Irunen, 2015eko lorailaren 11a, herri urrats baten biharamuna, oraina euskaraz!

Egunkari maitea,

gaur astelehena: haurrak ikastolara, helduak irakastolara edo olara. Urrats bat aitzina, ohetik jaiki bezain laster, eta aurrera! aitzina beti, nahiz eta gauzak bestekoak izatea nahi dudan, nahiz eta maitearen ondoan iratzartzea nahiago dudan… egunero idazten dut, eta astero mintza irratian, hegan doa Antxetaren hegalpean nire hitza; iragan bi asteetako artikulu bana daude hemen entzungai, zuen iritzien zain:

Mayo 5, 2015

Baigorri: Ainara Maya.

img/11168426_1070199662996671_6733310397194008318_o.jpg

Bai gorria den gure historia eta herrialdea, burdinez gorritutako ibaiak ditugu gure euskal geografian, bereziki Behe Nafarroako Baigorri herria zeharkatzen duen Errobi. Iragan igandean Nafarroaren Eguna ospatu genuen eta bertan euskal hiru banderak present zeuden BAIGORRI herrian. Ibai gorriak izena eman zion izan bazen eskualdeari eta arrano beltzak Nafarroa osoko lehen erreinua sortu zuen: anaitasunezko kate beltzak nafarron odolarekin sortu genuen eta euskaldun guztiak batu ginen Erdi Aro ilun eta urrun hartan. Baskoiek Karlomagno Handia, Frankoen erregea, Orreagako basoetan garaitu zituzten. Karlomagnoren gudarosteak baskoien hiriburu zaharra, Iruñea, sarraskitu ondoren, baskoiek mendekua hartu nahi izan zuten Pirineotan, VIII. Mendean. Gaur egun, euskaldunok zatiturik gaude, baina hemen aldarrikatu nahi dut Baigorrin igandean aldarrikatu zen gisa berean, ez garela ez euskaldun-espainol ez eta euskaldun-frantses ere; EUSKALDUNAK gara, euskaradunak, herria gorputza da, baina euskara da bihotza, bizitzeko motorra. Hiru koloreko ikurriña abertzalea dugu denok batzen gaituena eta euskararen lurralde mugarik gabea dugu bizitoki. Ibai gorria dugu bilgune urtero, Nafarroa bat eta bakarra, baina ANITZA dela adierazteko, baina kantuak dioen modura, nabari da zazpiak (edo zortziak, munduko diáspora osoa kontuan hartuz gero) oihal batetik eginak garela. EUSKALDUNAK, EUSKARADUNAK, ala?

http://antxetamedia.info/recordings/interviews/baigorri-ainara-maya/

Mayo 5, 2015

Xaia: Ainara Maia.

img/xaia15.jpg

Xaia frantsesezko “chai” hitzetik dator, eta euskaraz ere sotoa esaten zaio. Sotoa hitza ere gaztelaniako “sotano” eratortzen da. Mugaren bi aldetan gaztelania eta frantsesa dugu gaur egun, nahiz eta aduanarik ez egon jadanik, baina muga mentalak baditugu oraindik. Han dago Frantzia, Hemen Espainia, edo alderantziz, eta bestaldera joanen naiz gasna erostera, eta orduan telefono mugikorrean ez zaizkit whatsappik sartuko, oaintxepasarik ez, baizik eta gerorakopasa. Mugaren bi aldetan Ipar Euskal Herria eta Hego Euskal Herria dugu, baina nongo iparraldea? Zeren hegoaldea? Batzuek diote Euskal Herria Espainiaren iparraldea dela eta beste batzuek Euskal Herria dela Frantziaren hegoaldea. Pirinioak edo Bidasoa, Euskal Herria, hartuz gero ardatz, ordea, mendebalde eta ekialde koordenadetan hitz egiten dugu agian, Pirinioen mendebaldean edo ekialdean; edo Bidasoa iparraldean edo hegoaldean. Iparraren Ipar Euskal Herria eta Hegoaldeko Hego Euskal Herria zer dira, eta erdialdea, egotekotan, non dago? Mugaldekoak non gelditzen gara? Aduanarik egon ez arren, mugak badira, baina Bidasoa ibaiak ez du mugatzen, Bidasoaren alde bietan mugarik gabe euskaraz komunikatzen ari baikara, inguruan mugatu nahi gaituzten gaztelania eta frantsesa aritu arren. Mugarik ez duen gure euskarak, komunikabide eta zubiaren ondoan, Xaia edo Le Chai ostatua dago, euskararen gordailu edo babesle, eta “Bidasoan Euskaraz” egiten denaren adierazle. Garai batean, ere bazen Hendaia herriaren erdialdean SOTUA izeneko etxe bat. Sotua edo xaia da etxe bateko gauzen biltegi; Sotua bota zuten, baina Xaia zut dago Pausun, Bidasoaren erdian. “Sotua” edo “Xaia” ote Euskal Herria bera, euskararen biltegi, ala?

http://antxetamedia.info/recordings/interviews/xaia-ainara-maia/

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s