsa elkarteak Senpereko Larrazabal etxaldean. Poesiaren inguruko jarduerak antolatu dituzte datozen bi asteburuetarako. Hainbat artista bilduko dira
Senpereko Larrazabal etxaldean dago ikusgai hainbat artistaren lanekin osatutako erakusketa.
Senpereko Larraldea etxaldean dago ikusgai hainbat artistaren lanekin osatutako erakusketa. ISABELLE MIQUELESTORENA
«Poesia genero gisa ez da lantzen». Hala uste du Auxtin Zamora Hatsa elkarteko eta Hats-Arte erakusketako antolatzaileak. Horregatik ekin zioten 1998. urtean, urtero, olerki liburu bat publikatzeari, Euskal Herriko edozein lagunek bidalitako poemekin. Aurten, erakusketa bat eta jarduera ugari antolatu dituzte abuztuko lehen hiru asteburuetarako, liburuan parte hartu duten artistak eta edozein poesiazale elkartzeko asmoz. Iragan abuztuaren 5, 6 eta 7an izan zen lehen ekitaldia, Senpereko Larraldea etxean (Lapurdi). Datozen bi asteburuetan, ibilaldiak, musika emanaldiak eta bestelako ekitaldiak eginen dituzte.

Hats-Arte erakusketa da egitasmoaren ardatza. Ikusirik poesia egile anitz artistak ere badirela, haien lanak biltzea erabaki dute erakusketan. Larrazabal etxean egonen da ikusgai datozen bi asteburuetan, ostiralak barne, 16:00etatik 20:00etara. Denetariko lanak bildu dituzte, diziplina askotako artistenak. Tartean daude margolariak, zizelkariak, abeslariak, musikariak eta antzerkilariak. Sorkuntzen gaia artista bakoitzak erabaki du. Horregatik, margolan zeharo ezberdinak daude paretetan zintzilik: hala nola paisaiak, erretratuak, koadro abstraktuak eta artistaren irudimenetik sortutako egoera ezinezkoak. Zeharo ezberdinak izanagatik, ongi datoz bata bestearekin etxearen barnealdean.

Hatsa elkarteak egin zuen artelanak sortzeko deialdia, eta artista dezentek erantzun dute. Gehienez ere, bost lan aurkez zitzakeen bakoitzak, eta honako hauek parte hartu dute erakusketan: Titto Aguer, Agurtzane Anduetza, Maddi Andueza, Iñaki Bastarrika, Idoia Beratarbide, Juan Manuel Galarraga, Itziar Gomez, Ennio Castella-Andueza, Gustavo Castella, Koldo Goitia, Imanol eta Joan Mari Irigoien, Manuel Iturrioz, Josu Jimenez Maia, Gabriel Korta Rekarte, Jokin Lasa, Miquel Saumell, Ainara Maia, Maite Ramos Fernandez, Andoni Salamero, Maite Toledo, Carmen Valois, Auxtin Zamora, Jose Mari Zendoia eta Maddi Zubeldia.

Poesia giroan

Erakusketaz gainera, datozen bi larunbatetan, abuztuak 13 eta 20, poesia ibilaldiak eginen dituzte Senpere inguruko mendietan. «Naturaren erdian poesiak pentsatuko ditugu, naturaren erdian sortzen baitira maiz», azaldu du Zamorak. Ibilaldiei 09:30ean ekinen diete, Larrazabal etxaldetik bertatik abiatuta. Ondoren, bazkaria eginen dute, «familian bezala». Arratsaldean, berriz, bideo proiekzioak izanen dira, besteak beste. Artisten testuetako aipuak irudiekin uztartuko dituzte bideoetan.

Bazkalostean bestelako emanaldiak ere izanen dira. Abuztuaren 13an, Josu Jimenez Maiaren Orbel azpiko haikuak eta Hatsa elkartearen Olerki bustiak 2016 ikus-entzunezkoak jarriko dituzte. Hurrengo larunbatean, abuztuak 20, berak sortutako kanta batzuk abestuko ditu Maddi Zubeldiak. Bestalde, Maddi Anduezak biolina joko du. Zamorak azaldu duenez, ez dute egitaraua askorik finkatu nahi izan, inprobisazioari ere tartea uzteko. Hala, musika egiteko aukera zabalik egongo da nahi duen ororentzat. Poesia giroa sortzea dute helburu.

«Oso pozik iraganen dira asteburuak gure artean», iragarri du Zamorak. Urtero poesiaren inguruan egun bat antolatzen dute, eta «primeran pasatzen dira gauzak». Ez da kezkatzen jende kopuruagatik: «Aurretik inoiz ez dakigu nola gertatuko den, edo zein publiko izanen dugun, ez baikaude egituratuak, baina berdin zaigu. Datorrena ongi etorria izanen da». Haren aburuz, gizatasun handia dago poesia mailan, baita errespetua ere. «Ez da arazorik izanen. Ondo bizi dugu poesia giroa».

Handituz doan proiektua

Hatsaren Poesia lehen liburua osatu zutenean, 50 bat lagunek idatzi zituzten olerkiak. Hemezortzigarren aldi honetan, 114 dira, umeak zenbatu gabe. Zamorak azaldu du elkartearen posta elektronikoan jaso dituztela poemak: «Bidaltzen digutena den bezala hartzen dugu; herri poesia da, denona dena, ez eliteena. Horrekin osatzen dugu liburua».

Hatsa elkarteak eskolekin ere egiten du lan noizbehinka, tailerren bidez haurren artean poesia lantzeko. Hala, poesiak idaztera animatzen dituzte, eta prozesu «interesgarria» dela dio Zamorak. Haurren poesiak, ordea, ez dituzte liburuan sartu, taldean eginiko testu bat baizik. «Nahiko genituzke denak ezarri, baina hori denborarekin eginen dugu».

Haren ustez, hezkuntzan hutsune handi bat dago poesiaren lanketan. «Gehiago lantzen dira arte plastikoak, baina eskolan poesia ez da sobera ikasten». Tailerretan ohartzen dira umeek asko maite dutela poesia, «uste baino gehiago». Hizkuntza ere ez dute behar bezainbeste menperatzen, Zamoraren aburuz. «Baina sentipenak ere badituzte, guk bezainbat edo gehiago».

Hastapenetan, Hatsaren Poesia liburuan ez zutela soilik idatzizko poesia bildu nahi pentsatu zuten sustatzaileek. «Poetikoak ziren gauzak nahi genituen bildu, baina euskal munduan idatzizko poesiaren egoera zein zen ikusita, horri heldu genion».

Erakusketarekin eta hari lotutako jarduerekin pauso bat aurrera eman nahi izan dute. Zamora baikor da. Iragan aldietako arrakasta ikusita, proposamena aurrera atera dute. Umil mintzatu da: «Ideia hartu dugu etorri den bezala, hemen, Lapurdin erraten den moduan».

 

 

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s