Irunen, 2015eko urriroaren 1a, ortzeguna. UDAZKEN ON!

Egun on, egunkari maitea

iragan ostegunean itzuli nintzen Txekiar Errepublikatik, lagunak bisitatu eta ene azken gauzak jaso ondoren. Astebete igaro han opor txiki batzuetan, eta TTIPI TTAPA aldizkarian nire artikulua topatu dut:

Click to access Mamia-646net.pdf

12027260_10207929901194361_4100038555132560782_o

EUROPAKO SEGA TXAPELKETA EUSKAL HERRIAN

Iragan ostiralean joan nintzen Azpeitia aldera eta igandera arte hantxe egon nintzen aleman-itzultzaile gisa borondatetsu laguntzen antolakuntzari. Izan ere, Europako txapelketa bat ez da noiznahi gertatzen Euskal Herrian, eta bertaratutako 59 segalari gizonezko eta emakumezko Euskal Herrikoak izateaz gainera, Eslobeniakoak, Hego-Tirolgoak, Alemaniakoak, Suitzakoak eta Austriakoak izan ziren.

Txapelketako komunikazio hizkuntza alemana zen, euskararekin batera, eta ez zekien beste hizkuntzarik tartean, ez gaztelaniarik, ez frantsesik, ez ingelesik. Benetan eredugarria Almitza sega elkarteko antolatzaileek egiten duten lana herrigintzan eta euskalgintzat! Euskara alemanaren pare jartzen dute, beste tarteko komunikazio hizkuntza bat hartu gabe.

Zortzi gizon eta emakume bat euskal sega-taldean, eta ni, garagardoaz ospatzen lagunen garaipena. Gustura egon nintzen hango alemaniarren artean eta bederatzi segalari goierritarrekin, euren arteko eta lagun hartu baininduten. Aldi baterako nire bihotzeko minak ahaztu eta dantzan nahiz kantuan aritu ginen.

Kirol lehia gogorra izan zen igandean eguzki kiskalgarriaren azpian, baina batez ere adiskidantzazko kirol eta kultur lehia atsegina asteburu osoan zehar Azpeitian, parranda tarteko. Baina kirol lehia ofiziala zenez, sari banaketa ere egon zen, eta 2015eko Europako sega txapeldunak gizonezkoetan Hego-Tirol izan zen; emakumezkoetan, berriz, Suitza. Aurtengoan ere Euskal Herriak ez du irabazi, baina antolaketa paregabea izan da denok ongi egon gintezen.

Erabaki dut arnasa sakon hartzea eta une hau bizitzea: ilunsentiko izarren distiratik egunsentiko zeruko urraduraraino eguzkiak egiten dit keinu. Lur jota egotetik malkoak barrurantz isurtzen ikasi nuen aspaldi, eta orain berriro irribarre leun egiten dut kanpora, zoriontsu eta maitemindurik, maitasunez beterik. Ez dut gehiago barkamena eskatuko maitatzeagatik; barka nazatela min eman diedan guztiek, nik ere barkatu ditut aspaldi min eman nautenak. Gure esker onezko segekin etxeratu ginen nekaturik baina pozik, eta joan garenok badakigu eman dugula daukagun onena, ezagutuz gure onena eta hori da azken batean merezi duena.

Orain, zorroztarria aterako dut, belar txarrak ebaki eta zoriontsu izango naiz bizitzan eta maitasunean.

Ainara Maia Urroz

ainaramaya@gmail.com

Eliza karrika 10, 5. ezker

20302 Irun, Gipuzkoa

zu zara perfektua enetzat

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s