Egunkari maitea,
atzo, astero bezala, Antxeta irratian egon nintzen eta honako iritzi-artikulu hau esan nuen:
http://antxetamedia.info/recordings/interviews/uskeike-ainara-maya/
Uskeike: Ainara Maya.
Iberiera hizkuntza uskeike gisa dokumentuta omen dago, orain arte iberierazko inskripzioak inork irakurri ezin bazituen ere, larunbatean Zestoako Euskararen Jatorriaren 10. Biltzarrean egon nintzen eta bertan egun osoko hitzaldietako batean Luis Azkona nafarrak gaztelaniaz eta subera jakinarazten zigun iberiera irakurgarriaren berri. Euskaralari akademiko ausarten etorreraren esperoan, indoeuropeismoaren teoriarekin batera euskoeuropeismoaren teoría ere eraiki behar dugula uste dute maiatzaren 9an Euskararen jatorriaren X. biltzarraren antolatzaileek. Bertan, AMA bezalako erroak ikuspegi anitzetatik ikertu dituzten eta zenbait lan argitaratu dituzten hizlariak izan genituen Zestoan: Eñaut Etxamendi, Mikel Urkola, Felix Zubiaga, Jabier Goitia, Jon Nikolas, Antonio Arnaiz, Nerea Rementeria, Luis Azkona eta Miguel Thomson izan genituen. Horien guztien ahalegina eta aurkikuntza ez dute ezagutuko unibertsitateek, nominatik at daudelako, doan ikertzen dutelako. Felix Zubiagak erran zuen, Nyland-en esanetan hizkuntzalaritzak zientzia izaten segi beharko lukeela etorkizunean, baina akademiazko dorre izateari utzi eta diziplina arteko zientzia izan, geografía edo arkeologia bezala, eta gaineratu zuen etorkizunean diziplina, oinarri bezala, ikasle guztiei hizkuntza aurreratu guztien ama –oinarri- den euskara argiro ezagutzea eskatu behar litzaiekeela. Izan ere, adibide moduan, “(h)aitz-atx” lanabesen sendi osoa dugu euskaran. Latinean, aldiz, “asciola” hitz soltea. Hipotesi indoeuroparraren arabera euskal aizkora asciola-tik dator eta beste “haitz” guztiak ere, nahiz eta sendi hori hizkuntza indoeuroparretan ez egon. Askoz ere zentzuzkoagoa dirudi pentsatzea latineko “asc-iola” eta indoeuroparreko beste “adz-atx” adibideak euskaratik edo Europa mendebaldeko hizkuntza baskonikoen sendi zabal batetik etortzea. Paleolito garaian eta ondoren ere, Asturiasko kobetatik Alemaniako hegoaldeko kobetaraino ehiztari-biltzaile komunitateen arteko harremana oso handia izan zen; toponimian euskal erroa duten hitzak aurki daitezke, gainera. Kontuan hartu behar da era berean, aurreko urteko euskararen jatorriaren biltzarrean genetistek egindako ekarpena: Irlanda, Eskozia, Gales, Ingalaterra aldeko herri asko glaziazioaren ondoren hemengo aterpetik (Kantabria, Euskal Herria, Akitania) joandako gure arbasoen ondorengoak dira. Euskaralari eta ikerlari sutsu hauen arabera, ez da erraza jakitea erro eta hitz asko non sortu ziren, nork zabaldu eta jatorriz norenak diren baieztatzea. Izan ere, tenisaren paradigma aipatu behar da. Nazioartean kirol ingelestzat dute, baina Jose Mari Bellidok proposatu zuen moduan Iparraldeko joko garbin oinarritutako aldaera baino ez litzateke. Beraz, zentzuzkoa da Europa euskaraz eta hizkuntza baskonikoez busti zela pentsatzea, eta euskoeuropeismoaren teoría eraikitzen hasi behar dugula. Bide horretan hizkuntzalaritzak bakarrik ezin du eta ikerketa diziplinartekoa izan behar du aro post-post-moderno honetan. Zabalik egon behar dugu zientziara, aurrejuzku eta interes politikoak baztertuz; horren harira larunbateko jardunaldia amaitzeko azken hitzaldian Thomson-ek erran zuen serio, Iruña-Veleiako grafitoak benetakoak direla, sasi eta politika ilun guztien gainetik, aztarnategi horrek lagun dezake argitzen euskararen jatorria. Orain arte euskarazko lehen idatziak X. mendekoak dira, baina Iruña-Veleiak froga dezake euskarazko lehen dokumentazioa k.O. IV. Mendekoak direla, zientzia garbiak frogatutzat eman ahal ditu aztarnategiko grafitoak benetakoak direla, eta hala ez bada, zientifikoki froga dadila (oraindik egin ez delarik zientzialariak epaitegietara eraman ditu eta bidegabekeria hori ahalbidetu duten politikoak gaur egungo udal hauteskundeetan zerrendaburu direnak), eta ez ditzatela aztarnategia (frogak) suntsitu, ala?
http://euskararenjatorria.net/?p=17666
Eta gaur, Patxi Zabaleta euskaltzainak berresten du nik atzo nioena, Iruña-Veleiako grafitoak benetakoak direla alegia:
http://www.amaata.com/2015/05/un-miembro-de-la-euskalzaindia-defiende.html