Prahan, 2015eko buruilaren 23a, asteazkena, udazkena…

Egun on udazken maite,

zer moduz? zer berri on ekarriko ene bihotzera?

Gureaz blai

INFO7 IRRATIA

EUSKARA EUROPAKO UNIBERTSITATE GUZTIETAN IRAKASGAI

Uda honetan Eñaut Etxamendi kantari eta hizkuntzalariaren 2007ko tesiaren berri izan dut, HUNek, Herri Unibertsitateak, antolatutako udako ikastaro batzuei esker, eta euskararen jatorriari buruzko beste zenbait ideien berri izan dut.

Euskal filologia ikasi nuen duela hamabost urte Gasteizen, eta Indoeuropeismoaren teoria zen ofizial eta bakar, baina aurten Eñaut Etxamendik erakutsi dit zertan aritu den azken urteotan: euskal erroak latina eta grekeraren azpian daudela frogatu nahian, beharbada Europako gaur egungo hizkuntzen azpian euskara dagoela esan du.

Horren inguruan ez da ia ezer ikertu unibertsitateetan, nahiz eta euskara eta euskal kultura irakatsi. Nahiz eta Euskal Herriko unibertsitateetan euskal ikasketak egon, baita Europako nahiz Ameriketako unibertsitateetan ere.

Beharbada euskoeuropeismoaren ideiak ez du funtsik, baina nik uste dut ikergai bat badela, baiesteko edo ezesteko edozer dela ere emaitza. Indoeuropeismoaren ideia euskoeuropeismoaren ideia bezain eroa edo zentzuduna izan daiteke, baina ikertu beharra dagoela uste dut. Ikertu gabe ezin jakin, eta ikertzeko Euskal Herriko ikertzaileak ez ezik, mundu osoko ikertzaile eta hizkuntzalariak behar ditu euskarak. Batez ere Europan.

Beharbada eroa izan daiteke erratea, hala nola Txekian hain ohikoa den LANDA izena, finean euskara duela azpian, baina erakargarri izan daiteke Europako hizkuntzalarientzat abiapuntu hori adibidez, euskarari buruz ikertzeko eta azken batean Europako hizkuntzen jatorriari buruz gehiago jakiteko.

Beharbada eroa izan daiteke proposatzea, euskara gutxienez Europako unibertsitate guztietan irakatsi beharko litzatekeela erratea, baina izan daiteke euskararen jatorriaren ikerketan aurrera egiteko, edo gutxienez euskara ezagutarazteko goi-mailako akademietan eta hizkuntzen arteko harremanak sendotzeko. Euskaralarien arteko harremanak sendotzeko, finean.

http://info7.naiz.eus/eu/info_i7/20150921/ainara-maya-euskal-herrikoak-ez-ezik-mundu-osoko-ikertzaileak-behar-ditu-euskarak-bereziki-europakoak

AINARA MAYA
Ainara_maya
“EUSKAL HERRIKOAK EZ EZIK, MUNDU OSOKO IKERTZAILEAK BEHAR DITU EUSKARAK, BEREZIKI, EUROPAKOAK”

Eñaut Etxamendiren ikerketa lanetik tiraka, euskara eta euskal kultura unibertsitate ikasketetan izan diren hutsuneez hitz egin digu Ainara Mayak.

 

2015/09/21

Ikertu beharra dagoela iruditzen zaio Ainara Mayari, Europako zenbait hizkuntzaren azpian euskara egon daitekeenaren tesi eroa ere ikertu behar dela. Hargatik, euskara Europako unibertsitate guztietan ikasteko modua egotea polita litzatekeela iruditzen zaio.

Ainara

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s