Irunen, 2015eko sanjuanilaren 3a, asteazkena. Ezkortasun baten itxaropen argia, argiak argi izateko iluntasuna behar duelako.

Egunkari maitea,

bart ilbete zen eta fisikoki look aldaketa egin nuen atzo arratsaldean: ileapaintzaile-psikologoarengana joan nintzen eta ilea moztu zidan, behar ez nuenaz libratu ninduen eta irribarre batekin atera nintzen. Askotan edo gehienetan arrazoirik gabe kexatzen gara, fundamenturik gabe, ohartu gabe bizitzak duen gauzarik ederrena bizitzea dela:

Proposatzen dizuet hiru minutako bideoa hau ikustea:
https://www.youtube.com/watch?v=D8Y8IjMdrj8

Eta gustatzen bazaizue botoa eman:
http://www.eitb.eus/eu/gaztea/youtuberrak/

bart ilbete zen, eta oso sentibera, minbera (pentsatzen dut emakumeek nire egoera animiko hau hobeki ulertuko dutela) eta irribarretsu, bihotza pixka bat triste maitearengandik urrun nagoelako baina itxaropentsu laster elkarrekin egonen garelako, ekainean berri eta on den orori ongietorri egingo baitiogu elkarrekin (maiteak eta biok) maitasunez, alaitasunez eta osasunez.

Izan ere, aunitz maite dugunok aunitz sofritzen dugu eta sofritzen dugulako sofriarazten dugu, baina ikasten ari naiz egunez egun maitatzen sofritu eta sofriarazi gabe. Hala ere, Xalbador olerkariarekin bat egiten dut bere esan askotan, eta duela gutxi haren ODOLAREN MINTZOA berriro ere eskuartean hartu dut haren hitzak oroitzeko, duela gutxi haren omenezko dokumentala ikusi baitut:

Jun. 2, 2015

Amentsetan / Ainara Maya.

http://antxetamedia.info/recordings/interviews/amentsetan-ainara-maya/

img/descarga_1.jpg

Aunitz maite duenak aunitz sofritzen du. Horixe erran zuen Xalbador etxeko Fernando Airek bere bertsoren batean. Eta aunitz sofritzen duenak aunitz sofriarazten du. Hori erraten entzun nion Emile Larreri XALBADOR film dokumentalean, bere lagun Xalbador bertsolari eta poetaz mintzo zelarik. Iragan ostiral arratsean joan nintzen Hendaiako Sokoburuko Abbadie aretora XALBADOR dokumentala ikustera, eta igandean jakin nuen, lorailaren azken egunean, Emile Larre euskaltzain eta apaiza hil zela, Ipar Euskal Herrian bertsolaritzaren bultzatzaile eta Xalbadorren adiskidea zena. Xalbadorren ODOLAREN MINTZOA hartu dut berriro eskuetan, eta ene barren-barrengo orrialdeetan sartu naiz, amentsetan bezala: ez dago beharbada etorkizunik, ez ezta aterabiderik ere, baina aurrera goaz. Bitartean emadazue pozoia hiltzeko eta ame(n)tsak bizitzeko. Becketten erruinaren poetika edo absurdoaren antzerkian bezala, ihesbiderik ez dago eta berriketan hasten gara zentzuzko gauzarik erran gabe. Joyce-ren eragina sumatzen dut haren ULYSSES irakurri gabe, hizkuntzaren aberastasuna pilatzen baitzait barnean eta husten kanpoan. Cesare Pavese idazlearekin ere bat nator zioelarik heriotza etorriko dela eta bizitzea galtzea dela, galdu duguna zerrendatzean aurkitzen baitut neure burua, eta bitartean idatzi egiten dut egunero eta batez ere gauero, idaztea neure buruaz beste egitea bezala delako. Maite dudalako dakit, uste dut dakidala bederen, gure maitasuna euri-tanta dela. 2006an idatzi nuen amodiorik ez nuela ezagutu, eta amodioa eta batez ere desamodioa ezaguturik, nire lehentasuna ez da amodioa, nire lehentasuna bertzeen amodio istorioak idaztea baita, eta benetako maitasuna bizitzea. Literatura erantzunik gabeko galdera da, amodiozko gutunak erantzunik gabe idazten diren bezala. Azkue kultur eragilea izan zen, herri-jakinmina bilduz kultura biziberritu baitzuen. Emile Larrek bertsolaritza sustatu zuen txapelketen bidez, eta Joxe Azurmendik erran zuen behin gizakia abere hutsa dela, baina amentsik gabe hitza zaunka bilakatzen dela. Xalbadorren nahiz Emil Larre-ren nortasunak ez dira euren baitan amaitzen, euskal jendartean hedatu baitira euren hitzak, eta beharbada egia izanen da literaturan arrazoia ukaiteko modurik seguruena hilik egotea dela. Xalbador, izena eta izana. Ezkortasun baten itxaropen argia, argiak argi izateko iluntasuna behar duelako. Eta Xalbadorren esaldi famatua hona ekarriko dut:

HERRIA DA GORPUTZA HIZKUNTZA BIHOTZA

eta berex ez ditaizke bizi, ala?

descarga

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s