Irunen, 2014ko agorrilaren 22a, ostirala, poetaren hil-argia.

Egunkari maitea,

aspaldiko, aspaldian ez baitizut idazten, gogorik gabe eta indarrik gabe ibili bainaiz, barkatu, baina nire desio bakarra nire maitearekin egotea da… uda goibeltsu eta eguzkitsu hau bezala, ni ere irribarrearen sakonean, bihotzean tristura eta negarra izan baitut askotan. Iazko uda eguzkitsu eta itxaropentsua ez bezala, aurtengoan ene maitearengandik urrun eta haren isiltasunarengatik bizipoz gutxi dut eta egia esan, publikoki idazte honek ez dit onik ekarri, baina idazten segitzen dut pribatuki, ene mesanotxeko egunerokoan eta olerkiak idazten ditut ene koadernotxoan… olerki-bilduma bat ere prest dut argitaratzeko, baina ez dakit non eta noiz argitaratu.

20140816_180633

(jongaldoskazabon.blogspot.com.es)

Bizimodua halabeharrez biziberritu behar dut, eta paper zaharrak berziklatzera bota ditut. Hala ere, paper batzuk altxor gisa balioetsita gorde ditut momentuz eta hona hemen duela hamabi bat urte idatzitako eta argitaragabeko iritzi artikulutxo bat:

POETAREN HIL-ARGIA

Poeta hiltzen denean gainontzekoak hasten dira bizitzen, edo hasten dira biztiza estimatzen eta balioesten:

– Eup!

– AImerie!

– Aitzine, aitzine… kanpokoak badaki barnekoaren berri!

Eta orduan, deus ere gehiago erran gabe bizitza heriotzaren etxean sartzen da, elkartasunak isiltasunaren bidea egiten duelako. Hausnarketarako kanpotiko aire berria sartzen da, eta horrekin batera, hitz exotikoak: bakea, askatasuna, maitasuna, adeitasuna, anaitasuna…

Hitz hutsak, irakurle? hitz potoloak dira, hezurra eta azala besterik ez duten hitz puztuak. Hitz puztuegiak dira ahoan ibili eta gero, irensteko, mami samurrik ez dutelako.

Eta gerra? horrekin batera, bestelako hitz handiak bururatzen zaizkit, esaterako, terrorismoa, erasoa... azal gogorra duten hitz handiak dira.

Gerra bezalako hitz handiekin nahiz bakea bezalako hitz puztuei atxikiak, ene uste apalean, ezin izanen lirateke erabili deus ere adierazten ez duten posposizioak, hala nola, aurka, -rik ez…

Bakearen alde, gerraren aurka, gerrarik ez lelo lelotuekin betetzen dira ahoak eta kartelak, eta ez dago beste argudiorik gaiztakeria baizik. Orduan zer egin derrigorrean bizi garen gizarte batean? Zer da bakea, hitz potoloegia eta orokorregia hori? Bakea al da ni hor eta zu hemen, eta gainontzeko komunikazio guztia hor konpon? Horrelako mamirik gabeko hitzek axolagabekeria dakarte, eta hori al da nahi dugun mundua?

Bakea ez da lagun hurkoa “bakean uztea”, bakea beste zerbait baita: bakea eztabaida da, elkarrizketa, haserrea, negarra, irribarrea, begirada, bakarrizketa, ezbaian ibiltzea eta egotea… azken batean nigandik haratago (laguna, lagun hurkoa, ondokoa) dagoenari entzutea da bakea. Entzuten eta adi egoten ikasi behar dugu, mamidun hitzak esateko eta hitz potoloegia horiek alde batera uzteko. Ikusi eta ikasi, begiratzen ikasi behar dugu poetak bezala, dena miretsiz, detailerik txikiena ere idatzi behar dugu gure kaieran.

Poeta hiltzen denean, haren urrutirako ikusmira hartu nahi izaten dut gogoan, hurbileko pinplinpauxaren koloreak harrapatzeko, instante batean bizirik sentitzeko, gerora hil ahal izateko:

– Denok hil behar, eta inork ez nahi.

– Baina norbait hil behar izaten da, gainontzekook bizitza balioets dezagun.

Eta orduan, erran gabe doa, bizitza heriotzaren etxetik ateratzen dela, jauzika. Poeta bakarrik utziz.

20140816_175451

Hauxe idazten ari naizen maitasun-istorio nobelatuaren zati bat da:
Feliz cumpleaños, Jose…
estoy triste porque me has olvidado. Estoy triste, muy triste porque quieres hablar conmigo.
Estoy enfadada porque yo lo he dado todo por nuestra relacion, lo he intentado todo este año porque te quiero, estaba dispuesta a dejarlo todo, y vivir contigo por lo menos una temporada para conocernos mas y mejor. Lo queria intentar y si al menos no queremos seguir juntos pues aceptarlo y seguir cada uno por su lado. Pero asi nuestra historia queda sin fin y no puedo cerrar ninguna puerta porque mi corazon esta abierto a ti y a nosotros.
Temo que de verdad y de corazon no leas esta carta sincera y de amor. Temo que no me cuides como lo merezco. Temo que avancemos en la vida separados. Temo que te haga enfadar y me odies. Temo perderte para siempre como perdi a mi padre hace casi doce años, cuando murio de un cancer.
Siento que no me perdones. Siento que me rechaces. Siento que te lastime con mis sentimientos negativos, despues de haberlo pasado tan bien juntos y despues de amarnos, de haber sido felices.
Te echo de menos. Echo de menos tu cariño y tu amor, ser alguien especial para ti. ¿Podrias tomar una hora conmigo esta noche o algun otro dia, lo antes posible solamente para compartir conmigo lo tuyo, lo mi contigo, para que sepas como me va? ¿para que sepa como te va?
La verdad es que quiero, solo deseo en mi vida, reconciliacion, porque eres lo mejor que me ha pasado en la vida, haberte conocido, haberte amado y enamorarme de ti. Porque te quiero solamente, porque existes, porque para mi eres perfecto. Busco solo amarte sin invadirte, impulsarte sin perderte, hablarte sin traicionarme, tenerte sin poseerte. Te quiero mucho, Jose, para mi eres alguien muy especial, porque eres el unico que me ha ayudado a quererme y me ha ayudado a crecer. Eres el unico que me ha querido mucho, aunque haya tenido otras relaciones con otros, nadie me ha querido como tu y yo te he querido mas que a nadie y te quiero mas que a nadie.
Por eso, esta distancia me duele. Te quiero. Te necesito. Te amo.
Gracias por ser mi soplador de brasas, gracias por ser mi vida, por hacer que mi vida valga la pena.
Besos y abrazos
siempre tuya
Ane


Postdata: te quiero porque eres perfecto, eres lo mejor que me ha pasado en mi vida conocerte y enamorarme. Te quiero mucho de todas formas y a pesar de todo. Aunque tu no me quieras tanto. Gracias por ser mi soplador de brasas. Solo deseo reconciliacion y que nos volvamos a ver. Vuelve conmigo, ese es mi ruego pero si no quieres, lo respeto, de verdad.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s