Charruak eta Onak
Egunkari maitea,
ene buru-bihotzak lasaitzeko, ene bihotz hautsi honekin zer egin bizitzan hura gabe etorri naiz Argentina aldera oporretan, ainara bat udaberriaren bila hegoaldera.
CHARRUA
Oso txarra ez bada, ona da. Hori da dioena bederen Uruguayko erran zaharrak, eta gustatzen zait esaldi horren absurdutasuna eta sinpletasuna. Oso txarrua ez bada, ona da; Patagoniako indigenak Onak dira eta Uruguaykoak, berriz, Charruak, baina txarruagoa al da ba Uruguayko bertako jendea? Bestela esanda, txarragoak ote gara gu Patagonian ez sortuagatik? Oso txarra ez bada, ona omen da, eta filosofia hori maite dut tristura irribarre bihurtzeko eta esperantzari ate bat zabaltzeko, baina bestalde, badakar konformaerraztasun bat eta bizimodua ez hobetzeko eta gauzak bere horretan uzteko tentazioa, eta hori ez da ona bizitzan aurrera egiteko. Atzo, izan ere, Espainian Hispanitatearen eguna ospatu dute erakustaldi militarra eta guzti, eta badirudi espainiar nazionalista eta abertzale sutsuek aditzera eman nahi digutela euren garai Inperialista bizi-bizirik dagoela. Oroitarazten didate…
View original post 393 more words