Irunen, 2015eko lorailaren 26a, asteartea… zorionak, Unai urroz, lehengusu horri!

Egunkari maitea,

lorailaren azken egunotan nahiko sentibera aurkitzen naiz, eta hona hemen aste honetako nire testua Antxeta irratirako:

http://antxetamedia.info/recordings/interviews/zangotraba-ainara-maya/

Mayo 26, 2015

Zangotraba / Ainara Maya.

img/zangotraba.jpg

Zangotrabaturik iritsi naiz lorailaren azken aste honetara, Euskadiko nahiz Nafarroa Garaiko foru eta udal hauteskundeen biharamunarekin. Larunbata arratsean Akelarre elkarteak antolatu zuen literatur mintzaldi batera joan nintzen Hendaiako Zokoburuko Abbadiako aretora, eta bertan hizlari Juan Kruz Igerabide izan genuen, bere azken eleberriaz hitz egiteko. Iaz argitaratu zen “Zangotraba” izenburupeko eleberria, eta Irunen kokatzen da istorioa. Trantsizio garaiko kontuak ekarri dizkigu liburura, bere gaztaroko ideiekin: trantsizioa idazlearentzako edo narratzailearentzako ametsak zapuztea izan zen, gero eszeptizismoa sortzeko. Idazle bat doble bat da, baina ez daki norena. Hortaz, elementu autobiografikotik abiatzen da, aforismoen bidez idazleak bere ideiak botatzen ditu. Aforismoez gain, hurbildu ginen talde txikiari zenbait galdera bota zizkigun: ez ote gara denok antzezle noiz edo noiz geure benetako izaera ezkutatzeko? Ez ari ote gara “traizio” hitza banalizatzen? Historia errepikatzen al da beti? “Zangotraba” eleberria etsigarria da, baina aldi berean barre eginarazi nahi du. Trantsizioak ametsak zapuztu zituen, edozertarako aukera zela sinetsarazita baitzegoen jendea, eta gero, ikusirik ez zela hala, frustrazioa etorri zen. Ametsak sortu genituen, baina ez genuen jakin kontzientzia etiko-morala sortzen eta pentsamendua garatzen, eta hain zuzen ere, boterea edo ahalduntzea hortik dator, kontzientziatik. Eleberria fikzioa da, baina bizipen batzuen adierazle. Eleberria den neurrian, komikoa ere bada, errealitate haren karikatura bat, baina Igerabide idazleak erridikulizatu gabe egiten saiatu dena. Trantsizioko irakurketa pertsonala da eleberria, eta idazlearen bere buruarekiko zor kitatze bat, halako azalpen emozional bat; era berean, eleberriaren leitmotiv-a koadro tragiko bat da: NEGARRAREN BARREA. Koadro horrek desolazioa irudikatzen du margolan batean eta margolan hori hartu du abiapuntu idazleak eleberriari tonu tristea baina barreginaraztekoa emateko. Nobela beltzetik badu, detektibe bat ere badagoelako, eta traizio bat ere bai -zangotraba-, detektibeak traizio egiten baitio bere lagunik onenari pultsioz, lehendik edo aurretik pentsatu baino lehen. Zangotraba baten moduan, istripu baten moduan, nahi gabe egitea bezala; hori litzateke traizio tragiko hori. Erotasunetik gertu dauden pertsonaiak dira, baina azken batean ez al gaude denok ere pixka bat ero? Ez al dugu antzezten egunero gure benetako izaera ezkutatzeko, edozein delarik ere arrazoia?

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s