Irunen, 2016ko otsailaren 19an, ortzirala. Ene utopia han dago, ene maitearen bihotzean, ene bihotzean, bizitzan ibiltzeko…

Egunkari maitea,

zer moduz zabiltza? azken boladan egunerokoa gabe, hauxe hilerokoa bilakatu zaigu, euskarari buruz hausnartzeko aitzakia hartu baitut, euskararekiko amodioz.

http://info7.naiz.eus/eu/info_i7/20160219/euskal-herri-euskaldun-eta-askea-utopia-bada-segi-dezagun-ibilian-euskaraz-amodioz-beterik

 AINARA MAYA
Ainara_maya
“EUSKAL HERRI EUSKALDUN ETA ASKEA UTOPIA BADA, SEGI DEZAGUN IBILIAN EUSKARAZ, AMODIOZ BETERIK”

Iaz zendu zen Eduardo Galeano idazlearen esaldi bati tira egin dio Ainara Mayak, utopiak ibiltzeko balio duela esan baitzuen behin Galeanok. Horretarako balio behar omen liguke euskaldunoi Euskal Herri euskaldun eta askea amesteak ere, helmugarako bidea egiteko.

 

2016/02/19 13:01

Xalbadorrek euskararekiko zuen amodioaz adierazi zuen eran, gu ere nekaturik eta triste omen gaude batzuetan, bestetan alai eta itxaropentsu; izan ere, asko maite duenak asko sufritzen eta gozatzen baitu, Mayaren hitzetan.

 

Gureaz blai
INFO7 IRRATIA
2016/02/19

ELE IBILTARIAK

Eduardo Galeano iaz zenduari behin irakurri nion honako galdera hau: zertarako balio du utopiak? Eta bere honako erantzun hau segidan: ibiltzeko.
Bizitzeko modu bat da axolarik ez izatea lehenbailehen iristea helmugara; bizitzeko modu bat da arreta jartzea urrats bakoitzeko zein hots, nolako ikusmira, halako ukimen, horrelako usaimen edota nolako dastamen antzematen dugun; arreta jartzea sentimenduetan, alegia. Ibilian zapatak oinetan eta ametsak buruan, bidean goaz, nekaturik baina beti bidean sentituz guztia, eta egiten den oro maitasunez eta bihotzez egiten, senti dugun gisan. Amodio ezaz olerkiak idatziz eta amodioz beterik maitasunezko eskutitzak izkiriatuz. Nekaturik eta triste gaude batzuetan, bestetan alai eta itxaropentsu; izan ere, asko maite duenak aunitz sufritzen eta gozatzen baitu. Xalbadorrek hala adierazi zuen bere euskararekiko amodioz.
Amodiorik ez duenak ez du minik bihotzean. Udazkenez igartzean loretxoak baratzean, amodiorik ez duenak ez du minik bihotzean. Aberriak zetzan hiltzear, eta batzuk ere esaten zuten: “guri zer?” axolagabe lekutu ziren ama utzirik, bihotz anker. Aberriak zetzan hiltzear, baina beste batzuei axola izan zien, eta laketu ziren amarengan, eta bizi-hatsa eman zioten. Utopikoa zirudien, baina hemen gaude, euskaldun fededun.
Gaur arrosa bat-batean berritzen hasi delarik, amodiorik ez duenak ez du minik bihotzean. Mina orain eta mina lehen aberriak sorrarazten du; atzo oinazez eta orain lehiaz, ezin ezertan atseden hartu. Bihotz horrek ez du atsedenik Euskal Herria altxatzen, aberriminez haurminetan gaudenok ez dugu aski izaten, eta aitzina segitu nahi dugu ibilian. Utopiarantz.
Zenbaitzuek diote: “gaur jai!” jolaserako txit alai; abertzaleok eta euskaltzaleok, aldiz, diogu: “ama, zuk agindu, zer nahi?”. Euskaldunok ez dugu atsedenik Euskal Herria altxatzen, aberriminez haurminetan gaudenok ez dugu aski eginen. Ederrena ororen gain -orain- aberria amestean datza, Euskal Herri euskaldun eta askea; hori utopia bada, segi dezagun ibilian euskaraz, amodioz beterik, amodiorik ez duenak ez baitu minik, ezta beste ezer ere.

BIDASOA: BIDE OSOA
Hementxe maitasunezko haizeaz
ene ahots mutuaz eseri naiz,
beherantza begiratuz, ur-masa dakusat.
Eta mundua nahiz niaz ahanzten naiz.
Ur-masa geldiaren isiltasunaren melodia entzunez
neure barnean argi bat pizten zait
eta beherantzako begirada okertu gabe,
Bidasoako uhin leunak ikusten ditut.

Abesti goxo maitatua oso, ezpain gorri-meheetatik atera ezinik,
zuhaitzen bitartez doa historia debekatuaren korrontea;
eta korronte mutu horrek elezaharren artetik oharkabean,
ene ametsak agurtzen ditu.
Eta zorionaren oihartzunak neure izana ikaratzen du,
eta ariman argi xumea pizten da,
eta orduan, Bidasoako uhin arinak ikusten ditut.

Beherantza begira nagoela, aldameneko harri berrian esertzen naiz
eta mugimendu perzibiezinez, berritasuna igurzten dut,
bertako lur zapaldua ez da gehiago harrotzen,
ametsak ez dira aztoratzen, joanak dira elezaharrak ene ondotik,
ene gogotik, koadro politak, zein urrun dauden, hain urrun!
zein astuna zaidan zerua, jasangaitza!
joan zaitez, joan, mesedez, denbora iheskor zoriontsua!
joan zaitez, norabait, zure maitasunezko ametsekin
hegan egin zazu!

AINARA MAIA URROZ

http://kultura.errenteria.eus/es/ekitaldia/emanaldi-multidiziplinarra-mikelazulon/

Actuación multidisciplinar en Mikelazulo

2016-02-20 / 19:30

Navegación entre Eventos

Se proyectarán dos audiovisuales: “Maddi eta Patxi” y “Lamierrekan” dirigidos por Arrate Fernandez y Joseba Aritznabarreta.

Además, habrá el recital de un poema, de Ainara Maia.

El grupo “Pottoka & Skortz” ofrecerá una actuación de música folk y acústica.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s