Sysmä, 2015eko ilbeltzaren 15a, osteguna. URTARRILA FINLANDIAN/ JANUARY IN FINNLAND

PAPER ZURIA

Ene. 15, 2015

2015-01-15 – Elkarrizketak / Erreportaiak / Kolaborazioak

http://antxetamedia.info/recordings/programs/2015-01-15-elkarrizketak-erreportaiak-kolaborazioa/

img/20150111_122818.jpg

Bizi-bizi! Azkar! Hori esan nahi du finlandierazko “pitäkää kïïrata” esamoldeak. Bizi-bizi azkar doa urte berri hasiberria, eta pittaka-pittaka edo poliki-poliki urte zahar ditxosozko hori gibelean utzi eta honi heldu diot negu betean Finlandian. Hotz eta zuri dago dena eta zuri dut adimena, zuri hitz hauek. ‘Älä elämää pelkää’ edo ez gaitezen izan bizitzaren beldur. Bai, hala da, berriro sufritzearen beldur naiz beharbada, baina bizitza ez da beti zoriona eta barrea, bizitza ere negarra eta zorigaitza da, eta denetan ibili behar dugu edo igerian edo hegan, bizi bagara. Maite dut negua eta hotza, maite dut Finlandiako elurretan barna bizi-bizi ibiltzea, haize hotzak azala ebakitzen didala bizitzaren saminaz bezala bizitzaren gozoaz ohartzen naizelako, bizi naizela ohartzen naizelako. Ez baitago arrosa eder eta lurrintsurik arantzarik gabe. Finlandiako Sysmä herrian nago, Vila Sarkian, ilbeltz osoa idazleen egoitzan igaroko dut eta nire eleberria idazteko probestuko dut. Hemendik idazle andana bat pasatzen dira urtean zehar eta finlandieraz ez dakidan arren, etxe barruan dauden potreta batengatik, jakin dut bazela Karloo Sarkia izeneko poeta finlandiar bat amodio ezaz, bizitzaz eta heriotzaz idatzi zuena, 1901ean sortu zena eta 1945ean etxe honetan berean tuberkulosiaz hil zena. Ingelesentzat Keats poeta dena, finlandiarrentzat Sarkia omen da, eta hona hemen bere olerki bat euskaratua:

EZ IZAN BIZITZAREN BELDUR
Ez izan bizitzaren beldur,
ez tirokatu bere edertasuna,
gonbida ezazu zure sutondoaren ondora,
edo bestela zure bihotza iraungiko da,
kanpora joatea da zure beharra.
Ez zaitezela borrokan sar.
Ez ezazu zeure burua lurrazpian ezkutatu,
heriotzaren atea zabal-zabalik egonen baita beti.
Txoriaren gisa hegan egin behar duzu,
ez bizi iragan bizitzaren hondakinen gainean.
Itzuli orainera arretaz,
agur egiteko adorea izan,
lurperatu penak
aurpegia eman etorkizunari, eta saiatu,
haizea bezala, izan libre, garaiezina
heriotzaren atea zabal-zabalik baitago beti.
Ez esan inoiz:
hau neurea da soilik.
Edan bizitzaren kopatik
eta berriro ere penak utzi alde batera.
Inoiz belaunikatzen ez bazara,
munduko aberastasun osoa geurea da gaur.
Izan ausarta, karta batera jokatu dena:
beti aitzina, heriotzaren atea ikusiko baituzu beti.

Listen live!

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s