Irunen, 2015eko lorailaren 19a, asteartean Antxetaren hegalpean

Egunkari maitea,

Irunen bizi da Čapka jauna, eta harekin hizketan Txekiako nire bizitza etorri zait burura, oroiminez… eta idatziz eta ahoz eman dut Antxeta irratian, Hendaian, argitaraturik:

http://antxetamedia.info/recordings/interviews/capka-txapka-ainara-maya/

Mayo 19, 2015

Čapka /txapka/ Ainara Maya.

Hizkuntza eslabiarretan txano berezi bat izendatzeko “Čapka /txapka/” hitza erabiltzen dute. Iragan asteetan Irungo bihotzean, Beraun etxean, jatorriz poloniarra den gizon edadetu batekin topo egin nuen, eta kalearen erdian gure buruak aurkeztu genizkion elkarri. Ni ere orain handik hurbil bizi naiz eta orain arte ez nuen ezagutzen Čapka jauna; laurogei urtetik gora izango dituen arren, oso argi mintzo zitzaidan gaztelaniaz, alemanez eta ingelesez. Haren aita poloniarra zela erran zidan, eta ama, berriz, ingelesa. Ingalaterran hazi eta hezi zen, eta han ezagutu zuen bere Euskal Herriko emaztea. Harekin ezkondu eta Euskal Herrian bizitzen jarri ziren, eta orain bere ondorengoak euskaldunak dira, nahiz eta berak euskaraz ez jakin. Nik erran nion Txekian aritu nintzela euskara irakasten sei urtez, eta horrela amaitu genuen elkarrizketa, ikusi arte batez alegia. Txekieraz ere Čapek erabiltzen da txano edo halako zerbait errateko, eta Karel Čapek idazle txekiar ezaguna etorri zitzaidan oroimenera. Anitz izan dira txekieratik euskarara egindako itzulpenak, eta alderantziz. Adibidez, Jaroslav Hasˇek-en “Xveik soldadu onaren menturak Mundu Gerran” Carlos Cid Abasolok eman zuen euskaraz (1981 eta 2000). Bohumil Hrabal idazle handiak ere badu euskaraz itzulpenen bat: haren “Zorrotz begiratutako trenak” famatua Fernando Reyk itzuli zuen (2002). Xabier Monasteriok egin zuen Karel Čapeken “R.U.R.: erroboten lantegia” liburuaren itzulpena (1991); bide batez esan behar da “Robot” nazioarteko hitza bera txekieratik datorrela. Halaber irakur dezakegu gure hizkuntzan Milan Kunderaren “Amodio barregarriak”, Carlos Cid Abasolori esker (1993). Beste liburu bat itzuli zuen euskarara Fernando Reyk: Jan Nerudaren “Mala Stranako ipuinak” (2001). Eta Carlos Cid Abasolo arduratu zen berebat Josef Sˇkvorecky´- ren “Mundu mingotsa” liburua euskaratzeaz (1996). Jan Nerudaren Mala Stranako ipuinetako baten hasieran bezala, agertu zitzaidan bat-batean Irunen, ezagutzen ez nuen gizon edadetu poloniar bat eta Jan Nerudaren gisa berean, aurkeztu dizuet hemen: Čapka jauna. Elkar agurtu aurretik, Čapka jaunak erran zidan nazionalitate ororen gainetik, bera europarra sentitzen zela, eta ni ere hala sentitzen ote nintzen galdetu zidan. Isilik gelditu nintzen. Zer da europarra izatea? Euskaldun izatea jada europarra izatea da, ala?

images

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s