Irunen, 2015eko agorrilaren 20a, osteguna. Enara haiek ez dira etorriko…

Enara beltzak itzuliko dira
zure balkoian berriro habia egitera,
eta berriro hegoak astinduz kristalean
deituko dute jolastera.
Baina beren hegaldia gelditzen zutenak
zure edertasunagatik, eta nire zoriona begiratzeko;
gure izenak ikasi zituzten haiek,
haiek…ez dira itzuliko!
Sasiama trinko horiek itzuliko dira
zure lorategiko paretak eskalatzera,
eta berriro ere arratsaldean, ederragoak,
bere loreak zabalduko dira.
Baina ihintzez betetako horien
begiratzen genituen tanta haiek
eguneko negar-malkoen gisa erortzen
horiek… ez dira itzuliko!
Maitasuna itzuliko zaizu zure belarrietara
hitz sutsuak ahoskatuko;
zure bihotza, lozorrotik esnatuko da
beharbada.
Baina mutu, harriturik eta belaunikaturik
Jainkoa bere aldarean adoratzen den modu berean,
nik maite izan zaitudan bezala… desengaina zaitez
horrela… ez zaituzte maitatuko!
GUSTAVO ADOLFO BECQUER

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s