Sysmä, 2015eko ilbeltzaren 25a, igandea. Cosas que hacer si estás solter@ a partir de los 30.

Cosas que hacer si estás solter@ a partir de los 30..

Egunkari maitea,

paper zaharren artean oroitzapen zahar bat aurkitu dut, amets zahar hau berritu zait gaur urteberritan, eta agur esan diot hari, urte zahar hari, desamodio zahar hari, baina amets hark bizirik darrai nigan, ezkontzea ene maitearekin eta ama izatea alegia, erdituz osa nadin eta ene ama maitea gehiago uler dezadan:

DREAM IN AUSTRIA/ AUSTRIAKO AMETSA

Brno Hl N 9:22
Nik etxe bat behar dut/ potrebuju lásku
Breclav 9:54
Nothing changes, nothing waits for me.
Wein Meidling 11:20
schönnbrunn = hezké Brno?

Iturri ederrean koroa bateko txanpona bota dut nire bihotzeko mutilarengan pentsatuz. Laster elkarrekin egotea da nire desioa, baina ez dakit berriro elkar ikusiko dugun. Denborak erranen du, gure arteko espazio fisikoa laburtuko dugun ala ez. Bere eskutan nago aspaldian. Ez dakit elkar ikusiko dugun, eta ez dakit nere adiskide min batek barkatu ote didan nire umekeria eta neurekoikeria; izan ere, nik soilik biok sortu genuen olerkia argitaratu nahi nuen, biok sortutako zerbait, elkar ezagutu genuen tokian: HATSAREN POESIA liburuan.
Pentsamendu horiekin buru-bihotzean, maite ditudan pertsona horiekin eta beste batzuekin paseatu dut bakar-bakarrik Wien hiri inperialean. Sissiren hirian, nik bai erran nahi nioke txistuka edo xuxurlaka edo kantuka edo hitzik gabe, baina ez dakit berriro ere elkar ikusiko dugun. Pentsamendu eta sentimendu horiekin jauregi ederra eta jaurerri inperiala miretsi ditut, baina harriz harri noala, hautsak harrotuz eta udaberriko eguzki beroarenpean ez zait gogora etorri Ekialdeko Inperio zaharreko pertsonaia ezagunik, Sissi, Joseph Kaiser, Mozart bezalakorik. Harria harriaren gainean, jauregi ikusgarriak eta eliza nahiz katedral sainduak eraikitzeko gogor lan egin behar izan zuten ni bezalako garai bateko jende xehea etortzen zait burura, nik zapaltzen dudan lur hau bera batzuk beren bizitza lanari soilik emana bizi zutela hil arte beste gutxiengo noble batzuk goza zezaten. Pertsonai anonimo horiek, ezagutzen ez ditugun lehengo sufritu haiek ez zuten beharbada eta seguru bizitzaz gozatu, sufritu baizik.
Katedral bat ikusten eta miresten dudalarik, ez dut kuriositaterik zein izan zen hori asmatu zuen arkitekto jauna. Katedral bat edo Belvedere edo Louvre edo Artzain Ona ikusten dudalarik beti pentsatzen dut eta galdetzen diot neure buruari nork eta zenbatek eman zuten bizitza harriz harri hori eraikitzeko, zenbatek lan egin zuten eta horretan bere eskuekin landu egun argiko ordu guztietan. Eta horrekin ez diot garrantzirik kendu nahi diseinatu eta marraztu zuen arkitekto teknikoari, baina bere izerdia ez zuen odolarekin nahasi seguraski bere langileak bezala, duro, urre edo sos batzuen truke.
Hala eta guztiz ere, ederra da bizitza, ikaragarri ederra, gutxi batzuei gozatzea soilik egokitzen zaie eta beste askori sufritzea; baina ederra da maitasunaren itxaropen osoa txanpon batean soilik jartzen duzularik. Eta Schönbrunn edo iturri ederrera botatzen duzularik, ekainean hasiko baita urte berria neuretzat. Urte zahar honetako gauza txar guztiak ahaztu eta barkatu, onak gogoan hartu eta urte berria ekainaren batetik aurrera indar berriz hasiko dut. Ene desio eta ametsekin bihotzean, BAI NAHI DUT esan nahi diot ene maiteari zuriz jantzirik.

10923567_10205406293098861_2020583359324099107_n

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s