ABC: Ainara Maya
Paperezko orri hau bete beharrak bultzatu nau idaztera oraingoan ere. Czeslaw Milosz poeta poloniarraren “Abecedario” irakurtzen ari nintzela, orri zuriei buruzko hausnarketa ederra aurkitu dut. “Poeta bazara, garbi ikusiko duzu paperezko orri honetan hodei bat dagoela airean. Hodeirik gabe, ez legoke euririk; euririk gabe, arbolak ez lirateke haziko; eta arbolarik gabe, ez legoke papera egiterik. Hodeia beharrezkoa da papera egon dadin. Hodeirik ez balego, ez legoke paperezko orri hau ere. Beraz, esan dezakegu hodeia eta papera elkar lotuta daudela.. Are arretatsuago begiratzen badiogu paperezko orri honi, eguzkiaren argia ikusiko dugu bertan. Eguzkiaren argirik gabe, basoa ez litzateke haziko: izatez, ezer ez litzateke haziko. Guk geuk ere ezin dugu eguzkirik gabe hazi. Beraz, badakigu eguzkiaren argia dagoela paperezko orri honetan ere. Papera eta eguzkia, elkar lotuta. Eta begiratzen segitzen badugu, aizkolaria ikusiko dugu bertan, zeinak arbola ebaki baitzuen eta fabrikara eraman arbola, paper bihur zezaten. Eta garia ikusten dugu. Badakigu aizkolaria ezin dela bizi eguneroko ogirik gabe, eta, horregatik, ogia egiteko erabili den garia ere paperezko orri honetan dago. Eta baita aizkolariaren aita eta ama ere. Modu horretan begiratzen dugunean, konturatzen gara gauza horiek guztiak gabe, honako paperezko orri hau ez litzatekeela existituko. Are sakonago begiraturik, geu ere bertan gaudela ikus dezakegu. Ez da zaila horretaz konturatzea, paperezko orri honi begiratzen diogularik, paperezko orri hau gure pertzepzioaren zatia bata. Zure adimena hemen dago eta baita neurea ere. Beraz, esan dezakegu dena hemen dagoela, paperezko orri honetan. Ezin duzu hemen ez dagoen gauza bakar bat ere seinalatu -denbora, espazioa, lurra, euria, mineralak, eguzkia, hodeia, ibaia, beroa-. Dena dago elkar lotuta paperezko orri honen existentzia lotuta dago gainerako gauza guztien existentziarekin”. Budismoak asko eragin dion poeta da Milosz. Budismoak ez du jainko pertsonalik aldarrikatzen, ez da teista, ez da ateoa. Izaki bizien existentzia -oinazea, bizitza, iraupena- da Sidhartaren oinarri espirituala. Jatorri espiritualekoak izan arren, materialista hutsak bihurtu ditugun egunotan, letrez bete dudan paperezko orri apal honen existentzia lotuta egongo ahal da, orri hau zuria zenean bezala, gauza guztien existentziarekin!
http://antxetamedia.info/recordings/interviews/abc-ainara-maya/
ABC
Paperezko orri hau bete beharrak bultzatu nau idaztera oraingoan ere. Czeslaw Milosz poeta poloniarraren “Abecedario” irakurtzen ari nintzela, orri zuriei buruzko hausnarketa ederra aurkitu dut.
“Poeta bazara, garbi ikusiko duzu paperezko orri honetan hodei bat dagoela airean. Hodeirik gabe, ez legoke euririk; euririk gabe, arbolak ez lirateke haziko; eta arbolarik gabe, ez legoke papera egiterik. Hodeia beharrezkoa da papera egon dadin. Hodeirik ez balego, ez legoke paperezko orri hau ere. Beraz, esan dezakegu hodeia eta papera elkar lotuta daudela.
Are arretatsuago begiratzen badiogu paperezko orri honi, eguzkiaren argia ikusiko dugu bertan. Eguzkiaren argirik gabe, basoa ez litzateke haziko: izatez, ezer ez litzateke haziko. Guk geuk ere ezin dugu eguzkirik gabe hazi. Beraz, badakigu eguzkiaren argia dagoela paperezko orri honetan ere. Papera eta eguzkia, elkar lotuta. Eta begiratzen segitzen badugu, aizkolaria ikusiko dugu bertan, zeinak arbola ebaki baitzuen eta fabrikara eraman arbola, paper bihur zezaten. Eta garia ikusten dugu. Badakigu aizkolaria ezin dela bizi eguneroko ogirik gabe, eta, horregatik, ogia egiteko erabili den garia ere paperezko orri honetan dago. Eta baita aizkolariaren aita eta ama ere. Modu horretan begiratzen dugunean, konturatzen gara gauza horiek guztiak gabe, honako paperezko orri hau ez litzatekeela existituko.
Are sakonago begiraturik, geu ere bertan gaudela ikus dezakegu. Ez da zaila horretaz konturatzea, paperezko orri honi begiratzen diogularik, paperezko orri hau gure pertzepzioaren zatia baita. Zure adimena hemen dago eta baita neurea ere. Beraz, esan dezakegu dena hemen dagoela, paperezko orri honetan. Ezin duzu hemen ez dagoen gauza bakar bat ere seinalatu -denbora, espazioa, lurra, euria, mineralak, eguzkia, hodeia, ibaia, beroa-. Dena dago elkar lotuta paperezko orri honen existentzia lotuta dago gainerako gauza guztien existentziarekin”.
Budismoak asko eragin dion poeta da Milosz. Budismoak ez du jainko pertsonalik aldarrikatzen, ez da teista, ez da ateoa. Izaki bizien existentzia -oinazea, bizitza, iraupena- da Sidhartaren oinarri espirituala. Jatorri espiritualekoak izan arren, materialista hutsak bihurtu ditugun egunotan, letrez bete dudan paperezko orri apal honen existentzia lotuta egongo ahal da, orri hau zuria zenean bezala, gauza guztien existentziarekin!
Ainararen txokoa: Europaren hizkuntzen eguna…
Evropský den jazyku 2014 izan da iragan astean Pragan, Europaren hizkuntzen eguna alegia, eta bertan izan naiz ni. Oui, moi. Moi! edo kaixo, finlandieraz. Moikka! Kaixo! Hello! Ahoj! Nik neuk, moi-même, hitzordu bizkor bat izan nuen iragan ostegunean finlandierarekin speak-dating batean eta neure burua aurkezten nahiz batetik bostera kontatzen ikasi dut bost minututan. Pertsona batekin maitemintzeko ez, baina hizkuntza batekin maitemintzeko denbora laburreko hitzordu batean aurkitu nintzen, eta aukeran hizkuntza asko zeuden Europaren hizkuntzen egunean antolatutako speak-dating batean parte hartu nuen nire euskararekin maitemintzeko asmoarekin. Aukeran zeuden hizkuntzen artean, Europako hizkuntza ofizialak zeuden gehienbat, galegoa eta euskara kenduta, gainerako hizkuntzak bere hiztun gutxi-askorekin ez baitziren hizkuntza minorizatu ez minoritario. Hala ere, nik neuk Moi! esan nion finlandierazko hiztun atseginari eta nik kaixo! Esan nion hurbildu zitzaidan txekiar interesatu guztiei, irribarretsu eta atsegin. Bihotzetik bihotzera Europako hizkuntzarik zaharrena ahoan bihotzez.
Hizkuntzek urrutiago eramango naute…