Irunen, 2016ko ekainaren 16a, ortzeguna. Aunitz urtez!

 

Egunkari maitea,

duela hamar egun berrogei urte bete ditut, ez dut bereziki ospatu, baina astelehena zenez, euskal pastela eraman nuen lantokira. Familian eta lagunekin egon nintzen xumeki gero. Sentimentalki ez da nire garairik onena, etorriko al dira garai hobeak? itzuliko al da ene maitea? Bisurte erdi hau ez da ona izan, baina espero dut datorren uda oparoak bisurte bikain bati ateak irekitzea… denontzat. Onena opa dizuet neure urtebetetzean! Aunitz urtez!

uruguai

(Irundik Sarara nindoala Beratik barna “Sarako idazleen biltzarrera” iragan martxoan, ikusi nuen, eta ene Uruguai maiteaz eta han utzitakoaz, bihotzaz, oroitu nintzen. Gero, berriro ere maiatzean MAIATZek antolatutako literatur jardunaldietara nindoala Iruñetik Baionara berriro ere ikusi nuen eta iruditu zitzaidan Uruguain sartzen nintzela, eta bihotza zorionez bete zitzaidan, ene maiteak maitasunez besarkatuko ninduela pentsatuz. Argazki bat atera nion…)

C9pGKImXsAIWDGt

Atzo, uda aurretik nire azken irratiko kolaborazioa egin nuen, GURE ESKU DAGO hitzetik hortzera darabilgun egun hauetan. Honatx entzungaia:

http://info7.naiz.eus/eu/info_i7/20160615/nire-eskuetan-dago-amesten-dudan-oro-baina-batez-ere-eskubidea-dut-euskaraz-mintzatzeko

AINARA MAYA
Ainara_maya
“NIRE ESKUETAN DAGO AMESTEN DUDAN ORO, BAINA BATEZ ERE ESKUBIDEA DUT EUSKARAZ MINTZATZEKO”

Ainara Mayaren ustez, gure esku dago egiten dugun guztiaren emaitza, eta gainerako guztia besteen esku.

2016/06/15 12:56

Bere burua hautazko elebakar funtzional edo euskaltzaletzat du, eta aktiboki beti euskaraz egiten du. Ikasi du bere eskuetan dagoela ia dena, baina batez ere sortzetik beretik bere hautu kontzientea dela euskaraz mintzatzeko eskubidea egikaritzea. Aurrerantzean aurrera egiteko ausardia izango omen du, uretan murgildu eta isiltasuna nagusi denean beste mundu bat agertzen omen da bere aurrean.

Gureaz blai

INFO7 IRRATIA

2016/06/14

GURE ESKU DAGO

(ia dena)

Gure esku dago egiten dugun guztiaren emaitza, eta gainerako guztia besteen esku. Izan ere, Euskal Herri gisa euskal estatu propio baten hautua egiteko erakunde ofizialen babesa eta bultzada behar baitugu, erabakitzeko eskubidea neure eskuetan badut ere jadanik eta aspalditik.

Nire esku dago egiten dudan guztiaren emaitza, eta besteak egiten duena edo (egiten ez duena) ez dago nire esku. Bikote-harreman batean ere bata sagar osoa izan daiteke eta bestea udare osoa, baina inoiz ere ez laranja erdia harreman sanoa eta ederra bada behinik behin. Bikote-harreman batean bi osok eman dezakete fruitu beste izaki oso bat. Hura sagar osoa bada eta ni udare osoa, gure maitasun honetatik beste oso zoragarri bat aterako da, ederra eta polita.

Hautazko oso bat naiz, beste oso bat maite duena, nahiz eta orain elkarrekin ez egon. Hautazko elebakar funtzionala edo euskaltzalea naiz, aktiboki beti euskaraz egiten duena.

Asko ikasi dut idazten, asko ikasi dut nere bizitza osoan, 40 urtetan zehar, eta ikasi dut neure eskuetan dudala amesten dudan oro eta neure eskuetan dagoela ia dena, baina batez ere eskubidea dudala eskueraz mintzatzeko sortzetik beretik eta nire hautu kontzientea dela eskubide hori egikaritzea. Ene aita zenak ene esku ñimiñoak maitasunez hartu zizkidanetik, asko ikasi dut bizitzari buruz, eta ikasi dut ez dudala esan behar dakidan guztia, ez eta egin ere ahal dudan guztia. Ikasi dut ez sinesten ene begiek ikusten duten guztia, ez eta ere dudan guztia gastatzen.

Zergatik?

Dakien guztia esaten duenak, ahal duen guztia egiten duenak, entzuten duen guztia sinesten duenak, duen guztia gastatzen duenak, askotan komeni ez dena esaten du, behar ez duena egiten du, ikusten ez duena epaitzen du, ezin duena gastatzen du.

Beraz, Mario Benedetti gogoratuz eta omenduz, defendituko dut alaitasuna lubaki baten modura, eskandalutik eta errutinatik defendituko dut, miseriatik eta miserableetatik, ausentzia iragankorretatik nahiz behin betikoetatik. Ausentzia honetan zu gabeko niak gatzik gabeko olatuaren gisakoa da, gozoa eta dibertigarria da, ez du azala gazitzen, ezta begiak gorritzen ere. Baina gatzik gabeko olatuak hodei zuririk gabeko zeru urdinen moduak dira, euririk gabeko ortzadarra, ilargirik gabeko izadia. Zurik gabeko nia. Ausentzia hau presentzia bilaka dadin itxarongo dut uda oparoa. Aurrerantzean aurrera egiteko ausardia izango dut, uretan murgildu eta isiltasuna nagusi denean beste mundu bat agertzen da nire aurrean.

Zu ez zara ene laranja erdia,

ni ez naiz zure laranja erdia

azken tantara arte zukutzeko

eta gero etsitzeko, bertan behera uzteko.

Zu zara sagar osoa,

ni naiz udare osoa

eta bion batzetik auskalo zer aterako den,

baina zerbait goxoa!

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s