Brnon, 2014ko lorailaren 25a, election day in Europe, maitasunez beterik!

Egunkari maitea,

 

 

 

 

http://www.naiz.info/eu/hemeroteca/gara/editions/gara_2014-05-25-07-00/hemeroteca_articles/h-amaseigarrenean-aidanez

Eguneko Gaiak
Iritzia
Euskal Herria
Mundua
Ekonomia
Kirolak
Kultura

2014/05/25
KULTURA | poesía
(H)amaseigarrenean aidanez
Ainara MAIA

2014 hatsaren poesia

Liburu honetan poetak baino gehiago, olerkariak aurkituko ditu irakurleak, eta olerkigintzaren mamira iritsiko gara; ezkutuan dagoen poesia honek ez digu diruz betetzen, baina ez da deus egin gabe gelditzen. Aurtengo hamaseigarren edizio honetan, Mikel Babiano olerkariak izan du hitzaurrea egiteko ohorea, eta berak dioen bezala, luzea izan da negua, baina udaberrian agertu zaigu olerkarion liburu edo «biz-hitza» hau, eta behar zaitu, irakurle, nahi zaitu, maite zaitu, poesia ere zu zarelako; poesia ni naiz eta Mikel olerkari lagunak zinez opa dit onena bihotzez. Poesia zer den jakiteko hartu liburu hau eta zerorrek esan!

Olerkaria beste olerkariekin gutxienez urtean behin biltzen du liburu xume honek Senperen, aurten hamaseigarren edizioa dugu eta liburuak argitaratu dituzten poeta ezagunak eta libururik argitaratu gabeko olerkari ez hain ezagunak elkartzen ditu; urtean behin argitaratzen dira «bizi-hitz» hauek, eta aukera horri esker olerkaria esertzen da eta idazten. Hitz hauek ederrak dira, ezinezko dena saiatzen direlarik adierazten eta zinezko eta benetako bilakatzen.

Olerkariok beti ere maitemindurik gaude, izugarri maite dugulako, eta Marisa Arruabarrena olerkariak, kresalak inguratzen duelarik, galtzerdi urdinak jartzen ditu eguzkia hotz dagoelako udaberrian. Bakarrik eta inor gabe, olerkaria beti maitearen zain dago, bi begi nabar andaluziarrek arras erotu dutelako. Orioko kresala Senperetik Txekiara iritsiko delakoan muxu bat igorri dit Marisa olerkariak.

Olerkari berri eta gazte asko daude, eta irriaren iturria gara denok. Bi poema txar idatzita beharbada, zaborrontzian amaitu dute eta horrela bihotza zaborrontzi bihurtu da. Olerkari ameslari eta ama maitagarri, taup eta taup Itziar Gomez lagunaren bihotza, gozo zurekin, garratz zu gabe, etenik ez heldu arte azken hatsa, eta aitortzen du Ainara dela gure olerkari ameslaria, baina baita bera ere. Muxu zaparrada eta KPMZ, Itziar!

Udaberria ailegatu zaigu liburu honekin, urtero bezala, eta inork ez daki nola gertatu den, baina olerkarion istorioak dira, beste aukerarik gabe egiten dugu aurrera eta ez da gutxi. Ba ote du oihartzunik euskal gizartean hamasei urteotan olerkariok hemen idatzi dutenak? Haien ametsak bete al dira? Gaurkoen ametsak beteko al dira bihar? Haien minak eta negarrak sendatu al dira? Hauen beldurrek eta erronkek aurrera eginaraziko ote diote bizitzan blokeatu gabe?

Ni ez naiz paratuko bataren kontra edo bestearen alde, baina beti paratuko naiz poesiaren alde. Extefana Irastortzak lehenengo ediziotik idazten du urtero eta hamaseigarrenean agur bero bana igortzen die hamasei urteotako olerkari bakoitzari. Eta Brnon dagoen Xoriño Kanthariari laster bere kantuak Euskal Herrira ekar ditzala esaten dio Juankar lagun olerkariak, eta Ainarari hitzak hegan hegaldi bakean atseginki joan dakizkion diost Andoni lagun olerkariak.

Olerkariak ez du inoiz hiltzea espero, biziko baita beti hemen. Zera, zero, zerotik hasi zeharo, zerorrek segi maitearekin eta dena bukatzen da, gure begiradak topatzen dira, mila zatitan hausten naiz. Gauza bat da liburuak argitaratzeko bizi den poeta; eta beste gauza bat da bizitzeko libururatzen den olerkaria. Hatsez hats, hatseden. The end.

hatsa elkartea

Hatsaren poesia 2014 / Askoren artean / Hatsa Elkartea, 2014

(H)amaseigarrenean aidanez Ainara Maia / Gara, 2014-05-25

Liburu honetan poetak baino gehiago, olerkariak aurkituko ditu irakurleak, eta olerkigintzaren mamira iritsiko gara; ezkutuan dagoen poesia honek ez digu diruz betetzen, baina ez da deus egin gabe gelditzen. Aurtengo hamaseigarren edizio honetan, Mikel Babiano olerkariak izan du hitzaurrea egiteko ohorea, eta berak dioen bezala, luzea izan da negua, baina udaberrian agertu zaigu olerkarion liburu edo “biz-hitza” hau, eta behar zaitu, irakurle, nahi zaitu, maite zaitu, poesia ere zu zarelako; poesia ni naiz eta Mikel olerkari lagunak zinez opa dit onena bihotzez. Poesia zer den jakiteko hartu liburu hau eta zerorrek esan!

Olerkaria beste olerkariekin gutxienez urtean behin biltzen du liburu xume honek Senperen, aurten hamaseigarren edizioa dugu eta liburuak argitaratu dituzten poeta ezagunak eta libururik argitaratu gabeko olerkari ez hain ezagunak elkartzen ditu; urtean behin argitaratzen dira “bizi-hitz” hauek, eta aukera horri esker olerkaria esertzen da eta idazten. Hitz hauek ederrak dira, ezinezko dena saiatzen direlarik adierazten eta zinezko eta benetako bilakatzen.

Olerkariok beti ere maitemindurik gaude, izugarri maite dugulako, eta Marisa Arruabarrena olerkariak, kresalak inguratzen duelarik, galtzerdi urdinak jartzen ditu eguzkia hotz dagoelako udaberrian. Bakarrik eta inor gabe, olerkaria beti maitearen zain dago, bi begi nabar andaluziarrek arras erotu dutelako. Orioko kresala Senperetik Txekiara iritsiko delakoan muxu bat igorri dit Marisa olerkariak.

Olerkari berri eta gazte asko daude, eta irriaren iturria gara denok. Bi poema txar idatzita beharbada, zaborrontzian amaitu dute eta horrela bihotza zaborrontzi bihurtu da. Olerkari ameslari eta ama maitagarri, taup eta taup Itziar Gomez lagunaren bihotza, gozo zurekin, garratz zu gabe, etenik ez heldu arte azken hatsa, eta aitortzen du Ainara dela gure olerkari ameslaria, baina baita bera ere. Muxu zaparrada eta KPMZ, Itziar!

Udaberria ailegatu zaigu liburu honekin, urtero bezala, eta inork ez daki nola gertatu den, baina olerkarion istorioak dira, beste aukerarik gabe egiten dugu aurrera eta ez da gutxi. Ba ote du oihartzunik euskal gizartean hamasei urteotan olerkariok hemen idatzi dutenak? Haien ametsak bete al dira? Gaurkoen ametsak beteko al dira bihar? Haien minak eta negarrak sendatu al dira? Hauen beldurrek eta erronkek aurrera eginaraziko ote diote bizitzan blokeatu gabe?

Ni ez naiz paratuko bataren kontra edo bestearen alde, baina beti paratuko naiz poesiaren alde. Extefana Irastortzak lehenengo ediziotik idazten du urtero eta hamaseigarrenean agur bero bana igortzen die hamasei urteotako olerkari bakoitzari. Eta Brnon dagoen Xoriño Kanthariari laster bere kantuak Euskal Herrira ekar ditzala esaten dio Juankar lagun olerkariak, eta Ainarari hitzak hegan hegaldi bakean atseginki joan dakizkion diost Andoni lagun olerkariak.

Olerkariak ez du inoiz hiltzea espero, biziko baita beti hemen. Zera, zero, zerotik hasi zeharo, zerorrek segi maitearekin eta dena bukatzen da, gure begiradak topatzen dira, mila zatitan hausten naiz. Gauza bat da liburuak argitaratzeko bizi den poeta; eta beste gauza bat da bizitzeko libururatzen den olerkaria. Hatsez hats, hatseden. The end.

xorinokantharia -ri buruz

DENA DA POSIBLE! noranahi noala, bihotz osoz noa... ALL IS POSSIBLE! wherever I go, I go with all my heart...
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s