Egunkari maitea,
aspaldiko partez idazten dizut, neure baitaraturik eta irakurtzen, eta ez dut hemen idazten denborarik hartu. Maitearen zain nagoen honetan, irratian egindako nere aste honetako kolaborazioa:
http://antxetamedia.info/recordings/interviews/udako-literatur-gomendioak-ainara-maia/
Udako literatur gomendioak: Ainara Maia
Iragan uztailean Eako poesia egunetan egon nintzen. Poesiaren aitzakiarekin, poetez gain, jende asko biltzen du poesiaren inguruan antolatzen diren musika eta antzerki nahiz performance egitarauetara, eta nik han zenbait irakurtzeko proposamen jaso nituen:
Koldo Izagirre, “Emakumeak trena hartu zuenekoa”
Iratxe Retolaza eta Danele Sarriugarte, “Gizontzeko (andretzeko) garaia”
Lucien Etxezaharreta “Poesia mailu eta fereka”
Antonio Casado da Rocha “Islandiera ikasten”
Herri guztiek dute euren sarraskia Ase arte edan ezazu
Mikel Antza “Ametsak ere zain” Hau al da egin behar dudana? Poemak idatzi? Inork irakurriko ez duen eskutitza idatzi?
Joan Mari Irigoien “Kronika fakultatiboa” Gaixotasun baten kontakizun poetiko hunkigarria.
Iragan ostiralean Hatsa elkartean egon nintzen. Senpereko Amotz auzoan, Larraldea etxean; Euskal Herriko poeta eta poetisa guztion bilgune eta topagune bakar. Eta han ere udarako zenbait jarduera poetiko jasotzeaz gain, irakurtzeko zenbait liburu ere oso gomendatzekoa:
2015eko Hatsaren Poesia olerki bilduma
Josu Jimenez Maia “Orbel azpiko haikuak”
Andoni Salamero “Zu, ni, bi. Bidean”
Jose Luis Otamendi, “Kapital publikoa”
Bestalde, oso gomendatzekoak ditudan beste bi liburu: Pako Aristi, “Urari ostutako poemak” Maite Toledo “Hemen”…
eta GAUR 22:00-04:00
ESKATU ZERBAIT- IZAR USOAK PASATUKO DIRA