Irunen, 2014ko uztailaren 13a, igandea. Eup! zaharrak berri?

Egunkari maitea, udako ilargi bete honen eraginpean idazten dut maiteminez.

Duela sei urte bezala maitemindurik eta bakarrik nago, orduan ere 2008ko uztailaren 13an egun erromantiko bat igaro nuen Lartzabalgo nire lagun min batekin Irunen eta gero “abandonatu” ninduen.

Ez diot ezer leporatzen, hark bere bihotzari kasu egin baitzion, eta ni negarrez eta minez hustu nintzen. Eta Txekiara joan nintzen euskara unibertsitatean irakastera, bizitzako etapa berri bat hasteko asmoz, neure bizitza berregiteko profesionalki eta pertsonalki. Ez dut lortu sei urte hauetan maitemindu bai baina bizitzako etapa berri bat hastea, harik eta iaz, 2013 zorionekoan nire bizitzako gizona (Jose sevillarra, orain Eslovakian lanean dagoena) ezagutu nuen arte.

Berak konkistatu ninduen bere irribarrearekin, baikortasunarekin, maitasunarekin, eta aurten abandonatu nau lana aitzakia. Duela sei urte bezala, baina inoiz ez bezala maitemindurik, inoiz inorengatik sentitu ez dudana sentitzen dut berarengatik, Joserengatik, eta berarekin hasi nahi nuen iaz bizitzako etapa berri bat. Duela sei urte ez bezala, ez dut bakarrik eta maitemindurik hasi nahi bizitzako etapa berri bat. Asko maite dut. Le quiero mucho a Jose. Le amo y quiero conocerle mas, quiero vivir mas con el. I love him.
Gaur arte, sei ikasturte aritu naiz Brnoko unibertsitatean lanean, eta ekainean bukatu zait kontratua, sei urteren ondoren. Nirekin oso pozik bazeuden ere, ezin zidaten kontratu indefinitu bat egin eta orain ez dut nire lekua topatzen Euskal Herrian, batez ere oso maitemindurik nagoelako eta ene maitea Eslobakian lanean dagoelako eta lanpetuegi dagoelako nirekin egoteko. Iazko urtea maitasun eta zorion betezko urtea izan zen niretzat, Jose eta biontzat, 2013 ZORIONEKOA! asko maite ninduen eta nik oraindik ere asko maite dut, eta ez dut indarrik bizi-etapa berri bat bera gabe hasteko, nire bizitzan nahi dut bera. Ez dakit zer egin… badirudi ez naizela aldatu 38 urte hauetan (iragan ekainaren 6an bete nituen 38 Brno hirian), baina gaurko Doneztebeko familia bazkarian lehengusu batek esan dit heldutu naizela eta aurreko urteetan baino lasaiago ikusten nauela, oinak lurrean. Baina ni betiko Ainara sentitzen naiz, paper zaharren artean duela hamar urteko nire idatziak topatzerakoan irakurritakoak irakurrita. Paper eta liburu zaharrak begiratzen ari naiz nire amaren etxean pilaturik nituelako, eta erabiltzen ez ditudalako. Gauza batzuk baliagarriak dira, baina beste asko berziklatzeko edukiontzira botako ditut. Nik duela hamar urte idatzi nuen artikulu honek zer pentsa eman dit:

IMG_20140529_140924

EUP!
Nire izaera ezagutzen dut eta badakit bat-bateko eta ezusteko egoerek zentzu oro galarazten didatela, baldarkeriaren eta lotsaren ondorioz.
Beraz, aski izanen da esatea Ainara Maia naizela, Xorino hil zuen olerkari bat; prozesua nire oroimenean dago bakarrik, eta gainera, hilketa horri buruzko argibideak emanen nituzke.
Denborak berak ere ez daki zertaz eta zergatik oroitu behar naizen. Nire oroimen indibiduala. Pentsatzen hasi naiz ez dagoela oroimen kolektiborik, gizakiak dena ahazten baitu eta igarotako denbora oro hobea zela errepikatzen dugu norbanako bakoitzak. Kontuan hartu gabe, iraganean ere gaizki pasa dugula eta orain lehen bezain gaizki pasatzen ari garela. Horregatik, oroimen kolektiboa babes neurri bat izan liteke oraingo denbora txarrengatik babesteko eta oraingo denbora oro hobea dela esateko. Baina, jendeak gauza txarrak ahazteko joera duela dirudi, zorionez!
Zorionez? zorigaitzez beteriko bisai ziniko eta ankerrak ikusten ditut ekintza txarren bat egiteko prest, eta orduan, iraganeko ekintza txarrez oroitzen naiz. Oroitu, oroimena lotsaren museo zikina argiztatzen duen argi dardaratia bezalakoa dela.
Eta, oroitzen ari naizela, bat-batean albisteak (txarrak denak!) telebistan, irratian eta egunkarian… egunero albiste-uholdeak eta horiek irakurri ondoren giza arrazaz lotsatzen naiz. Gero, amorruz betetzen naiz eta pentsatzen dut: gizabanako bat txarra dela? Ba, akabatu eta kito! Horri deitzen diot “ekintza on” bat. Pentsa okerrago izanen litzatekeela gizartearentzat gizabanakoak bere pozoia botatzen segituko balu eta bere ekintza arindu nahi izatea anonimoak, gaizkiesanak eta bestelako maltzurkeria antzerakoak baliatuz.
Niri dagokidanez (uste dut esan dudala lotsatia naizela), aitortu behar dut orain damutzen naizela XORINO hauxe hiltzeaz. Hilketa horrekin nire ustezko errugabetasuna ere akabatu egin dut. Ez nago garbi eta jada ez dut edozer gauza sinesten albistegietan. Ez dut ezer sinesten. Damu naiz nire barneko olerkari garbi eta purua zikindu izanaz, eta hemendik aitzin kaka horren zama jasan beharko dut.
Zuen errespetuarekin, noski.

“Eta poeta, eta poeta
etxean gelditu da, ateak itxita!
Ai poeta!
gogorra izango da zuretzat
askatasun eguna!
(Xabier Lete)

 

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

7 erantzun Irunen, 2014ko uztailaren 13a, igandea. Eup! zaharrak berri? -ri

  1. Bittor Hidalgo - Donostia-k dio:

    Eskerrik asko atzo Eibarren sagardotegian zure txartela(k) uzteagatik. Jada atzo iruditu zitzaidan oso pertsona berezia behar zenuela izan. Hau da, pertsona. Eta seguru asko pertsona interesgarria. Diozunez egiten duzun guztia egiten duzulakotz maitasunez eta dirudienez badakizulako maitasuna zer den. Pena Joserena. Sentitzen det (seguru ez zuk baino gehiago). Erosi eta irakurriko det zure poesia liburue. Eta inoiz Donostitik pasa eta beste zer eginik ez badezu, kafe bat hartzera behintzat gonbidatuko zaitut zure bizitzaren atalak kontatzearen truke.

    Bittor

    • eskerrik asko zuri…
      ez, ez da nire garairik onena pertsonalki eta sentimentalki, batez ere duela urtebete zein zoriontsu ginen oroiturik, iazko urtea nire/gure urtea izan zen… asko maite dut, baina…

      ikusi arte

  2. Ikaragarri maite dut… hura, ene maitea…

    • Bittor Hidalgo - Donostia-k dio:

      Ez dakit zergatik gaur iritsi zait honen berri, eta irakurri det, lehen aldiz, uste det (edo berria egin zait behintzat filmen pasarteekin eta) goiko Irunen, ‘2014ko uztailaren 13a, igandea. Eup! zaharrak berri?.’ hori. Eta berriro ‘eskerrik asko’ baino etzait ateratzen, halako gauzak besteokin partekatzeagatik.

      Ondo izan

      Bittor

  3. Ni beti maiteminez… baina oraingoan BENETAN MAITE DUT, eta utzi ninduenetik 2015eko urritik, bakarrik nabil haren minez…haren maitasun faltan..

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s